Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

20 dic 2010

Berrezarkuntza moderatuaren gaiarako lan proposamenak

Oraingoan 8. gaiko atal ezberdinen eta lan taldeen osaera plazaratzen dugu.

1) 1 puntua, berrezarritako erregimearen oinarriak. 1876.eko konstituzioaren iruzkina.(3dok)
2) Oposizioa sistemari 2. puntua. 5. dokumentuaren iruzkina. PSOEren programa.
3) Nazionalismoak. 3. eta 4. puntuak. 8. dok iruzkinarekin
4) Espainiako gizarte eta ekonomia 5.6 puntua arte. Beraz Katalunian industria barne.
5) 5.6 puntutik, Industrializazioa Euskal Herrian , 5.9 arte.257. orrialdeko grafikak iruzkindu edo aurkezten direlarik.
6) 98ko hondamendia, 6. puntua eta 7. puntua. 23. dokumentua iruzkin eskematikoa.

Batx 2 B
1)Bidane, Maria eta Amaia
2)Julen Garjon, Irati eta Saioa Ibiriku
3)Eder, Ander eta Aitzol
4)Iraide, Saioa Garro eta Julen Ripodas
5)Imanol, Asier
6)Garazi, Olatz eta Garbiñe

16 dic 2010

Desamortizazioak

Oraingoan desamortizazioaren inguruko informazioa doakizue.

Bideo laburra desamortizazioen inguru.



From gogoan

15 dic 2010

Estatu liberala Espainian

Batxilergo 2 A ko ikasleek eskaintzen dizkiguten aurkezpenak

Estatu liberalaren sorrerakoa Raquel Pérez, Nuria Eseverri eta Olaia Goñik egina sakatu HEMEN



Olaia Nuñezek, Garazi Etxeberriak eta Nahiara Ganuzak 1833 eta 1843. urte arteko egoeraren aurkezpena


Hamarkada moderatuaren ingurukoa, Jone Lizasok, David Celigüeta eta Oihane Ziaren eskutik



Aitanak, Naiarak eta Mirenek Bi urte aurrerakoiaren inguruko aurkezpena eskaintzen digute



Irantzu Etxeberriak, Miriam Sesmak, Amaia Goñik eta Iñigo Ortizen eskutik desamortizazio inguruko lana bertan kontsutatu dezakezue




Eder Goldarazena, Ibai Osa eta Iker Goldarazenak Isabel garaiko ekonomiaz arituko dira aurkezpen honetan.

10 dic 2010

Estatu liberala Espainian

Kaixo
Oraingoan Batxilergo 2 B klaseko aurkezpenak aztertzerik izango dituzue

Asier Hoyuelos eta Imanol Satrustegik Aurreneko karlistadaren ingurukoa.


HAMARKADA MODERATUA. Saio Garro, Iraide Gómez eta Julen Ripodasek eskeinia



Garazik, Olatzek eta Garbiñek eskaintzen digute 1833 eta 1844 urte arteko egoeraren sintesia



Bi urte aurrerakoiaz eta Union Liberal eta moderantismoaz, hots 1854-1868 arteko epeaz Fermin Areta, Antxon Barberia eta Joseba Coreraren eskutik.



Garaiko ekonomiaz eta bereziki desamortizazioaz, Maria Medrano, Amaia Lanas eta Bidane Ezkerrek eskeinitakoa.



Irati Majuelok eta Saioa Ibirikuk eskainiko digute Isabel II garaiko ekonomiaren nondik norakoak



Andrea Armendarizek Sei urte demokratikoaren inguruko aurkezpena eskaintzen digu



Julen Garjon, Iker Unzue eta Uxue Torreak Aurreneko Errepublika garai aztertzen dute ondoren



Eta bukatzeko hirukote honek hirugarren karlistada bere modura aurkezten digute, Ander, Aitzol eta Ederrek

1 dic 2010

Estatu liberalaren inguruko lanak

Kaixo Oraingoan klasean erabaki bezala hona hemen gaiaren inguruan banaturiko atalak eta talde bakoitzaren osaerak.

1) 1 eta 2 puntuak (gerra zibila) mapa iruzkinarekin
2) 3 puntua 1833-1843. 8 eta 9 dokumentuen iruzkinarekin
3) 4 puntua Hamarkada moderatua. 10 dok iruzkinarekin
4) 5 puntua Biurte aurrerakoia eta 6 puntua Union liberal.
5) 7 puntua ekonomia eta gizartea (7-1 eta 7-2). Desamortizazioak mapak 201 eta dok 17 iruzkina.
6) 7. puntua 7.3 tik aurrera
7) 8 puntua. Seiurte demokratikoa. Iruzkindu dok 23.
8) 8-6 puntutik aurrera.
9) 9 puntua eta 10. puntuak.
• Konstituzio ezberdinen ezaugarri nabarienak taula batean.

Lanaren aurkezpen interaktiboa egingo da, burutzeko testu liburuko informazioa eta aipaturiko webguneetatik edo apartekoa. Lanaren aurkezpena guztion aurrean egingo da, hortaz aurkezpenaz gain norberak nahi duen materiala erabiltzerik izango du.

