Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

19 dic 2008

XIX. mendeko gizarte aldaketak Batx

Kaixo eta hasteko Gabon onak igaro ditzazuela. Gaurko klasean azaldu eta adostu dugun moduan honako hau da burutu beharrekoa.
Testu liburuko laugarren unitateko aurreneko lau puntuak irakurri eta eskema bat burutu.
Talde batzuk aurreneko puntuak egokitu zaizkienein horrez gain aurrerago aipatutako moduan, gehiago sakondu beharko dute.
Badakizue webean txertatu dizkizuedala zenbait kontzeptu mapa eta eskema berri batzuk. Horietatik abia zaitezkete aipatu dugun moduan, ikuspegi orokorra izateko eta gero liburua landu ostean, errepaso moduan ea zenbateraino argitu dituzuen ideiak. Dokumentu hau ere webean duzue pdf formatuan bertatik estekak klikatzeko eta kopiatzen egon behar ez izateko.

XIX. MENDEKO GIZARTE ALDAKETAK UD 4
Gabonetako lana
1. Europako hiriak
2. Burgesen bizimodua eta kultura
3. Langileen bizi-baldintzak
4. Langile-mugimendua

Helbide Orokorrak:
Nire webean kontzeptu mapa bat duzue langile mugimenduen ingurukoa.
http://www.isftic.mepsyd.es/w3/eos/MaterialesEducativos/bachillerato/historia/rev_industrial/cambiosociales.htm Unitate didaktiko interesgarria industrializaziorako. Hau bereziki langileen egoera ingurukoa da, hala ere badituzue testak eta gurutzegramak betetzerik zuen ikas maila ikusteko.
*** http://iris.cnice.mec.es/kairos/ensenanzas/bachillerato/mundo/cambios_00.html Bertan aurkituko duzue informazio ona, erdaraz egon arren gaiari buruz.
– http://www.kalipedia.com/historia-universal/tema/edad-contemporanea/primera-revolucion-industrial.html?x=20070717klphisuni_233.Kes Industrializazioa I
– http://www.kalipedia.com/historia-universal/tema/edad-contemporanea/segunda-revolucion-industrial.html?x=20070717klphisuni_236.Kes II industrializazioa
– http://www.kalipedia.com/historia-universal/tema/edad-contemporanea/sociedad-clases.html?x=20070717klphisuni_240.Kes Gizarte klaseen igurukoa
** http://www.kalipedia.com/historia-universal/tema/edad-contemporanea/movimiento-obrero.html?x=20070717klphisuni_244.Kes Langile mugimenduaz
** http://www.hiru.com/historia/historia_06000.html Euskaraz modu sinple batean aipaturik

1.EUROPAKO HIRIAK:
Irakurri, ulertu eta eskema burutu edo Kontzeptu Mapa.
106. orrialdeko grafikoa eta maparen iruzkinak:
http://www.kalipedia.com/historia-universal/tema/edad-contemporanea/ciudad-industrial.html?x=20070717klphisuni_238.Kes Bertan bi testu xume baino argi aurkituko dituzu industrializazio garaiko hiriaren ingurukoak. Erabili material gehigarri moduan.
Prestatu aurkezpenerako materialak eta aurkezpena bera.

2.BURGESEN BIZIMODUA ETA KULTURA:
Irakurri, ulertu eta eskema burutu edo Kontzeptu Mapa.
Informazio gehigarria aurkitu. Ikustatu blogean paraturiko bideoak.
133. orrialdeko testuak irakurri eta idei nagusiak azaldu, ondoren klaseko gainontzekoei adierazteko eta zuen iritzia emateko.
http://iris.cnice.mec.es/kairos/ensenanzas/bachillerato/mundo/cambios_01_00.html tik (condición preletaria arteko informazioa erabili eskema osatzeko)

