Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

24 dic 2009

Gabonetako jaia

Kaixo ikasle eta irakasleak, hona hemen oporrak aurreko jai eguneko zenbait irudi, espero dut zuen gustukoak izatea.

Industrializazioa

Kaixo ikasle taldeak
Oraingoan zintzilikatzen dizuet 4 A gelako ikasleek prestatu duten aurkezpena. Bertan interneteko helbide batetik osaturiko industrializazioaren gaiaren inguruko informazioa ikusgai duzue. Erabilgarria izango duzuelakoan nago.

18 dic 2009

Gune berria

Kaixo ikasleak
Oraingoan idazten dizuet aipatzeko helbide berria martxan dudala eta oraingoan esteketan sakatzekotan hara iristeko aukerarik hoberena duzuela.
Bertzerik gabe gero arte, Mikel

14 dic 2009

Industria iraultza

Kaixo
Informatika gelan dugun saio batean lana egiteko honako hau proposatzen zaizue.
Kontutan izan taldeetan banatu eta gero emaitzak aurkezpen batean prestatu eta guztien arteko lana osatuko dutela, hortaz kontuz egiten duzuenarekin, guztientzako izanen bai da.

CNICE WEB
Aurkezpen bat prestatu puntu hauen laburpenaz gehi materialeekin
cnice
*Industrializazioa: Mapa ere kopiatu
*Legeak: Grafika hartu eta Rousseau eta Smith-en Testua irakurri eta galderei erantzun
*Populazioa: Grafikoak hartu eta Malthusen testua iruzkindu. Ados zaudete egileak dioenarekin?
*Nekazaritza: Taula hartu ere
*Asmakizunak: asmakizun taula hartu, baita ehungintzarena
*Garraioak: Smithen testuaren inguruko galderak erantzunik atera ondorioak ea zeintsuk diren itsasoko garraioen abantailak. Hartu trenaren zabaleraren mapak.
*Komertzioa: Mapa hartu eta baita taula ere
*Ondorio edo eraginak: iruzkindu Engelsen testua eta taula hartu
*Bigarren industria iraultza: Hartu taula

Hiru bat Industria iraultza I
Hiru bi Industria iraultza II

30 nov 2009

Hispanoamerikaren independentzia

Kaixo
Oraingoan Hispanoamerikako independentziaren inguruko lan labur bat egiteko proposamena doakizue.
Honetarako ondoren ematen zaizkizun helbideetatik informazioa atera eta saio batean eskematizatzen saiatu behar duzue. Honetarako lana taldeka banatuko duzue
HIRU:

http://www.hiru.com/historia/historia_05200.html

http://www.hiru.com/historia/historia_05300.html

CNICE:

http://iris.cnice.mec.es/kairos/ensenanzas/bachillerato/espana/antiguoregimen_05_00.html

Irakurri zergatiak eta bertan ageri den informazioa, eta ondoren mugimendu emanzipatzailean irakurri eskuinean ageri diren kontzeptu bakoitzeko ageri den informazioa (juntak, liskar armatua eta independentziarako guneak)

WIKIPEDIAN bada ere informazioa baina bereziki erabili dezakezue maparen ingurukoa.

http://es.wikipedia.org/wiki/Independencia_de_Hispanoam%C3%A9rica

Testu liburuan duzue mapa bat gaia azaltzen laguntzeko eta bertan sakatuz interesgarriagoa den bat erabiltzerik izango duzue. HEMEN

16 nov 2009

Antzinako erregimeneko aurkezpen batzuk

Kaixo ikasle taldea.
Agindu moduan hona hemen DBH 4 A ko taldeko ikasle batzuk osaturiko aurkezpen batzuk. Gaiak, ekonomia, gizartea, politika eta ilustrazioa dira.

Ekonomiaren inguruan Leire Ramos, Enma Vertiz eta Estitxu Echeniquek eskaintzen digute.



Politikaren atala Miren Arregi eta Amaia Astizek eskaintzen digute



Ilustraziaren gaia Idoia Zamorano eta Oihana Otxandorenaren eskutik:



Eta azkenik Gizartea, Amaia Asiain, Nerea Etxeberria eta Álvaro Gardek eskainita:

11 nov 2009

Barricada taldeko kontzertuko argazkiak

Kaixo, berandu bada ere hona hemen Barricada taldeko ikuskizuneko argazkiak
Honetarako BERTA SAKATUZ ikusgai dituzue
Eta bertzelakoan begiratu hementxe:




Eta banan banan hemendik

Barricada - copia

10 nov 2009

Berlineko hesiaren erorieraren urte muga

Kaixo Oraingoan lana berri bati abia emateko aukera eskaintzen digu egun hauetan ospatzen ari de Berlingo hesiaren erorieraren 20. urtemuga.
Egunkarietan nahiz teleberrietan hainbat irudi agertu dira gertakizun historiko garrantzitsu honen inguruan. Albiste batzuen bitartez informazioa lantzea eskatuko dizuet.
Gainera honako helbidean el mundo egunkariak gaiaren inguruan duen lana ikusgai duzue.
http://www.elmundo.es/especiales/2009/11/internacional/muro_de_berlin/telon_acero/berlin_1989.html helbidean edo BERTAN sakatuz.