Batx 2 A lan taldeak
1) Olaia Goñi, Nuria eta Raquel
2) Naiara, Garazi eta Olaia Nuñez
3) David, Oihane eta Jone
4) Aitana, Naiara eta Miren
5) Irantzu, Amaia, Mirian eta Iñigo
6) Eder, Ibai eta Iker
7) eta 8) Jon, Eneko, Gorka, Izai eta Jon Urrestarazu

Batx 2 B lan taldeak
1) Asier eta Imanol
2) Olatz, Garbiñe eta Garazi
3) Iraide, Julen eta Saioa
4) Antxon, Fermin eta Joseba
5) Amaia, Bidane eta Maria
6) Irati eta Saioa
7) Julen, Ikere eta Uxue
8) Andrea
9) Ander, Aitzol eta Eder

15 nov 2010

Karlistadak

Kaixo Oraingoan Karlistaden inguruko informazioa doakizue.
Euskaraz eta Hiru.com-ekoa sakondu nahi badu norbaitek jo dezake Auñamendi entzikolopediako artikulura BERTAN SAKATU


Eta bertze honetan aurreneko karlistadaz gain garaiko egoera politikoa aztertzen da, lehendakariak, erreformak, erret estatutua eta 1837. urteko konstituzioa

14 nov 2010

Isabel II garaia

Kaixo ikasle taldea
Oraingoan, helbide bat aurkeztu nahi dizuet zeinetan zenbait kontzeptu mapen bitartez Isabel II garaia ikusgai izan dezakezuen. Erdaraz egon arren interesgarriak deritzot nahiko ikusgarriak bai dira. Aurkezpena ikusteko HEMEN sakatu. Alberto Molina irakaslearena da.




Aurreneko karlistadaren izaera nolakoa zen ezagutzeko, arraz interesgarria izan daiteke ondoren ematen zaizuen artikuluaren aurkezpena irakurtzea, ez osorik, soilik aurreneko atala. Bertan Karlisten menpeko eliza. Lizarrako eliz entzutegiaz mintzatze da. Hispania nova aldizkari digitaleko artikulu bat da. Aldizkari hau Madrileko unibertsitatetik bultzatua da eta bertan informazio interesgarria eskaintzen da historia inguru. HEMEN SAKATU.

Erdaraz egon arren BERTAN Isabel II.aren garaiaren inguruko gertakarien eskemak aurkituko dituzue

8 nov 2010

Loarreko gaztelua eta Rigloseko txangoa

Kaixo ikas taldea. Joan den astean Loarrera egindako osteraren argazkiak paratzen dizkizuet. Aurkezpena zuen gustukoa izango delakoan nago. Eguna sekulakoa izan genuen eta dirudienez balorazio orokorra positiboa izan zen.

Atseginez ikus ditzazuen:



Eta Ikusi nahi badituzue banan eta kopiatu sakatu HEMEN

Ferminek buruturiko bideoa ere ikusgai dugu.

Bardeetako txirrindula ibilbideak

Kaixo
Berandu bada ere hona hemen Bardeetara egindako txirrindulen ibilbideen argazkiak dituzue.



Bertan ere ikusterik dituzu

5 nov 2010

6. gaiko testu eta grafikoak


Hona hemen testu eta grafikoak. Jovellanosi egindako gonbitea eta bertzetik Cádizeko gorteen osaeraren.
Jauna: “Gaspar de Jovellanos jaun txit gorenari
Berorrek Europan duen ospe onak, dauzkan ideia liberalak, aberriari dion maitasunak, hura zoriontsu eta garatze bidean dela ikusteko erakusten duen desioak... horrek guztiak Inkisizioagatik (...) eta Espainiako eta Ingalaterrako handiki batzuen interesagatik baino borrokatzen ez den alderdi bat utzarazi behar dio berorri. Borroka hau luzatzea Espainiaren zorigaitzak areagotzea besterik ez da. Berori bezalako gizon batek —daukan izaera eta talentuengatik ezaguna— jakin behar du Espainiak ondorio onak lor ditzakeela errege justu eta ikasi baten mende jarriz gero; izan ere, haren jenio eta eskuzabaltasunak aberrirako lasaitasuna eta goraldia nahi duten espainiar guztiak erakarri behako lituzke. Gobernu monarkiko baten pean dagoen askatasun konstituzionala, berorren erlijioa askatasunez egikaritzea eta azken mendeotan nazio eder honi birsortzeko traba egin izan dioten oztopoak deuseztatzea izango dira (...) Enperadoreak emandako konstituzioaren ondorio pozgarriak. Erreboltekin txikituak eta ingelesek bazter utziak daude. Ingelesek ez baitzuten bestelako helbururik beroiek ahultzea besterik, beroien ontzidiak lapurtzea eta merkataritza zapaltzea, Cadiz Gibraltar berri bilakatuz. Beraz, berorrek ezin dio entzungor egin bakea eta lasaitasuna eskatzen dion aberriaren ahotsari. Egin beza lan horretan, eta Espainiaren energia erabili gaurtik aurrera gurekin batera bere egiazko zoriontasunari zimenduak ezartzeko. Zeregin aintzatsu bat aurkezten diot, eta zinez uste dut atseginez hartuko duela Josef erregeari eta berorren hirikideei laguntzeko aukera hau. (…) ”.

Gaceta del Gobierno, Gehigarria. 1809ko maiatzaren 12a.

26 oct 2010

Espainiako historia

Borboitarren inguruko bideoa. Oraingoan XVIII.mendeko Espainia aztertzen da, Ondorengotza gerrarekin hasita eta errege ezberdinen ezaugarri nagusiak aipatuz, adibidez Carlos III.aren despotismo ilustratua. (5´39´´ iraupenarekin)).



Bideo honetan Espainiako XIX.mendeko gertakari historiko nagusiak laburtzen dira. Independentzia gerratik abiaturik, I Errepublika arte.

14 oct 2010

Amerikaren konkista

Bertan ikusi dezakezue Amerikaren konkistaren inguruko dokumental baten hitzaurrea. Bertan bertze ikuspegi bat ematen da eta guttienez ikusgarria suertatu daiteke.



Honen inguruko bertze dokumental batzuk ikuskatzerik nahi baduzue sakatu HEMEN eta bertatik zenbait dokuemental osagarri ikusterik duzue.