3.LANGILEEN BIZI-BALDINTZAK:
Irakurri, ulertu eta eskema burutu edo Kontzeptu Mapa.
http://iris.cnice.mec.es/kairos/ensenanzas/bachillerato/mundo/cambios_03_00.html Erabili eskema osatzeko eta irakurri testuak.
Begiratu informazio gehigarrirako proposaturiko webak. Helbide honetan dituzue blog batetan, haurren lanen inguruko testu labur gehiago, erdaraz. http://historia4esonline.blogspot.com/2008/02/el-trabajo-infantil-en-la-revolucin.html Aukeratu erranguratsuenetariko bat edo bi klasekoei irakurtzeko.
133 eta 134. orrialdeetan dauden testuak irakurri idei nagusiak klasekoei azaltzeko moduan eta 3.2 ko testuen iruzkina egin.

4.LANGILE-MUGIMENDUA:
Irakurri, ulertu eta eskema burutu edo Kontzeptu Mapa.
Begiratu webean dituzuen kontzeptu mapa eta eskemak
http://iris.cnice.mec.es/kairos/ensenanzas/bachillerato/mundo/cambios_04_00.html Bertako informazioa erabili eskemak osatzeko eta ideiak argitzeko. (1848 aurrekoak)

Taylorismoa eta Fordismoa

Bertan moldaturiko bideoa, azpi izenburuekin ikusteko aukera duzue, zati batean tiempos modernosen pasarte batzuk ere ikusgai dira.

18 dic 2008

Lumiere anaien zinemaren aurreneko irudiak

Filamturiko aurreneko eskenen artean ditugu hauek. Lumiere anaiek grabaturiko bi eskenetan lantegiaren irteera edo eta garaiko tren geltokia adierazgarriak dira eta garaiko dokumentu audiobisual interesgarriak.1895. urtekoak dira.



eta Trenarena

Erromantizismoa eta Errealismoa

Bertan Erromantizismoa mugimenduaren inguruko azalpen laburra duzue Andaluziako kontseileritzak prestatutakoa. Laburra da eta ikuspegi orokor ona ematen du, agian bitan ikusi beharko duzue ongi ulertzeko.



Errealismoaren inguruko bideoa. Hau literatura munduan zentraturik bada ere hasieran behintzat idei batzuk hartu ditzakezue

Langile mugimendua

Bertan dituzue langile mugimenduaren eta industrializazioko bideo batzuk youtubetik hartuak
Aurrenekoa Espainiako industrializaziokoa da


Aldaketa sozialen inguruko bertze bat. Klase sozialak


Azkenengo honetan burgesen bizi moduaren inguruko dokumentu laburra duzue.

17 dic 2008

Industrializazio UD 4ko lanetarako

Oraingoan eta urtea amaitu aurretik burutzeko lana hauxe da. Bertan talde bakoitzak egokituriko ataleko egin beharrak eta informazioa aurkituko du. Hasierako informazioa orokorra da artearen atalekoentzako ezik. Sakontzeko eta jolasak badituelako ere aurkezten dizuet unitate didaktikoa erdaraz egon arren ona delako. Bertan test batzuk aurkitu ditzakezue gaien edukien ingurukoak.

INDUSTRIA IRAULTZA ETA ALDAKETAK GIZARTEAN, KULTURAN ETA ARTEAN UD4

1. Industria iraultza Britainia Handian
2. Industria aldaketak
3. Aldaketak demografian eta hirietan
4. Aldaketa ekonomikoak
5. Gizarte aldaketak
6. Langile mugimendua, sozialismoa eta Lehenengo Internazionala
7. Kultura eta artea industria-gizartean

Helbideak
http://www.hiru.com/historia/historia_04400.html Industria iraultza I
http://www.hiru.com/historia/historia_04500.html Industria iraultza II
http://eu.wikipedia.org/wiki/Industrializazio Wikipedia euskaraz duen azalpen orokorra

http://www.isftic.mepsyd.es/w3/eos/MaterialesEducativos/bachillerato/historia/rev_industrial/index.htm Bertan web interesgarria, unitate didaktiko moduan antolatua. Sakontzeko edo dagokizuen atalen inguruko informazio gehigarria aurkitzeko.

