Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

29 ene 2010

Cadizeko 1812. urteko konstituzioa



Cervantes Virtualetik jasotako argazkiak dira
Bertan baduzue bertze iruzkin eredu bat. Iruzkin hau Espainiako historiako aurreneko konstituzioarena da. Irakurri eta ikusi zer nolako informazioa paratu daitekeen iruzkinaren atal bakoitzean. Honako testu iruzkina ere ikasle batek proposaturikoa eta neronek osatutakoa da. Inoiz ez da memoriz ikastekoa baizik aztertzeko proposamena. Norberak bere erara antola dezake.

Oraingoan ere konstituzio honen ataria paratuko dizuet eta bertze argazkian ageri den argitalpena hirurte liberalekoa da, noiz Riegoren pronuntziamentuaren ondotik, Fernando VII. konstituzioa sinatu eta onartu beharko duen.


1812KO KONSTITUZIOA

Testu hau, Espainiako lehen konstituzioaren zati bat da. Cádizen, 1812ko martxoaren 19an eginikoa da.
KOKAPENA
Garai honetan, Espainian oso egoera berezian zegoen. Alde batetik, independentzia gerra gertatzen ari zen. Hau da, Frantziak, Espainia inbaditu zuen (Fontainebleuko hitzarmenaren ondorioz) eta hauek, inbasioaren aurka agertu ziren, nahiz eta frantsesek inposatutakoa aprobetxatu. Bestalde, Iraultza liberala zegoen. Espainiako populazio guztiak ez zuen onartu inposaturiko errege berria Jose Napoleon eta beraz botere ilegaltzat hartuz, boterea berrantolatzen dute Junten bitartez. Junta zentral bat eratuko da eta Gorteak deituko ditu. Hau da, liberalak, antzinako erregimenaren aurka agertu ziren eta horretarako idatzi zuten konstituzio hau. Konstituzio hau, leku jakin batean gauzatutakoa da: Cádizen. Izan ere, frantsesek inbaditu ez zuten leku bakarra izan zen hau eta bertan biltzen ziren liberalak, beraien ekintzak aurrera eramateko.
IRUZKINA:
Testu honetan, subiranotasun nazionala aldarrikatzen da, hau da, boterea, herriarena dela eta baita legeak, denen artean ezarri beharra dagoela ere.
Botere legegilea, hau da, legeak egitea, gorten eta erregeen lana dela aipatzen da. Monarkia parlamentarioa eratuz, hots, subiranotasun konpartitua.
Botere betearazlea berriz (lege horien erabilera zuzena izatea eta kontrolatzea), erregeari dagokiola esaten du testuak.
Botere judiziala berriz, hau da, pertsonak epaitzeko ahalmena, auzitegiek dutela aldarrikatzen da lehen konstituzio honetan. (hortaz botere banaketa inposatuz, antzinako erregimenean ez bezala). Konstituzio honetan, argi ikusten da antzinako erregimena deuseztatu nahi dutela. Gorteen saioak edo eta bilerak ere ezin dituela galarazi dio eta erregeari alor horretan laguntzen diona, traidore gisara hartuko dela eta jazarria izango dela azpimarratzen du.
Horretaz gain, erregeak ez duela inongo botere judizialik izango aldarrikatzen du eta hori eginez gero, agindua sinatzen duen Despatxuko idazkaria eta epailea izango direla erantzuleak dio. Izan ere, beraiek dute botere judiziala eta ez erregeak. (erregeek antzinako erregimenean zuten boterea argiki mugatzeko asmoz).
Azkenik, espainiar guztiek, beren ideia-politikoak argitaratzeko edo idazteko ahalmena dutela aldarrikatzen da. Izan ere, momentu hau arte, hori ez zegoen baimenduta eta konstituzio honetan, argi geratzen da, inongo baimenik gabe gauzatu dezaketela hori. Hala ere, nolabaiteko lege edo arau batzuk bete behar dituzte beren idatzia argitaratu aurretik. (liberalismoak adierazpen askatasunean du bere oinarri nagusienetarikoa)
ONDORIOAK:
alde batetik, konstituzioa, leku gutxi batzuetan sartuko da indarrean. Hala nola, hainbat lekutan Frantziak duelako boterea, eta bertan Baionako estatutua indarrean dago (bertze testu legala baina Bonapartek inposatua, honengatik ez du konstituzio izendapenik).
Geroago, Fernando VII. aren etorrerakin batera, berrezarkuntza martxan jartzen saiatzen da (Europako testu inguruaz baliatuz, Napoleonen kontrako koalizioak eta gerora 1815. urtean Vienako kongresua eta Aliantza Santuaren sorreraz). Hau da, absolutismoa ezartzen saiatzen da, konstituzio hau indargabetuko duelarik.
1820. urteko Riegoren pronuntziamentuaren ondoren Fernando VII. Konstituzioa onartu beharko du (ikusi argazkia)
Hala ere, geroago, XIX. Mendean zehar, beste konstituzio batzuk etorriko dira, alderdi politiko nagusiaren araberakoa. (1837, 1845, 1869, 1873 indarrean sartu gabekoa eta 1876)