8 oct 2010

kontzeptuen definizioetarako

Kaixo
Gaurko klasean kontzeptuen definizioak nola burutu beharko ziren aztertzen egon gara eta guztion artean adosturikoa txertatzen dizuet, adibide moduan izan dezazuen.
2 GAIKO DEFINIZIOAK
kategoria
kronologia
kokapena /eremu geo
ezaugarriak

KORDOBAKO KALIFALDIA:
X. eta XI.Mendeetan (929-1031) Al- Andalusen egondako garai historiko goreneko estatu musulman independiente eta bateratua, non Abd al-Rahman III.ak bere burua kalifa izendatu zuen. Bagdakekiko lotura hautsi eta botere erlijioso eta politiko guztia bereganatu zuen. Córdoba Mendebaldeko hiri garrantzitsuena bihurtu zen, ekonomikoki, kulturalki eta administratiboki. Gainbehera XI. Mendearen hasieran hasi zen Al-Hakan II eta Almansurrekin, barne liskarrak ondorengotza zelarik, haustura honek Taifako erresumei bidea emanik.

TAIFAKO ERRESUMAK
Córdobako kaliferria desagertu ondoren Al-Andalusen sortutako estatu musulman independienteak. Jatorriz arabiarrak, berebereak eta eslabiarrak ziren. Garai historikoen arabera kopurua ezberdina izan zen, 20tik 40 ingurura. XI. Mendetik XV. Mendea arte iraun zutelarik. (1031-1492), Nazari erresumaren bukaerarekin. Almoravide (1086-1140) eta Almohade (1146/7-1212) erreinu guztiak batzea lortu zuten. Beraien arteko zatiketa zela eta kristauen errekonkista erraztu zuten. Politikoki ahulak ziren. “Pariak” ordaintzen zizkieten erresuma kristauei euren independentzia mantendu ahal izateko.

MOZARABIARRAK:
Al-Andaluzen musulmanekin bizi ziren kristauak. Musulmanekin batera bizitzeko zerga gogorrak ordaindu behar zituzten eta gizartean eskubide urriagoak zituzten. Zerga ordainketak direla eta altxamenduak edo istiluak ugariak izan ziren, nahiz eta hitzarmenen bitarteaz euren autonomia mantendu. Horren ondorioz maiz kristauen lurraldeetara migrazioak ematen ziren, musulmanen teknikak, ezagutza eta aurrerapenak zabalduz.

ERREKONKISTA:
711. urtetik aurrera Iberiar Penintsulan ezarritako musulmanen lurraldeetatik kristauek ekindako hedatzeari deritzo. 718. urtean Covadonga gatazkaren ostean abiatua eta 1492. urtean Granadaren konkistarekin bukatutakoa. Birpopulatzea prozesuarekin lotua dago. Iparraldeko erresuma kristauak (asturiarra, gaztelarra, nafarroarra, aragoarra eta Kataluniako konderria), denborarekin beren nagusitasun politiko eta militarra inposatuko dute bereziki XIII. Mendetik aurrera.


IRUÑAKO ERRESUMA:
Iñigo Aristarekin sortzen den erresuma IX. mendearen bigarren erdialdean, gaur egungo Iruñerria eta Perineoa nafartar eremutik zabaldutakoa. Bi indar nagusien artekoa (Karolingiar eta musulman Banu Qasi). X. mendean Ximena dinastiaren ( Antso Gartzia I.,905-925) agintepean Ebrora zabaldu egiten da, birpopulatzea bultzatuz. Loraldia Antso Gartzia III., handiarekin; (1004-1035) ematen da Gaztelako erreinua, Iruñeko erreinua, Errioxa, Aragoi eta Sobrarbe eta Ribagorza izan zituelarik. XII. Mendean Nafarroako erresumaren izendapena hartu zuen.
NAVAS DE TOLOSAKO GATAZKA:
1212. urtean, Jaenen (VII-16) izandako gatazka erabakigarria kristauen garaipena almohadeak Iberiar penintsulatik kanporatzeko. Gaztelako Alfontso VIII.ak deituak, bertze kristau erregeak bateratu ziren, Aragoiko Pedro II.a eta Nafarroako Antso VII.a, azkarra, aita santuak gurutzada deitua zuenez, bolondres batzuen laguntzarekin. Gaztelako koroak lurralde asko irabazi zituen honen ondoren, Murtzia, Córdoba, Sevilla, Badajoz eta Jaen, Aragoiko koroak ordez Valentziako lurraldeak bereganatuz, Portugalek ordea Algarve ingurua.

ERDI AROKO GORTEAK:
Erdi aroko bukaeran sorturiko erakunde politiko nagusienak. Erregeari ogasunean aholkuak ematea helburu zutelarik. Estamentalak izanik, noblezia, kleroa eta hiriko burgesiak parte hartzen zuten. XIII. Mendetik aurrera indar asko hartuko du erakunde honek. Erregeak izendatu bezain pronto bere kargua bertan zin egin behar zuen. Beren gainbehera erregeen boterearen indartzearekin emango da.

7 oct 2010

Nafarroako konkista

Kaixo Oraingoan Nafarroako konkistaren auziaren inguruko informazioa plazaratu nahi dizuet. Hasteko eta behin Nafarroako konkista 1512 laburmetraiaren trailerra ikusgai duzue.



Berriki Peio Monteanok liburu bat argitaratu du gaiaren inguru, bertatik abiatu daiteke egileari egin dioten elkarrizketa bat. Bertan hamabi zatitako bideo laburretan zenbait galdera interesgarriei erantzuna ematen dio. Egilea Nafarroako artxiberoa da, hortaz dokumentazio ugari eta zuzenaren ikerketaren ondorioa da liburua.

HEMEN, irakurri ditzakezue elkarrizketan landuko diren galdera eta ildo nagusiak, gainera elkarrizketa osoa audioz entzuterik duzue.



Bertan, konkistaren bideoaren inguruko nondik norakoak ezagutu ditzakezue.