Gainera gaiaren inguruko informazioa osatzeko dokumental batzuk eskaintzen dizkizuet.
Aurrenekoa gerra hotzan kokatzen du, laburra da eta bertan hainbat liskar armatuen argazkiak ageri dira, ea asmatzen dituzuen zeinetakoak. Bertzela aurrerago ematen dugunean ikusiko duzue.



Bigarrena oso laburra da eta Espainiako telebistaren 50. urtemugan aukeraturiko 50 eskena edo momentu historiko nagusienetariko bat da.



Ondorengoak dokumental batetakoak dira, eta bortz zatitan dituzue ikusgai.

Bat



Bi



Hiru



Lau



Bortz

28 oct 2009

Barricadaren emanaldia 01

Hona hemen eta batzuen eskariaren ostean, bertze argazkitxo batzuk.
Guztion, eta bereziki agertzen zaretenen gustukuak izango direlakoan nago.


Barricadaren emanaldia



Kaixo guztioi
Espero dut gaurko emanaldiak guztion atseginekoa izatea.
Hitzaldia arras ongi izan da, aurrerago mintzatuko gara bertan aipatu diren hainbat auzitaz, eta kontzertua, zer erran daiteke. Benetan konsziente zareten zer nolako aukera izan duzuen?.
Beno argazkiak aurrerago behatuko ditut baina hona hemen talde osoko bat, aipatu bezala ea aurkitzen dituzuen taldeko kideak eta zuen buruak ere.




Bertze argazki batzuk ere eskaintzen dizkizuet.

22 oct 2009

Astearteko hitzaldi aurkezpena


Kaixo guztioi
Jada ikusgarria duzue Barrikada taldeko abeztiaren bideoklipa euren orrialde ofizialean. Bertan ageri diren pertsonak, gerra garaiko fusilatuen senitartekoak dira.
Asteartekoa prestatzeko eta pentsatu ezazuen zer nolako galdera interesgarriak egin daitezkeen, hona hemen esteka. http://www.barricada.com.es/index.php
Espero dut zuen gustukoa izatea.
Klasean ikusten ahaleginduko gara eta bertan aipatzen den botilen hilerriaren argazkiak era erakutsiko dizkizuet.
Hona hemen bat.

9 oct 2009

Barricada taldeko hitzaldia

Kaixo ikasle taldea
Hilabete honetako 27an Barricada taldeak etorriko da gure Institutura, bere disko berriaren aurkezpen mundiala egitera. Hitzaldi bat emango dute, diskoaren nondik norakoakazaltzeko, letrak nola atera eta idatzi dituzten, gaia zergatik erabaki duten, nola lortu duten informazioa eta abar.

Bere webean badute por la libertad abestia entzuterik eta baita zerbait gehiago ikusterik. Bertan duzue POR LA LIBERTAD kantaren letra:
POR LA LIBERTAD

La tarde huele a ganas de llover y el corazón late demasiado deprisa
¿Porqué te tocó enamorarte de él que siempre fue un perdedor sin camisa?
Aquella noche le atravesaron al compañero de tu hermana con un balazo
y al abrigo de las sombras con un médico acabado
en la guarida él estaba a su lado
Ideales de locura en su cara enredados por completo en una tela de araña
Tus ojos azules de mirada tan limpia le hicieron olvidar el miedo de huir
Que difícil es contar los pasos que se dieron por la libertad
Que difícil es mirar los días robados ahogados en sangre
Sin ventanas y sin puertas el pasado se condena
Que difícil es contar los pasos que se dieron por la libertad

Días de angustia y de soledad después de la noticia de la última emboscada
La larga espera, los días de cárcel, la visita anual antes de Navidad
y hoy por fin con los nervios en un puño le verás salir después de veinte años
¿A cuántos robaron la juventud y a cuántos más se los liquidaron?
Acabó la guerra pero no acabó el miedo
y por fin empezaron los abrazos más tiernos
Tus ojos azules de mirada tan limpia le hicieron olvidar el tiempo de sufrir
Que difícil es contar los pasos que se dieron por la libertad
Que difícil es mirar los días robados ahogados en sangre
Sin ventanas y sin puertas el pasado se condena
Que difícil es contar los pasos que se dieron por la libertad
(que difícil es contar, qué difícil es mirar) Por la libertad
(que difícil es contar, qué difícil es mirar) Por la libertad




Bideoklip bat ere ikusgai duzue eta datorren egunetan zerbait gehiago jarriko dute.
http://www.barricada.com.es/index.php Web ofiziala