Langileen Nazioarteko erakundea

Kaixo Hona hemen LNE inguruko testu iruzkin eredu bat. Ikasle batek proposaturikoa eta neronek osatutakoa da. Erabilgarria izango delakoan. Irakurri, ulertu baina ez memoriz ikasi, luzeegia paratu dugu nahita.
LEHEN INTERNAZIONALAREN IRUZKINA

KOKAPENA
Testu hau, lehen Internazionalaren sorrera testuaren hitzaurrea da eta Londresen eginikoa da 1864ean.
Langile-mugimenduaren garai honetan, orokorrean lan eta bizi baldintza txarrak hobetzearren sortutako langile erakundeak agertuko dira. Sorospen elkarteak, gerora eta Britainia Handian aurreneko sindikatuak agertuko dira, Trade Unions.
Aurrerago egoera sozioekonomiko berriari aurre egiteko proposamenak azalduko dira, Sozialista Utopiko deiturikoen eskutik. Mendearen erdialdera, 1848. urteko iraultzaldiarekin batera Marx eta Engelsek manifestu komunista argitaratzen dute eta Sozialismo zientifikoaren hastapenak izango dira. Bi joera nabarituko direlarik, batetik sozialismoa eta bertzetik anarkismoa.
1864. urtean Estatu ezberdinetako langileen indarrak batzeko asmoarekin aurreneko internazionala eratzeko bilkura antolatuko da.
Kasu honetan, internazionalki batzea zuten helburu. Munduko langile-erakunde guztiek bat egin zuten LNE sortuz. Beraien helburua, langileen emantzipazioa izanik. Ordura arte beraien onerako ezer egin ez dutenez, beraiek hasi beharko direla konturatzen dira eta nolabaiteko askatasuna edo emantzipazioa bilatzen dute.
IRUZKINA
Testu hau lehen Internazionalaren hitzaurrea denez, argi eta garbi agertzen dira langileen helburuak eta baita zer egin beharra duten eta zer ez ere. Langilea kapitalaren esku egotea dela morroitza ororen jatorria esaten du, hau da, kapitalak pertsonak zapaltzen ditu. Ugazabek, industrietako edo meetako jabeek dirua metatzea dute helburu eta horretarako langileei ez diete dagokien zatia banatzen, eurek metatzen dutelarik. Hortik sortuko da Marxen hitzetan langileen zapalkuntza eta gainontzeko bizi eta lan baldintza txarren jarraipena. Izan ere, kapitala izango da bereizketa sozial berriaren arrazoia eta Marxentzat, langileen “zapalketaren” arrazoia. Langileen ekonomia askatasuna, politika-mugimendu guztien helburua dela esaten du eta diskurtsoi hau egin aurretik eginiko saiakera guztiek behintzat, huts gin dutela dio eta hori, hainbat arrazoirengatik gertatu dela. Hala nola, langileen indibidualismoarengatik eta kolektibizaziorik ezagatik.
Bukatzeko, langileen askatasuna, arazo internazionala dela justifikatzen du eta ez eskualde batena soilik eta horregatik, nolabaiteko elkartasuna proposatzen edo aldarrikatzen du nolabait. Izan ere, ordura arte, iraultza burgesekin batera burutzen zituzten beraien ekintzak, baina 1848. urteko iraultzan argi geratzen da, beraien eta burgesen interesak desberdinak direla, burgesek askatasun ekonomikoa eta politikoa lortu ondoren, ez baitute ezer gehiago nahi izango.
ONDORIOAK:
Ondorioz, langileen internazionalak sortuko dira eta mundu osoko langileek, batera jardungo dute beren helburuak lortzearren. LNEn bi joera ideologikoen arteko borrokak plazaratuko dira (marxismoa eta anarkismoa), anarkistak gerora kanporatuak izango direlarik. Ondotik, II.internazionala agertuko da Internazional sozialisten eskutik. Hauek, egoera berean aurkitzen diren mundu industriualizatutako langileen bateratzea da. Mugimendu guzti hauen ondotik, langileek, lan-legeak sortzea lortuko dute; horrela, beren baldintzak hobetuz. Hala ere, ez dute oso erraz izango hori lortzea eta hori burutzeko, hainbat ekintza aurrera eramaten dituzte, hala nola, greba orokorrak, sindikatuen parte hartzea...