5 oct 2010

Espainia Aro modernoan

Bertze dokumental batzuk

Austria nagusiak. XVI. mendeko Espainiako bilakaera (7´37´´) Errekonkistaren bukaera eta penintsulako lurraldeen kontrola. Errege Katolikoen lurralde politika (penintsulan, mediterraneoan eta Amerikan. Barneko politika eta arazoak. Carlos I.a eta Felipe II (barne (idazkariekin, moriskoak) eta kanpo politika, (Inglaterra, mediterraneoa, Ipar Europan). Arte adierazpenak arkitekturan eta literaturan



Urrezko mendea, hots, XVII. Kultura eta artearen loraldia (arte barrokoa eta kontrarreforma, literatura eta antzezpenak) baina krisiaren mendea alor anitzetan . (6´41´´) Austria txikiak FelipeII, Felipe III eta Carlos II. Lurralde ezberdinak, Espainiarenak eta 1641 arte Portugalek zituenak (Espainiako erregeen esku 1581.eti 1641 arte). Europaren estatu indartsuen menpekotasuna, (krisi ekonomiko politikoa)



ESPAINIA modernoaren sorrera inguruko informazioa norbaitek ikusi nahiko balu bertan errege katolikoen inguruko fokumentala sei zatitan.
Bukatzeko Memorias de España dokumentalaletan Errege Katolikoen ingurua azaldutakoaz. Filemetako irudiekin garaiko egoera aurkezten da. Erregeen gobernua, Penintsulako erreinu ezberdinen egoera, mapetan azaldua, bere populazio, aberastasun eta hiriak...
1 zatia (9´42´´)


Bigarren zatia:(9´30´´)



Hirugarrena (9´40´´)



Laugarrena (9´39´´)



Bortzgarrena (9´41´´)



Seigarrena (5´21)

4 oct 2010

Espainiako Erdi aroa

Oraingoan Erdi aroko errepasoa.
Aurreneko bideoan (7´43´´iraupenekoa) herri barbaroen inbasioetatik hasita (bandaloak, suevotarrak, bisigotarrak) Bisigodotarren erresumaren xehetasunak (erlijio bateratasuna, arkitektura ezaugarriak). Bigarren zatian musulmanen etorrera,Emiraldia eta kalifaldia kronologikoki eta honen ezaugarri batzuk, arkitekturaren adibide gisa Córdobaco mezkita.



Bigarren bideoan (7´36´´) Bizi modua islamdar munduan, (etxea, bainuak). Kristautasunaren adibidea monastegiak eta erregeen egoera eta euren eraikinak.
Gero errekonkistaren bilakaera eta ezaugarriak aipatzen dira. Almorabideak eta Almohadeak aipatuko dira eta akitzeko Santiago bidea.



Hirugarren zati honetan (6´33´´) Gaztela eta Aragoiko erresumen zabaltzea. Gainontzeko erresumen egoera (Nafarroa, Nazaria).
Erreinuen barneko liskarrak eta boterea eskuratzeko borrokak. Erriberriko gaztelua. Gizartearen banaketa eta egoera ekonomikoa, bizi iraupena eta izurriteak.



Errekonkistaren laburpen bisuala eta zatikatua. (13´38´´ iraupenekoa). Mapa eta azalpenetan bilakaera historikoa. Zenbait gatazken azalpenak adibidez Navas de Tolosakoa. Bukatzeko Granadako Nazari erreinuaren erorketa aztertze da.

Hispania Erromatarra

Oraingoan Hispania erromatarren garaiaren inguruko azalpenak. 8´minutuko iraupenekoa.
Konkista, banaketa administratiboa edo eta probintzien bilakaera, eraikuntzen adibideak, eguneroko bizitzaren datu bakan batzuk eta bukatzeko barbaro herrien inbasioak.



Bertze bideo honetan Numanciaren inguruko informazioa ikusgai duzue. (13´14´´koa)

Espainiako historia aurrea

Kaixo
Aztertu ditugun aurreneko bi unitateen laburpen xumetxo bat ikusi dezakezue artehistoriako bideo honetan.
Aurre historia 7´minututan, Atapuercatik hasita Inbasio historikoetara.

29 sept 2010

Gerra zibilaren inguruko erreportaia

Aste buru honetan erreportai interesgarri bat plazaratu dute Robert Caparen inguru. Argazkilari ospetsu bat izan zen, naiz eta gazte hil, bereziki gerra erreportaitan trebatutakoa. Duela urte gutti aurkitu izan ziren bere negatibo mordo bat, gerra eta gerra osteko pasadizoengatik desagertuak zirenak. Mexikon aukitu ziren eta jada Caparen argazki fondoaz arduratzen den erakundearen esku dira. Egun hauetan New Yorken omen erakusketa bat ikusgai dago.
Bertan gerra zibileko argitaratu gabeko zenbait irudi ageri dira.
Norbaitek irakurtzerik nahi badu BERTAN du.

Erromatarren aztarnak Nafarroan

Erromako garaiko gora beherak aztertzen ari garelarik eta kontutan izanik selektibitatean Andelosen inguruko definizioa eskatzen digutelarik, hona hemen gaur egunkarietan agertu den informazioa bertze aztarnategi garrantzitsu baten inguruan. Beraz duela gutti industen ari badira ere, posible da aurreratzean Andelos bezain garrantzitsua edo gehiagon bilakatzea. Eslava udal herrian dago eta aurrekoan bezala landa munduan eta gainean eraikinik gabekoa. Azpaldi esaguna dela aztarnategia, egia da burni aroko aztarnak ere aurkituak zirela bertan baina indusketak agerian utzi dutenez foroa eta bertze eraikin publikoak ageri dira. Guzti honek bere garrantzia hanpatu bertzerik egiten ez dutelarik.
Hona hemen egunkarietan ageri den informazioa, zerbait gehiago ezagutu nahi baduzue. Diario de noticias eta Diario de Navarra.