8 oct 2009

Euskal Herria Antzin erregimen garaian

ERREGIMEN ZAHARRA EH
EKONOMIA. Bizirik irautea arazo
GIZARTEA.Gizarte estamentala. (EH aitonen seme ziren guztiak(SS BI))(hala ere mailakatze ekonomikoa zegoen)
POLITIKAMonarkia absolutista menpe. Hemen Foruak (nolabaiteko eskubideak, erregeek “errespetatu behar zituzten”. Foruen pribilegioak merkataritzarako erabiltzen ziren ad
PENTSAMENDUA/ KULTURA* ilustrazioaren ideiak: Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak.
INDUSTRIALIZAZIOAREN HASTAPENAK.
1841.urtetik aurrera industrial iraultza
Kostaldean industria gune nagusiak. Burdinolak eta ontziolak. Gipuzkoan sakabanatuagoa eta Bizkaian meatzaritza eta siderurgia.
Gipuzkoan bertako kapitalarekin.
Trenbide sarea osatzen doa
BIGARREN INDUSTRIALIZAZIOA
1876. tik aurrera, siderurgia, ontzigintza eta industria hidroelektrikoa.
Lehiakortasunari aurre egiteko politika protekzionistak 1891tik. Kontzentrazio handiak osatuz joan Bizkaiko Bankua e.a
LIBERALISMO POLITIKOA
Frantziako iraultzaren eragin zuzena Iparraldean. Hegoaldean Konbentzio gerrarekin zabaldu ziren. Basileako itunarekin bukatu 1795
1808.ean Baionako estatutua (Espainiaren inbasioa). Gizabanakoen eskubide eta askatasun batzuk onartu egiten dira. Foruak galdu egiten dira
Egoera berezia independentzia gerra ematen den bitartean (bi botere).
1812.ean Cádiz-eko konstituzioa.
Espainian eta EH liberalismoa ezartzen doa (Fernando VII hil ondoren 1833). Estatuaren zentralizazioa
GERRA KARLISTAK
Liberal idei eta idei tradizionalisten arteko gerra.
1841.ean Nafarroako lege paktatua sinatu. (Foruen sistemaren jarraipena). Mugak Pirineoetara eraman ziren.
I karlistada 1833-1839
1868 (la gloriosa/sei urte iraultzailea). Hirugarren karlistada (72-76) 1876 ondorioz foruak galduko dira. Kontzertu ekonomikoa zergak ordaintzerakoan.
KLASEEN GIZARTEA EH
Biztanle kopurua gora egin industria guneetan. Langileen bizi baldintzak okerrera egin. Gutxina idei anarkistak eta sozialistak zabalduko dira.
Langileen erreibindikaziorako tresnak greba eta manifestazioak.
MUGIMENDU NAZIONALISTAREN SORRERA
XIX. Bigarren erdialdean hasi, hizkuntza, kultura, historia (euskaldunen ezaugarri tradizionalak) eta abarren inguruan identitatea eratzen doa. Mende bukaeran mugimenduak erradikalizatu.
Sabino Aranak (EAJ) behe eta erdi burgesiakoak bereganatu zituen.

4 oct 2009

Antzinako erregimena

LANA: ANTZINAKO ERREGIMENEKO EZAUGARRIAK
Lau lan
http://iris.cnice.mec.es/kairos/ensenanzas/bachillerato/mundo/antiguoregimen_00.html
Osatu laburpen bat eta denbora izatekotan aurkezpen bat lortutako emaitzekin

EKONOMIA Eskema ezaugarriekin:
Agricultura; artesanía y protoindutrialización; Industria y comercio Nekazaritzako ataleko Testua: oposición a los cercamientos. Zer dira eta aurka egoteko argudioak.
Industriaren Testua: La fábrica. Zer da factory system?.
Aurkitu Wikipedian protoindustrializazioaren informazioa eta laburtu.

GIZARTEA Eskema ezaugarriekin:
Bertan duzun piramidetik abiatuz: Nobles, Clero y tercer estado. Sièyesen testua. El tercer estado. Zer dira egilearentzat nazio eta hiritar (ciudadano) kontzeptuak?. Nobleziaren Kontra ageri da? Zer nolako iritzia du horiengan? Eta hirugarren estatuaz zer dio?

POLITIKA Eskema ezaugarriekin:
Monarkia absolutistaren Testua. Zer da erregearentza? Zure iritzia eman.
Parlamentarismoa eta absolutismoaren taula begiratu eta erantzun ondoren duzun gelaxkakoa. Wikipedian begiratu taulan agertzen diren kontzeptuen erranahia eta burutu taula berria zure hitzekin.

ILUSTRAZIOA Eskema ezaugarriekin:
Zer izan zen?. Ilustratu ospetsuen izenak eta ezaugarriak bildu. Montesquieuren testua. Aurreneko parrafoa iruzkindu edo komentatu. Honako galdera hauek erantzun: egilearentzat noiz dago eta noiz ez askatasunik?. Zure iritzia eman gaiaren inguru. Wikipedian despotismo kontzeptuaren erranahia aurkitu eta eman horren adibideak.