28 ene 2010

Frankismo garaiko Baztan erakusketa

Kaixo Ikasleak
Lanean nengoelarik, zuekin gogoratu naiz eta gure institutua dagoen lekuan ere nola ikasten zuten (erreparatu zer nolako seriotasuna erakusten duten) erakutsi nahi dizuet. Ikasle talde hau 1917. urtekoak da.
Erakusketa aurrera doa eta bidean hiltzen ez bagara espero dut gauza ikusgarria eta arrakastatsua izatea.



Beno gero arte

18 ene 2010

Geografia fisikorako atala

Kaixo Ikasle taldea
Bertan duzue lan proposamenarako zenbait helbide, klasean ikusi dugun moduan. Aurretik egin beharreko hiru atalak eta gero helbide batzuk aurrenekoa betetzen hasteko.

ESTATUA ESKUALDEA UDALERRIA

1. Estatuaren, Eskualdea eta Udalerriko mapa fisikoak aurkitu eta hartu: Erliebe unitateak, Hidrografia (ibaiak, itsaso, lakuak, lur azpikoak …).
Atalak: geologia eta geomorfologia, hidrografia, biogeografia…
2. KLIMAK: Datuak bildu. Elementuak, klima-zonak. Klimogramak osatu eta iruzkina egin..

MAPAK:
http://www.aularagon.org/files/espa/Atlas/Mapas_politicos_index.htm Bertan Kontinenteka mapa politikoak aurkitzerik dituzue

Bertze helbide honetan ageri dira mapa mutu anitz:
http://www.dorlingkindersley-uk.co.uk/static/cs/uk/11/clipart/maps/book_maps.html


Anitzetan erabiliko dugun web: http://www.un.org/es/ Nazio Batuen Erakundekoa.
Bertatik mapak, estatuen estatistikak, datu orokorrak, konparaketak, eta bertze datu anitz aurkitzeko parada dugu.
Ciberbus
Mapak

Edo eta nola eta non bilatu daitekeen estatu ezberdinen inguruko datuak.
http://www.un.org/Pubs/CyberSchoolBus/spanish/index.asp

Jakin zein estatu osatzen duten NBE. Bakoitzak bere helbidea du eta zenbait datu asko ere.
Wikipedia: Erreferentziazko entziklopedia askea

Gainera mapak ere baditu http://commons.wikimedia.org/wiki/Atlas

Mapa topografikoetarako:
http://www.topomaps.eu/ Bertan zenbait eskualdetako mapa topografiko zehatzak aurkituko dituzue, baina ez dago adibidez Afrikakorik, ez Ozeania ezta Hego Amerikakorik.

Googleearth

Bertan duzue bideo tutorial bat ikusteko adibidez nola ageri den Congo. Bertako irudi bat hartu nahi baduzue eman imp pant (pantaila inprimatu) eta gero paint programan (adibidez) kopiatu, edo eta zuzenean word dokumentuan.