22 sept 2010

Ensenadako Katastroaren inguruko iruzkina

Kaixo Bertan duzue iruzkinarako eskema. Klasean burutzen hasitakoa. Zuek osatu
ENSENADAKO KATASTROA
Kokapena:
(Egilea, garaia, lekua) Los Santos Salamanca. XVIII. Mende erdian. Ensenadaren katastroarena (XVIII. Mendeko zenbaketa xehatzena). Lehen mailako testu historikoa. Zenbaketa (estatistikoa, legala-araudi) Garaiko eskualdeen errealitatearen radiografia

Testu inguru historikoa:
Ilustrazioa (hurbila) argien mendea
Borboien zentralizazioa (hurbila) Kudeaketa administratiboa (hurbila)
Gizarte estamentala. (urruna)
Eskubide ezberdinak (urruna)


Iruzkina:
Hiribildua: villa. Erosketa bat egiten du. (markesa krisi ekonomikoan)
Errege eskumenezko eskubidean markesarenak (gizarte estamentala, aro modernoko egoera)
Eskubideak: mero mixto inperioa, goi eta behe jurisdikzioa
Markesak duen boterea: exekutiboa, judiziala eta legegilea.



Ondorioak:
Gizarte estamentalaren ezaugarriak. Pribilegioz ezberdinturiko gizartea.
Ilustratuek aldaketak sustatu. Despotismo ilustratua.
Gerora iraultzak: liberalismo ekonomiko eta bereziki politikoa

15 sept 2010

Ongi etorriak

Kaixo ikasle berriei eta goraintziak aurreko ikas urtetakoei.
Ikas urtea hasi berria dugu eta aurten bultzada berria emango diogu gure blog honi. Bereziki garaikide historiarekin segituz eta Nafarroako eta Espainiako historiaren albiste eta bideo nahiz lanak atxikitzen ditugularik.
Bertzerik gabe ongi etorriak eta gogo handiz eta indar berrituaz hasiko dugulakoan nago.
Laster arte

6 may 2010

Erakusketa


Azkenik lortu dugu eta erakusketa bihartik aurrera Elizondoko kultur etxean, datorren 27 arte ikusgai izango duzue.

Erakusketak honako atalak jorratzen ditu:
Eguneroko bizitza
Amerikanoak Baztanen: Gorramendiko base militarra
Makiak
Gerra eta gerra ostea Baztanen
Komikiak
Euskararen egoera

Guztiok zaudete gonbidaturik.

26 abr 2010

Gernikako bonbardaketaren urte muga

Kaixo Gaur ospatu egiten da Gernikaren bonbardaketaren urte muga. Zenbait albiste ikusgai izango dituzue egunkarietan.
Dena dela bertan dituzue Durango eta Gernikaren bonbardaketaren inguruko dokumentala bi zatitan.

Bertan SAKATU edo eta helbidea kopiatuz gero baduzu EITBk duela urte batzuk prestaturiko animazio interesgarri bat: http://www.eitb24.com/html/infografias/gernika2/index_es.html



eta bigarrena:

Nafarroako brigadak

Kaixo
Gelan ikusitako Nafartar brigadeei omenaldiaren bideoa aurkitu dut youtuben, beraz hementxe paratzen dizuet berriz ikusi ahal izateko.



Bertze dokumental zati honetan ikusgai da Bilboren eroriera

17 feb 2010

Mauthauseneko kontzentrazio esparruaz

Kaixo
Oraingoan proposamen berri honetan Mauthausen kontzentrazio esparruaren inguruko pertsonai ospetsu baten inguruko dokumentala.
Francesc Boix, espainiar errepublikarra, Mathausen preso izandakoa eta argazkilari moduan aritutakok, esparru honen irudi ikaragarriak hartu zituenak.



Bertze hau Aragoiko ikasle talde batek izandako esperientzia bertan izandako preso ohi batekin. Aragoi telebistaren albiste laburra.



Esparru handienaren inguruko bertze dokumental bat. Auschwitz ingurukoa, bertan miloika pertsona desagertarazi zituzten naziek.

11 feb 2010

Gerra zibilaren inguruko dokumentalak

Kaixo
Bertan duzue Espainiako gerra zibilaren inguruko dokumental bat. Testigantzen bitartez osaturiko dokumentala duzue





Bertze dokumental hau luzea izan arren interesgarria da Argentinatik eginda dagoenez, kanpoko ezkertiar batzuk ematen duten ikuspegia delako. Irudi historikoak eta zenbait filmetakoak ere erabiltzen ditu off ahotzako azalpenarekin. Mende hasieratik, Errepublika eta Gerra aztertzen dituelarik.



Bertan ikusgai duzue TIERRA Y LIBERTAD filma osoa. Ken Loachen filma honetan errepublikaren barruan izandako liskarrak ikusgai dira. Alde batetik Aragoiko frontearen egoera eta anarkisten planteamentuak, kolektibizazioak eta ideologia, eta bertzetik Barnan izandako armada komunista eta POUM-en arteko liskarrak.

10 feb 2010

Gerra handiaren filmen pasarteak

Gabon
Oraingoan paratu egiten dizuet zenbait filma ezberdinetako gerra handiaren pasarteak. Muntaia merezi dizuelakoan nago



BERTAN SAKATU

Errusiako iraultzaren filmak

Kaixo.
Klasean ikusteko paradarik izango ez dugunez, hona hemen google bideoetatik ikusgai dugun Sergei Einsensteinen Potemkim korazatua filma osoa



Bertatik ere ikusgai duzue October filma. Biak arras interesgarriak dira baina lasaitasunez ikustekoak



EDO BERTAN SAKATUZ

HEMEN SAKATU

Gerra handia

Kaixo ikasleak.
Aurreneko mundu gerraren inguruko bideo eta dokumental batzuk gehitzen dizkizuen oraingoan. Aurrenekoa xumea izan arren baliogarria da batetik azalpen argia duelako eta bertzetik zuek halakoak egiten animatzeko.