7 sept 2009

Ikas urte berriari hasiera

Kaixo Ikasle guztioi. Oraingoan abia ematen diogu ikas urte berriari, Batzurentzako berria izango da tresna honen erabilpena, bertze batzuk ordez franko erabili izan dute aurreko ikas urtean zehar.
Dena dela tresna hau ezagutuko duzue eta erabilgarria izango zaizuelakoan nago. Oraingoz garaikide historiarekin zerikusia duen informazio anitz aurkitu dezakezue bertan baina aurrera goazelarik, bertze atal batzuk ere gehituko dizkiodalakoan nago. Beno hasiera ona izan dadila guztiontzako.
Mikel

28 may 2009

Kontzentrazio esparruak

Kaixo aurkitu dut helbide interesgarri bat kontzentrazio esparruen inguruan. AEBren United Statates Holocaust Memorial Museum-a. Bertan, erdaraz, ere ikusgai izango dituzue zenbait artikulu eta gainera bideo historiko batzuk. Bigarren mundu gerraren inguruko informazioa ere bada.
Sakatu HEMEN, edo jo helbidera http://www.ushmm.org/wlc/es/

26 may 2009

Gerra hotzako liskarrak

Belineko blokeoaren inguruko irudi historikoekin Egindako montoi labur bat.


Bertan ingeleses propagandarako albistetegi baten irudiak



MARSHALL PLANA
Bertan Berlangak egindako filmaren pasarte bat, bertan alkateak diskurtsoa ematen du udaletik eskatuz harreta itzela prestatu behar dutela amerikandarrak datozelako. Espainiako landa munduko egoera modu magistralean irudikatzen du.


KOREAKO GERRA
Bertan duzue argazkiekin montaia azalpenekin.



BERLINEKO HESIA

Hesia eraikitzearen inguruko montaia, bertan gerra hotzaren testuingurua erakusten da
Berlineko hesia eraiki eta eraitsiaren irudiak eta azalpena. musikarekin egindako montai interesgarria.



NODO frankistak prestaturiko dokumentala hesiaren inguruan. Ez ahaztu frankismoak antikomunismoarekiko duen gorrotoa. 1961. urtekoa





MISILEN KRISIA 1962 KUBAN

TV-ek egindako gogoeta dokumental laburra



VIETNAMEKO GERRA
Dokumental baten zatia non gerraren nondik norakoak azaltzen diren.



Vietnameko gerra TV dokumental laburra. Napalmeko gerra. Amerikanoak Vietnametik irteten direnean



Dokumental batzuk Vietnameko gerraz ez ikusitakoa

Aurreneko zatia



Bigarren zatia



Hirugarrena



Laugarrena




bostgarrena



PRAHAGAKO UDABERRIA

Argazkiekin egindako bertze montaia, bertan argazkiak ikusgai dituzue


PINOCHETEN ESTATU KOLPEA TXILEN



Argazkiekin egindako bertze montai bat

13 may 2009

Errusiako iraultzaren filmografia

Bertan ikusgai dituzue bi bideo
Aurrenekoa 1905. urteko Potemkin korazatuarena


Bertze hau ordea 1917. urteko iraultzaren irudiak dira


Eta Leninen diskurtso bat

12 may 2009

Bigarren mundu gerra

Bertze bideo batzuk ofentsiba ezberdinetakoak

Honako honetan 1940. urtean eta Frantzia osoa inbaditu aurretik armada aliatuak estualdi latsak pasatu zituzten alemandar armadatik eskapatzeko. Momentu historiko latsena Dunkerquen eman zelarik, ahal izan zuten moduan eta txalupa nahiz barkuekin ingeles armada kopuru handia frantziatik ateratzerik lortu zuten.



Hiroshimaren hiriaren kontra jaurti zen bonba atomikoaren irudiak mini dokumental batekoak. Lehergailuaren irudiak benetakoak dira.


Bertze honetan irudiak eta testu eta musikarekin egindako montai interesgarria

11 may 2009

Bigarren mundu gerra

Salvar al soldado Ryan filmaren lurreratzearen irudiekin egindako montaitxo bat ikusgai duzue bertan.



Hemen filmaren aurreneko zatia bere soinu originalarekin.

Bertze bideo honetan Kamikazeak zer ziren edo eta nolakoak egiten zituzten Ozeano Bareko gatazka batzuetan ikusiko duzue. Eskenak benetakoak dira.