1.INDUSTRIA IRAULTZA BRITAINIA HANDIAN:

Irakurri ulertu eta eskema burutu
63. orrialdeko grafikoaren iruzkina egin: kokatu: mota, gaia eta abar. Iruzkindu (aipatu urte tarte horien arteko ezberdintasunak eta saiatu arrazoiak ematen, testua irakurritakoan oinarriturik) eta ondorioak atera (hazkuntzarik dago?, arrazoiak, joerak eta guzti horrek enclosureak zer dakarte edo eta zer erlazioa duten nekazaritza iraultzarekin eta industria iraultzarekin orokorrean)
Begiratu informazio gehigarrirako proposaturiko webak. Nire webeko aurkezpenetik nekazari iraultzaren inguruko aurkezpen exekutagarri bat dago. Jaitzi ordenagailura eta aktibatu dezakezu datuak izateko
Prestatu eskema eta aurkezpena KLASEAN AZALTZEKO

2.INDUSTRIA ALDAKETAK:

Irakurri ulertu eta eskema burutu
66. orrialdeko grafikoaren iruzkina egin: kokatu: mota, gaia eta abar. Iruzkindu (azaldu estatu-nazioen arteko ezberdintasunak, kopuruak eta bilakaera nolakoa den, zeintsuk hazi gehiago edo gutxitu, joerak, eta abar). Ondorioak Testuan agertutakoaren arabera zein egoera erakusten du grafika honen portzentuak. Gaur egungo egoerarekin zerikusirik du?
Begiratu informazio gehigarrirako proposaturiko webak
Prestatu eskema eta aurkezpena KLASEAN AZALTZEKO

3.ALDAKETAK DEMOGRAFIAN ETA HIRIETAN:

Irakurri ulertu eta eskema burutu
67. orrialdeko grafikoaren iruzkina egin: kokatu: mota, gaia eta abar. Iruzkindu (kontinente bakoitzak pairaturik bilakaera, gakoak edo zergatiak, kontutan izan testuan agertzen den informaziotik atera ditzakezula arrazoiak. Erkatu edo konparatu kontinenteen arteko aldeak eta zergatiak ematen saiatu). Ondorioak: Populazio hazkundearen arrazoiak eta gerora izango den joera, gaurko datuekin erlazionatuz, kontinenteek izan duten bilakaeraren gakoak. Honetarako erabili dezakezu wikipediak aurkezten dituen taulak eta trantsizio demografikoaren grafikoak http://es.wikipedia.org/wiki/Poblaci%C3%B3n_humana
Begiratu informazio gehigarrirako proposaturiko webak. Nire webeko aurkezpenetik demografiaren inguruko aurkezpen exekutagarri bat dago. Jaitzi ordenagailura eta aktibatu dezakezu datuak izateko.
Prestatu eskema eta aurkezpena KLASEAN AZALTZEKO

4.ALDAKETA EKONOMIKOAK

Irakurri ulertu eta eskema burutu
68. orrialdeko mapa iruzkindu: kokatu: eremua, gaia, legenda. Iruzkindu Urte bietako egoera aztertu, nondik zabaltzen diren lehenago bideak, non dago sare trinkoagoa edo garatuagoa, zergatiak, erlazionatu industrializazio prozesuarekin eta abar. Ondorioak: Trenbideen garrantzia industrializazio prozesua bultzatzeko, sarea egiterakoan siderurgia eta gerora garraioak eskainitako aukerekin.
Begiratu informazio gehigarrirako proposaturiko webak
Prestatu eskema eta aurkezpena KLASEAN AZALTZEKO

5.GIZARTE ALDAKETAK:

Irakurri ulertu eta eskema burutu
79. orrialdean dauden testu labur bi horien iruzkina egin. Kokapena: testu mota, zuzena lehen mailako data eta egilea (bigarrenean). Iruzkindu Ematen diren ideiak aztertu itzazu industrializazio garaiko hastapenekin, lan baldintzak eta orduekin. Ondorioak: haurren lan baldintzak aztertu ikusi zein izan zitekeen euren bizi modua, zein gabezi izango zituzten, zergatik haurren lan eskua erabili eta abar. Zure iritzi pertsonala eman eta erlazionatu testua ondoren haurren lana gaur egun-arekin.
Begiratu informazio gehigarrirako proposaturiko webak. Helbide honetan dituzue blog batetan, haurren lanen inguruko testu labur gehiago, erdaraz. http://historia4esonline.blogspot.com/2008/02/el-trabajo-infantil-en-la-revolucin.html
Prestatu eskema eta aurkezpena KLASEAN AZALTZEKO

6.LANGILE MUGIMENDUA, SOZIALISMOA ETA LEHENENGO INTERNAZIONALA:

Irakurri ulertu eta eskema burutu
Begiratu informazio gehigarrirako webak. Nire webean baduzue kontzeptu mapa bat langileen mugimenduaren ingurukoa Aldaketa sozialak eta langile mugimendua 4 gaia. http://es.wikipedia.org/wiki/Socialismo Bertako sarrera eta sorrera atalak. http://eu.wikipedia.org/wiki/Anarkia anarkismo inguruan wikipedia euskarazko artikulua sarrera eta historia zati bat, oinarrien izenburuak soilik begiratu..
Zuek aurkitu dezakezuen edo gurasoei galdeturiko informazioarekin. Saiatu galdetzen eta ea zer nolako definizioak ematen dizkizueten.
Prestatu eskema eta aurkezpena KLASEAN AZALTZEKO

7.KULTURA ETA ARTEA INDUSTRIA-GIZARTEAN:

Irakurri ulertu eta eskema burutu
Aurkitu arte estilo hauen inguruko informazio gehigarria eta batez ere adibide edo artelan ospetsuen irudiak. Googlen irudietan aurkitu eta gorde power pointean txertatzeko. Estilo artistiko bien arteko ezberdintasunak nola antolatu eta aztertu ditzakezuen ikusteko, erabili dezakezue testu liburuan dugun gehigarriko 7-9 orrialdeetako iradokizunak edo eta teknikak. Bertan lan urratsa batzuk ematen bai zaizkizue.
Prestatu eskema eta aurkezpena KLASEAN AZALTZEKO.

16 dic 2008

Industrializazioa

Kaixo Klasean ikusiko dugun arren norbaitek kontsultatu nahi izango balu nire webean aurkezten dizuet industrializazioaren inguruko gaia. Oraingoan pdf formatoan paratu dizuel guttiago pisatzeko. Bertan diren animazioen gainean sakatu edo denbora eman eta abiatuko dira. Batzuk bbc-koak dira eta bertze materialak SM eta clasesdehistoriakoak
Espero dut erabilgarria izatea.

11 dic 2008

Nazionalismoak eta Italiako baterakuntza

Oraingoan Nazionalismoen aurkezpena eta bereziki Italiako bateratzearen prozesua aurkezten digute DBH 4 B taldeko Iosune eta Sarak

9 dic 2008

Liberalismo eta iraultza boladak

4 DBH C taldeko Josu Chocarro eta Aritz Rivasek aurkezten digute liberalismoa eta iraultza aldiak


4 DBH B taldeko Olaia Haizeak eta Laurak prestatutako lana hemen duzue


4 DBH C taldekoek burutu duten liberalismoa eta iraultza aldien inguruko laburpena

Liberalismoa : herritarren eskubideak aitortu.
-askatasun politiko
          -askatasun ekonomiko
          -askatasun ideologikoa
          -ondasunak askatasunez xedatzea( jabetza lotua suntsitu)
          -legearen aurreko berdintasuna
          -nazio subiranotasuna eta aginte banaketa eskatu.
 
