Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

30 nov 2009

Hispanoamerikaren independentzia

Kaixo
Oraingoan Hispanoamerikako independentziaren inguruko lan labur bat egiteko proposamena doakizue.
Honetarako ondoren ematen zaizkizun helbideetatik informazioa atera eta saio batean eskematizatzen saiatu behar duzue. Honetarako lana taldeka banatuko duzue
HIRU:

http://www.hiru.com/historia/historia_05200.html

http://www.hiru.com/historia/historia_05300.html

CNICE:

http://iris.cnice.mec.es/kairos/ensenanzas/bachillerato/espana/antiguoregimen_05_00.html

Irakurri zergatiak eta bertan ageri den informazioa, eta ondoren mugimendu emanzipatzailean irakurri eskuinean ageri diren kontzeptu bakoitzeko ageri den informazioa (juntak, liskar armatua eta independentziarako guneak)

WIKIPEDIAN bada ere informazioa baina bereziki erabili dezakezue maparen ingurukoa.

http://es.wikipedia.org/wiki/Independencia_de_Hispanoam%C3%A9rica

Testu liburuan duzue mapa bat gaia azaltzen laguntzeko eta bertan sakatuz interesgarriagoa den bat erabiltzerik izango duzue. HEMEN

16 nov 2009

Antzinako erregimeneko aurkezpen batzuk

Kaixo ikasle taldea.
Agindu moduan hona hemen DBH 4 A ko taldeko ikasle batzuk osaturiko aurkezpen batzuk. Gaiak, ekonomia, gizartea, politika eta ilustrazioa dira.

Ekonomiaren inguruan Leire Ramos, Enma Vertiz eta Estitxu Echeniquek eskaintzen digute.



Politikaren atala Miren Arregi eta Amaia Astizek eskaintzen digute



Ilustraziaren gaia Idoia Zamorano eta Oihana Otxandorenaren eskutik:



Eta azkenik Gizartea, Amaia Asiain, Nerea Etxeberria eta Álvaro Gardek eskainita:

11 nov 2009

Barricada taldeko kontzertuko argazkiak

Kaixo, berandu bada ere hona hemen Barricada taldeko ikuskizuneko argazkiak
Honetarako BERTA SAKATUZ ikusgai dituzue
Eta bertzelakoan begiratu hementxe:




Eta banan banan hemendik

Barricada - copia

10 nov 2009

Berlineko hesiaren erorieraren urte muga

Kaixo Oraingoan lana berri bati abia emateko aukera eskaintzen digu egun hauetan ospatzen ari de Berlingo hesiaren erorieraren 20. urtemuga.
Egunkarietan nahiz teleberrietan hainbat irudi agertu dira gertakizun historiko garrantzitsu honen inguruan. Albiste batzuen bitartez informazioa lantzea eskatuko dizuet.
Gainera honako helbidean el mundo egunkariak gaiaren inguruan duen lana ikusgai duzue.
http://www.elmundo.es/especiales/2009/11/internacional/muro_de_berlin/telon_acero/berlin_1989.html helbidean edo BERTAN sakatuz.

Gainera gaiaren inguruko informazioa osatzeko dokumental batzuk eskaintzen dizkizuet.
Aurrenekoa gerra hotzan kokatzen du, laburra da eta bertan hainbat liskar armatuen argazkiak ageri dira, ea asmatzen dituzuen zeinetakoak. Bertzela aurrerago ematen dugunean ikusiko duzue.



Bigarrena oso laburra da eta Espainiako telebistaren 50. urtemugan aukeraturiko 50 eskena edo momentu historiko nagusienetariko bat da.



Ondorengoak dokumental batetakoak dira, eta bortz zatitan dituzue ikusgai.

Bat



Bi



Hiru



Lau



Bortz