8 may 2009

Normandiako lurreratzea

Eskatu dituzuen Normandiako lurreraketaren inguruko bideoak. D Eguna bezala ezagutua. Filma ezberdinak dituzue gaiaren ingurukoak, adibidez salvar al soldado Ryan, el día más largo(hau klasikoagoa) eta abar
Bertan irudi historiko eta gertakarien analisi historikoa duzue

Aurrenekoa

Bigarren zatia


Hirugarrena


Laugarrena


Bostgarrena


Seigarrena


Zortzigarrena


Bederatzigarrena


Hamargarrena


Zazpigarren zatia ez dago zintzilikaturik

7 may 2009

Bigarren mundu gerra

Kaixo Gai honen inguruko informazio osagarria erabili edo eta kontsultatu nahi baduzu honako helbidean egin dezakezu HEMEN SAKATUZ erdaraz egon arren interesgarria oso da.

Ondoko bideoak zenbait gertakarien ingurukoak dira.

Poloniako inbasioaren ingurukoa. Irudi historikoak eta kontatzen duenak NODOkoa bailitzan mintzatzen da. Erran dezakegu propagandarako bideoa dela





Stalingradoko gatazkaren ingurukoa. Irudi historikoak, guk bi filmen inguruko montaia ikusiko dugu. Hiru zati ditu beraz nahi duzuena ikusi. Estrategia militarren inguruko pasadizoak azaltzen dira joko bat bailitzan. Gerraren aukera ezberdinen inguruko galderak agertzen direlarik. Horietariko batzuk gero filmetan ikusiko ditugunak.
Aurreneko zatia

Bigarren zatia

Hirugarren zatia


Pearl Harboor-eko bideo bat garaiko argazkiekin, ingelesez egon arren irudi historikoengatik interesgarria izan daitekelakoan nago. Filma arras esagunagoa izando duzue eta


Iwo Himako gatazkaren ingurukoa


Okinawako gatazka, ozeano bareko azkenekoa 1945. Aurreneko zatia

28 abr 2009

Trantsizio politikoa Espainian

Oraingoan Trantsizioaren inguruko youtubeko bideo batzuk paratzen dizkizuet.
Alde batetik Franko hiltzen den egunekoak eta bertzeak 1981. urteko estatu kolpeko saiakeraren ingurukoak.

Franco ha muerto Arias Navarro(garaiko lehen ministroa):



Arias Navarrok Francoren testamentua irakurtzen:



23-F/ 23-O



Estatu kolpearen inguruko irudi eta azalpenak:

24 abr 2009

Faxismoak

Kaixo. Oraingoan Nazismoaren estetika eta mezuaren inguruan Triumph des Willens (El triunfo de la voluntad, 1934),Leni Riefenstahlen filmaren pasarteak ikusterik dituzue helbide honetan
Bertan pasarte batzuk ipintzen dizkizuet, baina aurrekoan sakatuz guztiak ikusterik izango zenukete.
Propagandako filma dokumentala izanik, kritikagarria da oso baina zinemaren historian buruturiko dokumental hoberenetarikoa dela onartu beharra dago.

27 mar 2009

1929ko krisia

Jada webean kontzeptu mapa zintzilikatu dizuet.
Oraingoan hona hemen ertamerikar batek prestaturiko krisiaren inguruko montai txikia, argazki eta musikarekin. Zuek ere animatuko bazinate halakoak ere prestatu eta zintzilikoa genitzake youtuben edo eta klasean aurkezpen moduan erabiltzeko.



Bertze honetan hogeigarren hamarkadaren joera ekonomikoa ere azaltzen du eta oraingoan irudiak mugimenduan dituzue. Azalpena ere ongi dago, gai osoa beregain du eta gainera amerika latinoan izandako eraginaz ere mintzatzen da. ONA

17 mar 2009

Frankismo garaia

Jada zintzilikatu dizkizuet bi eskema garai honen inguruan nire webean.
Aurrenekoa frankismoaren aurreneko epekoa, hots, autarkiakoa eta bigarrena garapen aldikoa. Kronologikoki 1939-1953 lehena eta bigarrena ordez Franko hil artekoa 1975. urtera luzatzen dena.
Espero dut erabilgarriak izan daitezela. Klasean ere erabiliko ditugu

15 mar 2009

Errusiako iraultzaren filmografia

Kaixo Bertan ikusterik izango duzue Errusiako iraultzen inguruko bi filma ospetsuen pasarteak. Nagusiena 1917. urteko urriko iraultzaren Urria edo Октябрь (Oktyabr)da. Sergei Einsensteinek 1927. urtean, iraultzaren hamargarren urtemugarako filmatutakoa. Kontuan izan garai horretan Stalin gobernu buru zela eta egileak osaturiko filma, errealitatetik arras gertu zegoenez, Stalinen zentsura edo eta mozketa batzuk pairatu izan zituela.



Bertze honetan manifestazioen irudiak ikusgai dituzue.



Kuriositate moduan bertan duzue Leninen benetako ahotsa eta bere irudiak ikusteko parada. Testua, normala denez, ez dakigu zertaz doan, baina kuriositate moduan interesgarria iruditu zait.