Oraingoan bertze bortz kapitulu dokumental kurioso batetakoak. Honen berezitasuna, digitalizaturiko kolorezko irudiekin delako

Aurrenekoa: La catastrofe



Bigarrena:


Hirugarrena:


Laugarrena:


Bortzgarrena:

8 feb 2010

Geografia errepasatzeko

Kaixo Ikasleak
Hona hemen helbide interesgarri bat geografiako mapak errepasatzeko eta aldi berean ikasteko. Gune horretan Espainia eta bertze lekuetako mapa interaktiboak dituzue. Puzlea, nola deitzen den eta non dagoen ataletan hainbat aukera ematen dizkizue jokatzen errepasatzeko.
Helbidera joateko HEME SAKATU.

2 feb 2010

Euskal Herria XX. mendearen hasieran

EUSKAL HERRIA
1. Egoera ekonomikoa EH (1902-1931):
Alfonso XIII. Erregealdian. Egoera ekonomikoa krisialdiaren menpe, Katalunian eta EH ordea industria gorakada. Migrazioa erakarriko du industriak.
Aurreneko mundu gerrako neutraltasunaz baliatuko da aberasteko.
2. Euskal nazionalismoaren finkapena (1903-1936):
XIX. mende bukaeratik proiektu nazionalista erradikalak sortu ziren, independentzia helburutzat izanik. Sabino Aranaren (1903) ondoren berrantolaketa: Autonomista (Comunión Nacionalista Vasca) eta independentisten (EAJ) artean. Aldi berean sindikatua antolatuko dute ELA-STV. Nazionalismoa Gipuzkoatik hedatuko da. Garai honetan sortuko dira nazionalismoaren sinboloak (ikurrina, himnoa…)
3. Primo de Riveraren diktadura: (1923-1931)
Diktaduran zehar gogor eraso zuen nazionalismoak. 1923 alderdi nazionalistek lankidetzarako saiakera egiten dute, aliantza hirukoitza osatuz. Ez zuen emaitzarik eman.
1930. urtean oposizio errepublikarra Donostiako ituna sinatuko du. (diktaduran alderdi politikoak legez kanpo geldituko dira. Errepublika baten alde lan egingo dutela).
4. Errepublika Euskal Herrian (1931-1937):
Erregimen demokratikoa, 1931-IV-12 udal hauteskundeen ondorioz, errepublika aldarrikatzen da. EAJen eginkizun nagusia autonomi estatutua lortzea da.
Lizarrako estatutua, askatasun nazionalaren nahia biltzen zuen, bertan Vatikanorekin hitzarmen zuzena egiteko aukera planteatzen zuen (Euskal tradizionalismoa). Urte berean gobernu zentralak ukatuko du. Geroago Euskal Herriko udal estatutu proiektu berria aurkeztuko dute (Nafarroak honetatik kanpo geldituko delarik). Karlista nafarrak eta nazionalistak etsai bihurtuko direlarik.
1934. urteko gobernu aldaketa eta istiluak direla, proiektua erabat gelditu zen.
5. Gerra zibila Euskal Herrian (1936-1939):
1936-VII-18 Franco jeneralak estatu kolpea, altxamenduaren porrotaren ondoren gerra zibila hasiko da. Frankistek Alemania eta Italiaren laguntza zuzena jaso zuten, Errepublikako gobernuak SEBS eta III internazionalarena. Gerra hau mundu gerraren hasierako saiakera gisa aztertu daiteke.
Gipuzkoako frontea segituan eroriko da. Irun 1936-IX eta gerora Donostian tropa erreketeak sartuko dira. Frantziako muga itxita gelditzen delarik.
1937- III iparraldeko kanpainaren barruan Euskal Herriko gainontzeko eskualdeak frankisten esku eroriko dira. Azpimarratzekoak nagusigo militarraren adierazle diren bonbardaketa zibilak, Durango eta Gernikakoak (IV-26) hain zuzen ere. Gudariek defentsa gogorra Sollube mendiaren inguruan baina Burdinazko ingurulerroa erori zen. Ekainaren erdialdean Bilbo eroriko da. Eusko Jaurlaritzak Bilbo ebakuatzeko agindua eman zuen (Gerrako haurrak). Instalazio industrialak ez zituen suntsitu (nahiz eta Errepublikako gobernuak kontrakoa agindu). Gudariak atzera egin eta Santoñan italiarren esku errenditu. Horietako anitz atxilotuak izango direlarik (kontzentrazio esparruetara).
6. Eusko Jaurlaritza gerra garaian eta erbestean:
Euskal Autonomia Estatutua onartu zuten Gipuzkoa erori ondoren. Agirre lehendakaria urriaren 7an ekintza militarra gidatzen hasi, Eusko Gudarostea eratuz. Erbestera joan.
Iparraldetik ekin zioten Frankoren aurkako borrokari. Gerra zibila akitzean bigarren mundu gerra parte aktiboa hartu zuten, frantziar erresistentziarekin batera. Euskal brigadak. Gerra bukatzean Eusko Jaurlaritzak eta Agirrek gobernuarekin segi zuten erbestean.

29 ene 2010

Cadizeko 1812. urteko konstituzioa



Cervantes Virtualetik jasotako argazkiak dira
Bertan baduzue bertze iruzkin eredu bat. Iruzkin hau Espainiako historiako aurreneko konstituzioarena da. Irakurri eta ikusi zer nolako informazioa paratu daitekeen iruzkinaren atal bakoitzean. Honako testu iruzkina ere ikasle batek proposaturikoa eta neronek osatutakoa da. Inoiz ez da memoriz ikastekoa baizik aztertzeko proposamena. Norberak bere erara antola dezake.