IRAULTZA LIBERAL BURGUESAK
 
1820ko iraultza: liberalismo subertsioa.
Berrezarkuntzaren ostean zapalketaren eraginez liberalismoa ideologia subertsibo bihurtu. Klandestinitatea gorde eta sozietate sekretuen bidez jardun 
-         1820ko hamarkadan Espainian, Portugalen, Napolin eta Piamonten absolutismoaren aurkako altxamenduak egin.
-         Altxamenduak porrot egin eta absolutismoa berriz ezarri.
-         1821en Grezia turkiarren aurka altxatu eta independentzi 1830 lortu zuen.
 
1830eko iraultzak: liberalismoa agintean        
-Liberalek mendebaleko Europan agintea lortu.
-(Karlos X agintetik kendu) Frantzian Luis Filipe Orleans monarkia instituzionala ezarri
-Belgika Holandatik independizatu eta sistema liberala ezarri.
-Gobernu liberalak Espainian eta Portugalen ezarri.
-Liberalismoa kontserbadore bihurtu Ondorioak:
        -eskubide eta askatasuna mugatu
        -sufragio zentsatarioa ezarri.
        - herriko taldea gobernu kanpo utzi.
-nazio subiranoa interesa zuten herritarrek osatu (aginte ekonomikoa eduki, boto eskubidea jaso)
 
 
1848ko iraultza: demokrazia liberalismo kontserbadorearen aurrez aurre.
            -Frantzian hasi.
            -Luis Filipe tronua utzi bigarren errepublika aldarrikatu
-Prusian, Austria-Hungrian, germaniar konfederazioan, Napolin eta Italian, bolada iraultzaileak egon.
-langile klaseak parte hartu: demokrazia gehiago eskatu.
-(eskubide gehiago, herri subiranotasuna gizonezkoen sufragio unibertsala, gizarte berdintasuna eta gizarte hobekuntzak.)
-burgesek iraultzak sapalu: langileen erradikalismoaren beldur:liberalismo kontserbadorea ezarri.
 
ONDORIOAK
-XIX mendearen erdialdean: ideia liberalak mendebaldeko Europako herrialde gehienetan ezarri.
Joputza erdialdeko eta ekialdeko Europako herrialdetan suntsitu: ideal demokratiko berriak ezarri.(XIX bigarren erdialdean hedatu.)
 
IRAULTZA LIBERAL BURGUESAK ondorioak
-politikoak:
            -absolutismotik liberalismora pasatu.
    -Estatu berria sortu -(Belgika Grezia).
-sozialak:
              -estamentu gizartetik estamentuzko klaseetara pasatu.
-ekonomikoa:
-feudalismotik(etekinak kleroarentzat eta erregearentzat), kapitalismora(etekinak beraientzat)pasatu
-jabetza lotutik, jabetza pribatura pasatu.
-judizialak:
         -pribilegioak ez dutenak, eskubideak izatera pasatu.
          -konstituzioak agertu
 
MAPA IRUZKIZUNA
 
Kokapena:
 -Europako mapa XIX. Mendean.( 1820, 1830,1848) Europako iraultza burgesaren  garaian.
 -berrezarkuntzaren aldiko Europa.
-Napoleonen aldia.
Iruzkina:
- hiru iraultza:
-1820koa, liberalismo subertsiboa
-Esp: Zaragoza, Bartzelona, Coruña, Cádiz.
-Por: Oporto Lisboa
-Ita: Palermo Napoli
-Piamonte( Sardinia). Turin
-Otomandar inperioa:Serbia, Moldavia
-Grezia: Grezia
-1830koa liberalismo agintean
-fran: Paris, Toulon
-belgika: Bruselas
-italia: Bolonia, Parma , Modena
            -Germaniar konfederazioaren mugak(Prusia erreinua, Austriako inperioa) Berlin, Frankfut Dresde.
-Polonia: Varsovia
-Aust: Krakovia
-Grezia Grezia
-1848koa demokrazia liberalismo kontserbadorearen aurrez aurre.
-fra: Paris
-Piamonte(Sardinia) Turin Genova
-italia: Milan,Venezia, Florentzia Erroma, Napoli, Palermo.
-Germaniar konfederazioaren mugak(Prusia erreinua, Austriako inperioa) Viena praga Munich Stuttgadt, Frankfurt Kolonia Dresde Berlin Hannover.
-Austriako inperioa: Krakovia Debrecen Budapest Zagreb
-Otomandar inperioa: (Moldavia) Lasi
 