1905. urteko iraultzaren inguruan, Einsensteinek ere Potemkin korazatu filma egin zuen 1925. urtean. Onderen eskena batzuk ikusterik dituzue. Erreparatu sinbolismoan. Herria da iraultzaren partaidea, lekuko eta aitzindaria. Aztertu erlijioaren sinboloen erabilera, gurutzea, apaiza eta abar



Eskena ospetsuena akaso Oddesako portuko iskaileretakoa da, non tsarraren armada herriarn kontra bortizki jotzen duen. Hona hemen.

11 mar 2009

Aurreneko mundu gerraren azalpenak DBH

Kaixo Oraingoan ematen dizuet bertze helbide interesgarria. Bertan erdaraz egon arren aurreneko mundu gerraren inguruko informazio erraza aurkitu ahal izango duzue.
SM argitaletxeak libros vivos atalekoa hain zuzen ere.
SAKATU hemen.

19 feb 2009

Lehen Mundu Gerra

Luberrietako egoera ikusteko baliogarria den dokumental baten zatia, 10 minutu ingurukoa. Bertan Ingelesen Sommeren ofentsibaren ingurukoak ikusten eta aipatzen dira. 1916. urtean egindako ofentsiba handia, nolabait frantsesek Verdunen pairatzen ari zirena apur bat lasaitzeko asmoarekin.

Aurreneko mundu gerraren azalpena

Kaixo. Oraingoan eta norbaitek gerraren zergatiak hobeto ulertu nahi badu, bertan badu bi historialarien arteko elkarrizketa batean azalpenak ematen. Hasierako arrazoiak, aliantzak, zergatiak, nola prestatzen den eta geoestrategiaren inguruko gakoak.
32 minutuko elkarrizketa da, nahiko interesgarria suerta dakizue.

11 feb 2009

Lehen Mundu gerra egunkarien bitartez



Hona hemen Lehen Mundu Gerraren hasierako albisteak. Diario de Navarra egunkariaren bi atari dira, Aurrenekoa 1914-08-5 egunekoa, bertan Alemaniak gerra deklaratzen du
Bertze honetan 1914-08-06 egunekoan Britainia Handiak gerra deklaratzen duela aditzera ematen da. Kalitate anitzekoak ez badira ere, dokumentu historiko moduan baliogarriak izango dituzuelakoan nago.

Lehen Mundu gerra

Lehen mundu gerrako gaia jorratu edo sakondu nahi baduzue bertan duzue web interesgarri bat, guztiz gomendagarria da. argazki, mapak eta testu arras argiengatik.
HEMEN sakatu

Gainera eta gaiaren aurkezpen moduan, kurtso hasieran ikusi genuen dokumentu lanean unitateko argazkien aurkezpena gogoan izan, seguru burura etorriko zaizuela bertako zenbait argazki ikuskatzean.

10 feb 2009

Ahozko historiako jardunaldiak

Kaixo Ikasleak
Datorren ortziralean libratuko zarete nitaz, Tarragonan ospatuko diren jardunaldi batzuetara gure ahozko historiako lan proiektua aurkeztera joan behar dut eta.
JORNADAS sobre FUENTES ORALES Tarragonan Katalunian, otsailaren 13 eta 14 an ospatuko dira.
Bertan Europako eta Hego Ameriketatik etorritako zenbait hizlarien artean gure lana aurkezteko parada izango dut, eta bereziki bertze eskualde eta estatuetan burutzen dituzten esperientziak ezagutzerik ere.
Hemendik gutxira hasiko gara gure proiektua aurrera eramaten eta zenbait aurkezpenen bitartez eta unitate didaktiko baten bitartez, ikas urtearen hasieran buruturiko dokumentuekin lanean unitatearekin segitzerik ere.
Beno norbaitek interesaturik balego, jardunaldi hauen inguruko informazioa kuskuxeatzerik izango du Blog honetan.

28 ene 2009

Industria iraultzako langile mugimenduen sorrera

Kaixo Oraingoan DBH 4 A ko Ibai, Julen eta Unaik aurkezten digute Langile mugimenduaren 6. puntua

21 ene 2009

Industrializazio garaiko kultura eta artea

Unitatearen azkeneko puntuaren inguruko zenbait aurkezpen aurkezten dizkigute

DBH 4 A taldeko Leire, Ione ete Irisek



DBH 4 B taldeko Olaia eta Mirianek



DBH 4 C ko Idoia eta Ainarak



eta Lorena, Jone eta Uxuek

Langileen mugimendua

Oraingoan DBH 4 B ko Olaia, Laura eta Haizeak gaiaren langile mugimendua, sozialismoa eta Lehenengo Internazionala aurkeztuko digute

Industrializazio garaiko aldaketa ekonomikoak

Unitatearen laugarren puntua DBH 4 B ko Aimar eta Xabiren eskutik aztertu ahal izango dugu

Industrializazio garaiko aldaketak demografian eta hirietan

Oraingoan unitateko hirugarren puntuko informazioa, DBH 4 Cko AlbertoP, Saioa L, Amaia B eta Idoia J eskaintzen digute

Industria-aldaketak

Unitatearen bigarren puntuko bi aurkezpen paratuko ditut
Aurrenekoa 4 DBH Irune eta Irenek burutua



Bigarrena klase bereko Ganix eta Patxik aurkeztutakoa

Industria iraultza Britainia Handian

Kaixo 4 DBH Cko, Idoia, Lara, Nekane eta Naiarak aurkezten digute industrializazioaren inguruko hastapenak

18 ene 2009

Ortzeguneko albistea telebistan

Ortziralean aipatu genuen albistea, NBEren egoitzaren kontrako israeldarrek egindako erasoa.