Oraingoan ere konstituzio honen ataria paratuko dizuet eta bertze argazkian ageri den argitalpena hirurte liberalekoa da, noiz Riegoren pronuntziamentuaren ondotik, Fernando VII. konstituzioa sinatu eta onartu beharko duen.


1812KO KONSTITUZIOA

Testu hau, Espainiako lehen konstituzioaren zati bat da. Cádizen, 1812ko martxoaren 19an eginikoa da.
KOKAPENA
Garai honetan, Espainian oso egoera berezian zegoen. Alde batetik, independentzia gerra gertatzen ari zen. Hau da, Frantziak, Espainia inbaditu zuen (Fontainebleuko hitzarmenaren ondorioz) eta hauek, inbasioaren aurka agertu ziren, nahiz eta frantsesek inposatutakoa aprobetxatu. Bestalde, Iraultza liberala zegoen. Espainiako populazio guztiak ez zuen onartu inposaturiko errege berria Jose Napoleon eta beraz botere ilegaltzat hartuz, boterea berrantolatzen dute Junten bitartez. Junta zentral bat eratuko da eta Gorteak deituko ditu. Hau da, liberalak, antzinako erregimenaren aurka agertu ziren eta horretarako idatzi zuten konstituzio hau. Konstituzio hau, leku jakin batean gauzatutakoa da: Cádizen. Izan ere, frantsesek inbaditu ez zuten leku bakarra izan zen hau eta bertan biltzen ziren liberalak, beraien ekintzak aurrera eramateko.
IRUZKINA:
Testu honetan, subiranotasun nazionala aldarrikatzen da, hau da, boterea, herriarena dela eta baita legeak, denen artean ezarri beharra dagoela ere.
Botere legegilea, hau da, legeak egitea, gorten eta erregeen lana dela aipatzen da. Monarkia parlamentarioa eratuz, hots, subiranotasun konpartitua.
Botere betearazlea berriz (lege horien erabilera zuzena izatea eta kontrolatzea), erregeari dagokiola esaten du testuak.
Botere judiziala berriz, hau da, pertsonak epaitzeko ahalmena, auzitegiek dutela aldarrikatzen da lehen konstituzio honetan. (hortaz botere banaketa inposatuz, antzinako erregimenean ez bezala). Konstituzio honetan, argi ikusten da antzinako erregimena deuseztatu nahi dutela. Gorteen saioak edo eta bilerak ere ezin dituela galarazi dio eta erregeari alor horretan laguntzen diona, traidore gisara hartuko dela eta jazarria izango dela azpimarratzen du.
Horretaz gain, erregeak ez duela inongo botere judizialik izango aldarrikatzen du eta hori eginez gero, agindua sinatzen duen Despatxuko idazkaria eta epailea izango direla erantzuleak dio. Izan ere, beraiek dute botere judiziala eta ez erregeak. (erregeek antzinako erregimenean zuten boterea argiki mugatzeko asmoz).
Azkenik, espainiar guztiek, beren ideia-politikoak argitaratzeko edo idazteko ahalmena dutela aldarrikatzen da. Izan ere, momentu hau arte, hori ez zegoen baimenduta eta konstituzio honetan, argi geratzen da, inongo baimenik gabe gauzatu dezaketela hori. Hala ere, nolabaiteko lege edo arau batzuk bete behar dituzte beren idatzia argitaratu aurretik. (liberalismoak adierazpen askatasunean du bere oinarri nagusienetarikoa)
ONDORIOAK:
alde batetik, konstituzioa, leku gutxi batzuetan sartuko da indarrean. Hala nola, hainbat lekutan Frantziak duelako boterea, eta bertan Baionako estatutua indarrean dago (bertze testu legala baina Bonapartek inposatua, honengatik ez du konstituzio izendapenik).
Geroago, Fernando VII. aren etorrerakin batera, berrezarkuntza martxan jartzen saiatzen da (Europako testu inguruaz baliatuz, Napoleonen kontrako koalizioak eta gerora 1815. urtean Vienako kongresua eta Aliantza Santuaren sorreraz). Hau da, absolutismoa ezartzen saiatzen da, konstituzio hau indargabetuko duelarik.
1820. urteko Riegoren pronuntziamentuaren ondoren Fernando VII. Konstituzioa onartu beharko du (ikusi argazkia)
Hala ere, geroago, XIX. Mendean zehar, beste konstituzio batzuk etorriko dira, alderdi politiko nagusiaren araberakoa. (1837, 1845, 1869, 1873 indarrean sartu gabekoa eta 1876)

Langileen Nazioarteko erakundea

Kaixo Hona hemen LNE inguruko testu iruzkin eredu bat. Ikasle batek proposaturikoa eta neronek osatutakoa da. Erabilgarria izango delakoan. Irakurri, ulertu baina ez memoriz ikasi, luzeegia paratu dugu nahita.
LEHEN INTERNAZIONALAREN IRUZKINA