- estatu independente berriak sortu( Belgika Grezia
-eliz estatuak sortu(Erroma)
ONDORIOAK:
1820ko iraultzak , batez ere iberiar penintsulan egon ziren.
1830ko iraultzak batez ere Europako iparraldean egon ziren.
1848ko iraultzak batez ere Europa erdialdean eta mendebaldean egon ziren.
Grezia (1829) eta Belgika (1830) estatu independenteak bihurtu ziren.

Berrezarkuntza aldiko Europa

Oraingoan DBH 4 C taldeko Ainara Munarriz eta Idoia Zelaiak aurkezturiko Berrezarkuntzaren inguruko lana.


Eta bertze hau 4 DBH B taldeko Xabier Moreno eta Aimar Markok aurkeztua



Hona hemen mapa iruzkin bat

MAPAREN IRUZKINA:

- KOKAPENA: 1815. urtean Napoleon garaitu ondoren Europako maparen egoera. Mapa honen lurralde aurrekariak hauek izan ziren: EB, Errusia, Prusia eta Austria. 50.orriko mapan, hau da, Napoleonen aldiko mapan, aurrekari nagusia Frantzia zen, eta hainbat estatu eta erreinu zeuzkan bere menpe ( esate baterako, Espainiako erreinuak, Italiako erreinua, Varsoviako dukerri handia, Rhineko konfederazioa… ). Frantziaren kontrako lurraldeak Portugaleko erreinua, EB, Errusiako inperioa eta Suediako erreinua ziren. Prusiako erreinua, Austriako inperioa eta Danimarka-Norvegiako erreinuak independenteak ziren.
- IRUZKINA: Vienako kongresuaren ondoren, potentzia irabazleek mugak ezarri eta euren interesen arabera banatu zituzten:
o Frantziak, lurralde guztiak galdu zituen.
o Prusiak, Prusia okzidentala, Posen eta Saxonia hartu zituen.
o Austria, Bavaria eta Lanbardia-Venetorekin elkartu zen.
o Alemanian, 39 estatuko konfederazioa egin zen.
o Errusiak, Finlandia, Polonia eta Besarabia hartu zituen.
o Suedia, Norvegiarekin geratu zen.
o Otomandar inperioak, nolabaiteko autonomia eman zien. Montenegro, Serbia, Valakia eta Moldaviari.
o Herbehereen fundazioa bersinatu zen.
o Piamonte-Sardiniako erreinuak, Niza eta Savoia berreskuratu zituen eta Genovako hiria hartu zuen.
o Krakovia eta inguruko lurraldeek, Krakoviako errepublika sortu zuten.
o EBk, Helgoland, Malta, Joniako uharteak eta itsasoko beste lurralde batzuk hartu zituen.
- ONDORIOAK:
o Hainbat estatu independizatu ziren: Austriako inperioa, Bavariako erreinua, Sardiniako erreinua, Bi Sizilietako erreinua, Espainiako erreinua, Pontifizio estatuak, Frantziako erreinuak, Hannoverreko erreinua, Otomandar inperioa, Portugaleko erreinua, Prusiako erreinua, EB, Dinamarkako erreinua, Suediako erreinua, Errusiako inperioa eta Suizako konfederazioa.
o Napoleonen aldian, Frantziak, zeuzkan lurraldeak galdu zituen eta gaur egungo mugak ezarri ziren, gutxi gorabehera.
o Absolutismoa ezarri zenez, errege absolutistek hiru aginteak (legegilea, betearazlea eta judiziala) berreskuratu zituen.