Palestina Israeldarren arteko liskarraren filma

Kaixo Guztioi.
Oraingoan txertatzen dizuet ikusiko duzuen filmaren trailerra, honekin aurre idei bat egin ahal izateko. 2006. urteko filma da Elie Chouraquik zuzendua. Fitxa honakoa da.
Herria:Frantzia, BH, Italia, Grezia, Israel, AEB
Urtea:2006
Iraupena:100 min.
Generoa:Drama Historiko
Gidoai:Elie Chouraqui, Didier Le Pecheur
Musika:Stephen Endelman
Argazkia:Giovanni Fiore Coltellacci
Espainian estreinekoz:18-10-2006
Webean izango duzue material gehiago, kritika batzuk eta abar, ikusi aurretik interesgarriak suertatu dakizkizuenak.

16 ene 2009

Gazaren kontrako erasoaren albistea

Oraingoan paratu dizuet youtubeko bideoa bat duela bi asteko albistegi batekoa. Hego Amerikako telebista kate batekoa da. Dena dela nahi izanik gehiago aurkituko dituzue interneten.

Judutar armadako baten aitorpenak

Egun hauetan internetetik dabilen testu bat zintzilikatuko dizuet bertan. Erdaraz egon arren nahiko interesgarria iruditzen zait, bereziki ulertu ahal izateko israeldarrek duten kontzepzio militarista eta palestinarrendako jarrera. Testuan ageri den moduan, gazte israeldar oro armadan parte hartu behar dute epe jakin batean, baina gerora urteoro praktika militarretara itzultzen dira. Beraz gazte oro erreserbista moduan dago zenbait urtetan zehar.

HONA HEMEN BADA TESTIGANTZA
Confesiones de un soldado israelí: "Tratamos a los palestinos como animales"
Comienzan a surgir en la sociedad israelí las primeras voces contra la guerra. El domingo, una marcha en Tel Aviv para pedir el final de los bombardeos en Gaza y el Líbano. Hoy, una noticia que conmocionó a la opinión pública: el sargento Itzik Shabbat anunció que se negaba a participar en la ofensiva contra Beirut, "Lo hago para oponerme a esta locura y para romper con la ilusión de que todos estamos a favor de esta guerra innecesaria basada en mentiras", afirmó este joven reservista de 28 años que vive en Sderot, ciudad próxima a Gaza en la que suelen caer los misiles Qassam de Hamás.
Se acerca la hora del regreso a Gaza. Apuro las últimas entrevistas en Jerusalén. En un café de Jaffa Road, me encuentro con Yehuda Shaul, fundador de la ONG Breaking the Silence (Rompiendo el silencio).

"Todo es una locura: la ocupación, la forma inhumana en que tratamos a los palestinos", me dice. "En Israel entras al ejército con 18 años porque quieres luchar contra el enemigo de tu país, porque quieres dejar tu marca en la historia, y haces lo que te dicen, sin pensar. Y allí todo te ayuda para que no pienses. Misiones que cumplir, órdenes que seguir".

"Y no ves a los palestinos como seres humanos, los ves como animales. Entras a su casa durante la noche, los despiertas, les gritas, las mujeres allí, los hombres allí, y rompes todo. Son cosas que no harías aquí en Israel, pero las haces allí. Y, para poder hacerlo, niegas la realidad. Es la única forma. Creas entre tú y la realidad un muro de silencio".

"Te pongo otro ejemplo: si encuentras en la noche un paquete sospechoso que puede ser una bomba, llamas al primer mohamed que encuentras en la calle y le dices que lo abra. Podrías llamar a un experto que lo desactivase, tardaría diez minutos en venir, pero mejor hacer que un palestino se juegue la vida, ya que para ti es lo mismo, no lo ves como un ser humano. Yo hacía eso con mis soldados en Hebrón".
"Y también en Nablus, cuando quería entrar a una casa, si pensaba que podía haber una bomba trampa, cogía al mohamed de turno y lo obligaba a que abriera la puerta. Es parte de la rutina del ejército: usar a los palestinos como escudos humanos".