KOKAPENA
Testu hau, lehen Internazionalaren sorrera testuaren hitzaurrea da eta Londresen eginikoa da 1864ean.
Langile-mugimenduaren garai honetan, orokorrean lan eta bizi baldintza txarrak hobetzearren sortutako langile erakundeak agertuko dira. Sorospen elkarteak, gerora eta Britainia Handian aurreneko sindikatuak agertuko dira, Trade Unions.
Aurrerago egoera sozioekonomiko berriari aurre egiteko proposamenak azalduko dira, Sozialista Utopiko deiturikoen eskutik. Mendearen erdialdera, 1848. urteko iraultzaldiarekin batera Marx eta Engelsek manifestu komunista argitaratzen dute eta Sozialismo zientifikoaren hastapenak izango dira. Bi joera nabarituko direlarik, batetik sozialismoa eta bertzetik anarkismoa.
1864. urtean Estatu ezberdinetako langileen indarrak batzeko asmoarekin aurreneko internazionala eratzeko bilkura antolatuko da.
Kasu honetan, internazionalki batzea zuten helburu. Munduko langile-erakunde guztiek bat egin zuten LNE sortuz. Beraien helburua, langileen emantzipazioa izanik. Ordura arte beraien onerako ezer egin ez dutenez, beraiek hasi beharko direla konturatzen dira eta nolabaiteko askatasuna edo emantzipazioa bilatzen dute.
IRUZKINA
Testu hau lehen Internazionalaren hitzaurrea denez, argi eta garbi agertzen dira langileen helburuak eta baita zer egin beharra duten eta zer ez ere. Langilea kapitalaren esku egotea dela morroitza ororen jatorria esaten du, hau da, kapitalak pertsonak zapaltzen ditu. Ugazabek, industrietako edo meetako jabeek dirua metatzea dute helburu eta horretarako langileei ez diete dagokien zatia banatzen, eurek metatzen dutelarik. Hortik sortuko da Marxen hitzetan langileen zapalkuntza eta gainontzeko bizi eta lan baldintza txarren jarraipena. Izan ere, kapitala izango da bereizketa sozial berriaren arrazoia eta Marxentzat, langileen “zapalketaren” arrazoia. Langileen ekonomia askatasuna, politika-mugimendu guztien helburua dela esaten du eta diskurtsoi hau egin aurretik eginiko saiakera guztiek behintzat, huts gin dutela dio eta hori, hainbat arrazoirengatik gertatu dela. Hala nola, langileen indibidualismoarengatik eta kolektibizaziorik ezagatik.
Bukatzeko, langileen askatasuna, arazo internazionala dela justifikatzen du eta ez eskualde batena soilik eta horregatik, nolabaiteko elkartasuna proposatzen edo aldarrikatzen du nolabait. Izan ere, ordura arte, iraultza burgesekin batera burutzen zituzten beraien ekintzak, baina 1848. urteko iraultzan argi geratzen da, beraien eta burgesen interesak desberdinak direla, burgesek askatasun ekonomikoa eta politikoa lortu ondoren, ez baitute ezer gehiago nahi izango.
ONDORIOAK:
Ondorioz, langileen internazionalak sortuko dira eta mundu osoko langileek, batera jardungo dute beren helburuak lortzearren. LNEn bi joera ideologikoen arteko borrokak plazaratuko dira (marxismoa eta anarkismoa), anarkistak gerora kanporatuak izango direlarik. Ondotik, II.internazionala agertuko da Internazional sozialisten eskutik. Hauek, egoera berean aurkitzen diren mundu industriualizatutako langileen bateratzea da. Mugimendu guzti hauen ondotik, langileek, lan-legeak sortzea lortuko dute; horrela, beren baldintzak hobetuz. Hala ere, ez dute oso erraz izango hori lortzea eta hori burutzeko, hainbat ekintza aurrera eramaten dituzte, hala nola, greba orokorrak, sindikatuen parte hartzea...

28 ene 2010

Frankismo garaiko Baztan erakusketa

Kaixo Ikasleak
Lanean nengoelarik, zuekin gogoratu naiz eta gure institutua dagoen lekuan ere nola ikasten zuten (erreparatu zer nolako seriotasuna erakusten duten) erakutsi nahi dizuet. Ikasle talde hau 1917. urtekoak da.
Erakusketa aurrera doa eta bidean hiltzen ez bagara espero dut gauza ikusgarria eta arrakastatsua izatea.



Beno gero arte

18 ene 2010

Geografia fisikorako atala

Kaixo Ikasle taldea
Bertan duzue lan proposamenarako zenbait helbide, klasean ikusi dugun moduan. Aurretik egin beharreko hiru atalak eta gero helbide batzuk aurrenekoa betetzen hasteko.

ESTATUA ESKUALDEA UDALERRIA

1. Estatuaren, Eskualdea eta Udalerriko mapa fisikoak aurkitu eta hartu: Erliebe unitateak, Hidrografia (ibaiak, itsaso, lakuak, lur azpikoak …).
Atalak: geologia eta geomorfologia, hidrografia, biogeografia…
2. KLIMAK: Datuak bildu. Elementuak, klima-zonak. Klimogramak osatu eta iruzkina egin..

MAPAK:
http://www.aularagon.org/files/espa/Atlas/Mapas_politicos_index.htm Bertan Kontinenteka mapa politikoak aurkitzerik dituzue

Bertze helbide honetan ageri dira mapa mutu anitz:
http://www.dorlingkindersley-uk.co.uk/static/cs/uk/11/clipart/maps/book_maps.html


Anitzetan erabiliko dugun web: http://www.un.org/es/ Nazio Batuen Erakundekoa.
Bertatik mapak, estatuen estatistikak, datu orokorrak, konparaketak, eta bertze datu anitz aurkitzeko parada dugu.
Ciberbus
Mapak

Edo eta nola eta non bilatu daitekeen estatu ezberdinen inguruko datuak.
http://www.un.org/Pubs/CyberSchoolBus/spanish/index.asp

Jakin zein estatu osatzen duten NBE. Bakoitzak bere helbidea du eta zenbait datu asko ere.
Wikipedia: Erreferentziazko entziklopedia askea

Gainera mapak ere baditu http://commons.wikimedia.org/wiki/Atlas

Mapa topografikoetarako:
http://www.topomaps.eu/ Bertan zenbait eskualdetako mapa topografiko zehatzak aurkituko dituzue, baina ez dago adibidez Afrikakorik, ez Ozeania ezta Hego Amerikakorik.

Googleearth

Bertan duzue bideo tutorial bat ikusteko adibidez nola ageri den Congo. Bertako irudi bat hartu nahi baduzue eman imp pant (pantaila inprimatu) eta gero paint programan (adibidez) kopiatu, edo eta zuzenean word dokumentuan.