Napoleon inguruko aurkezpena

Aurkezpen honen egileak DBH 4 C ikasgelako Idoia Hernández, Lara Irurita, Nekane Itoiz eta Naiara Jiménez dira.



Ondorengo hau 4 DBH A ikas taldeko Iris eta Ionek aurkeztua.

Italiako batasuna

Bertze aurkezpen bat Italiako Batasunaren inguru Oihane eta Zulemarena

2 dic 2008

Italiako batasuna

Alaiz eta Asierrek aurkezten digute Italiako Batasunaren gaia

1 dic 2008

Industri iraultza. Teimpos modernos

Hona hemen filma honen pasarte laburra

Hirugarren unitateko lanak

Talde bakoitzak honako hau bete beharko du eta aurkezpen bat prestatu klasean azaltzeko.

1 NAPOLEONEN EUROPA
Egin beharrekoa:
- Irakurri, ulertu eta eskema burutu
- Maparen iruzkina (kokapena: aurrekariak, testu ingurua eta aurrekoekin alderatuz 14 or.; iruzkindu sortutako egoera, mugak, estatuak eta abar; ondorioak atera.
- Informazio gehigarria aurkitu ad. Wikipedian
http://es.wikipedia.org/wiki/Napoleon
- Nire webean baduzue garaikide historia atalean aurkezpen bi Napoleonen inguru (erdaraz)

2 BERREZARKUNTZA
Egin beharrekoa:
- Irakurri, ulertu eta eskema burutu
- Maparen iruzkina (kokapena: aurrekariak, testu ingurua eta aurrekoekin alderatuz 50 or.; iruzkindu sortutako egoera, mugak, estatuak eta abar; ondorioak atera (wikitik eta liburuko informazioa erabiliz)
- Informazio gehigarria aurkitu ad. Wikipedian
http://es.wikipedia.org/wiki/Congreso_de_viena Vienako biltzarra
http://es.wikipedia.org/wiki/Restauraci%C3%B3n_Europea
- Bloga begiratu eta nire webean kontzeptu mapa bat duzue

3 LIBERALISMOA ETA IRAULTZA ALDIAK
Egin beharrekoa:
- Irakurri, ulertu eta eskema burutu
- Maparen iruzkina (kokapena: aurrekariak, testu ingurua eta aurrekoekin alderatuz 50, 52 or.; iruzkindu sortutako egoera, mugak, estatuak eta abar; ondorioak atera. (wikitik eta liburuko informazioa erabiliz)
- Informazio gehigarria aurkitu ad. Wikipedian
http://es.wikipedia.org/wiki/Revoluciones_burguesas Bertan garaikide aroko iraultzaldiak
- Blogean begiratu eta Kontzeptu mapa eta eskema bat webean duzue

4 NAZIONALISMOAK. ALEMANIAKO ETA ITALIAKO BATERATZEAK
Egin beharrekoa:
- Irakurri, ulertu eta eskema burutu
- Maparen iruzkina (kokapena: aurrekariak, testu ingurua eta aurrekoekin alderatuz 50, 52 or.; iruzkindu sortutako egoera, mugak, estatuak eta abar; ondorioak atera. (wikitik eta liburuko informazioa erabiliz)
- Informazio gehigarria aurkitu ad. Wikipedian
http://es.wikipedia.org/wiki/Unificaci%C3%B3n_alemana
http://www.hiru.com/historia/historia_06300.html euskaraz
http://es.wikipedia.org/wiki/Unificaci%C3%B3n_italiana
http://www.hiru.com/historia/historia_06300.html Euskaraz
- Blogean aurkezpen batzuek dituzue adibide moduan eta informazioa atera ahal izateko

Alemaniako Batasuna. Garazi eta Leire