"Lo mismo cuando estás en un check point, los obligas esperar mucho más de los necesario, a veces durante horas, y coges a un palestino al azar y le das una paliza, de cada quince o veinte que pasan, para que el resto tenga miedo y esté tranquilo. Sólo así, tú que estás con cuatro soldados más los dominas a ellos que son miles".
"Y cuando entras a Gaza con el carro de combate y ves un coche nuevo, aunque tengas espacio en la carretera, pasas por encima. Y también disparas a los tanques de agua. Para meterles miedo, para que te respeten, porque esa es la lógica de lo que nos enseñan a los soldados israelíes".

"Además, eres joven y empiezas a disfrutar de ese poder, de que la gente haga todo lo que les digas. Es como un video juego. Estás en un check point en medio de la ruta, tienes a veinte coches esperando, y con sólo mover el dedo hacen lo que tú quieras. Juegas con ellos. Los haces avanzar, retroceder. Los vuelves locos. Tienes 18 años y te sientes poderoso".
 
"Tres meses antes de abandonar el ejército, dirigía una unidad en Hebrón, había hecho una buena carrera, así que tenía tiempo libre. Una mañana me miré ante el espejo y comprendí que todo aquello era un error y supe que no podría seguir adelante con mi vida si no hacía algo. Por eso, apenas salí, junto a los soldados de mi unidad, montamos una exposición con nuestras fotos, se llamaba Traer Hebrón a Tel Aviv".

"Cayó como una bomba en la sociedad. Vinieron parlamentarios, periodistas. Pasaron siete mil personas. Entonces creamos Breaking the silence, donde damos espacio para que los soldados cuenten los abusos que cometen sistemáticamente. Más de 350 lo han hecho. Ahora tenemos exposiciones y vídeos en Europa, en Israel".
 
"Alguna gente dice que son casos aislados. Las madres dicen: mi hijo, que está ahora en el ejército es bueno, no hace estas cosas, esto sólo lo hacen los soldados beduinos o los etíopes. Pero no es cierto. Todos las hacemos, porque es la lógica de la ocupación israelí: aterrorizar a los palestinos".
 
"Los check points no sirven para detener a los palestinos de entrar a Israel, es para que la realidad no entre a Israel. Porque esta es una sociedad de soldados, todos pasamos por el ejército tres años cuando somos jóvenes y luego un mes al año. Y todos hacemos eso. Por eso existe el muro de silencio, de negación, porque todos somos responsables y no lo queremos admitir".
 
"Ellos son las víctimas, nosotros los victimarios. Pero como victimarios, también pagamos un precio. Esta es una sociedad que no se anima a mirar a los ojos a la verdad, a sus propios actos. Es una sociedad, como consecuencia, moralmente enferma".

14 ene 2009

Palestino eta israeldarren arteko liskarraren gehiegikeriak

Oraingoan daukazuen aurkezpena gogorra da. Bertan gerra honek sortzen dituen egoera batzuk islatzen dira eta normala denez, irudiak gogorrak dira, beraz kontuz ikusterakoan, maiz odoltsuegiak suerta dakizkizue eta. Zuek ikusi gai zareten ikusteko edo ez.



Esteka honetan sakatuz gero ikusgai izango duzue Gazaren gerraren inguruko berriki egin den bideo baten trailerra. Bertan izandako atzerritar kamera bakarrenetariko batek filmatutakoa.
http://www.wipeoffthemap.com/erased_spanish.html

8 ene 2009

7 ene 2009

Solanaren hitzak Palestina Israel liskarra inguru

Hona hemen audio bat Javier Solanari, mister PSEC, edo Europako Batasunaren atzerri politakarako ordezkari nagusiari egina.
Bertan liskarraren konponbidearen inguruko hitzak adierazten ditu, ea zer gertatzen den ondorengo egunotan.

3 ene 2009

Palestino eta israeldarren arteko liskarra

Kaixo eta urte berri on guztioi
Dakizuenez, edo seguruenik entzun duzuenez, urtea amaitu eta hasi berri dugu liskar zahar baten bertze bolada latsarekin, Palestinoek eta israeldarren artekoena. Liskarra luzea da, bigarren gerra mundialaren ostean hasitakoa hain zuzen ere. Bere momentuan ikusi eta aztertzeko parada izango dugu.
Interesgarria litzateko klaserako albiste bat edo bertze eramatea gai honi inguru. Aukera anitzak ematen dizkigu, batetik edozein egunkarietako albistea, argazkiak, mapak edo eta kronikak bildu ditzakezue. Aurrerago landuko bai ditugu. Norbaitek telebistako albiste edo dokumental bat edo grabatzerik izango balu ere arras ongi legoke.
Zenbait egunkari bereziak antolaturik dituzte gaiaren inguru, adibidez elpaisek duena.
Bertan ikusi dezakezue zenbait informazio interesgarri.
http://www.elpais.com/todo-sobre/tema/Oriente/Proximo/183/
El mundo egunkarikoa interesgarriagoa, bertan: http://www.elmundo.es/especiales/internacional/oriente_proximo/
Beno probestu ongi oporrak eta laste arte.