Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

26 oct 2010

Espainiako historia

Borboitarren inguruko bideoa. Oraingoan XVIII.mendeko Espainia aztertzen da, Ondorengotza gerrarekin hasita eta errege ezberdinen ezaugarri nagusiak aipatuz, adibidez Carlos III.aren despotismo ilustratua. (5´39´´ iraupenarekin)).



Bideo honetan Espainiako XIX.mendeko gertakari historiko nagusiak laburtzen dira. Independentzia gerratik abiaturik, I Errepublika arte.

14 oct 2010

Amerikaren konkista

Bertan ikusi dezakezue Amerikaren konkistaren inguruko dokumental baten hitzaurrea. Bertan bertze ikuspegi bat ematen da eta guttienez ikusgarria suertatu daiteke.



Honen inguruko bertze dokumental batzuk ikuskatzerik nahi baduzue sakatu HEMEN eta bertatik zenbait dokuemental osagarri ikusterik duzue.

8 oct 2010

kontzeptuen definizioetarako

Kaixo
Gaurko klasean kontzeptuen definizioak nola burutu beharko ziren aztertzen egon gara eta guztion artean adosturikoa txertatzen dizuet, adibide moduan izan dezazuen.
2 GAIKO DEFINIZIOAK
kategoria
kronologia
kokapena /eremu geo
ezaugarriak

KORDOBAKO KALIFALDIA:
X. eta XI.Mendeetan (929-1031) Al- Andalusen egondako garai historiko goreneko estatu musulman independiente eta bateratua, non Abd al-Rahman III.ak bere burua kalifa izendatu zuen. Bagdakekiko lotura hautsi eta botere erlijioso eta politiko guztia bereganatu zuen. Córdoba Mendebaldeko hiri garrantzitsuena bihurtu zen, ekonomikoki, kulturalki eta administratiboki. Gainbehera XI. Mendearen hasieran hasi zen Al-Hakan II eta Almansurrekin, barne liskarrak ondorengotza zelarik, haustura honek Taifako erresumei bidea emanik.

TAIFAKO ERRESUMAK
Córdobako kaliferria desagertu ondoren Al-Andalusen sortutako estatu musulman independienteak. Jatorriz arabiarrak, berebereak eta eslabiarrak ziren. Garai historikoen arabera kopurua ezberdina izan zen, 20tik 40 ingurura. XI. Mendetik XV. Mendea arte iraun zutelarik. (1031-1492), Nazari erresumaren bukaerarekin. Almoravide (1086-1140) eta Almohade (1146/7-1212) erreinu guztiak batzea lortu zuten. Beraien arteko zatiketa zela eta kristauen errekonkista erraztu zuten. Politikoki ahulak ziren. “Pariak” ordaintzen zizkieten erresuma kristauei euren independentzia mantendu ahal izateko.

MOZARABIARRAK:
Al-Andaluzen musulmanekin bizi ziren kristauak. Musulmanekin batera bizitzeko zerga gogorrak ordaindu behar zituzten eta gizartean eskubide urriagoak zituzten. Zerga ordainketak direla eta altxamenduak edo istiluak ugariak izan ziren, nahiz eta hitzarmenen bitarteaz euren autonomia mantendu. Horren ondorioz maiz kristauen lurraldeetara migrazioak ematen ziren, musulmanen teknikak, ezagutza eta aurrerapenak zabalduz.

ERREKONKISTA:
711. urtetik aurrera Iberiar Penintsulan ezarritako musulmanen lurraldeetatik kristauek ekindako hedatzeari deritzo. 718. urtean Covadonga gatazkaren ostean abiatua eta 1492. urtean Granadaren konkistarekin bukatutakoa. Birpopulatzea prozesuarekin lotua dago. Iparraldeko erresuma kristauak (asturiarra, gaztelarra, nafarroarra, aragoarra eta Kataluniako konderria), denborarekin beren nagusitasun politiko eta militarra inposatuko dute bereziki XIII. Mendetik aurrera.


IRUÑAKO ERRESUMA:
Iñigo Aristarekin sortzen den erresuma IX. mendearen bigarren erdialdean, gaur egungo Iruñerria eta Perineoa nafartar eremutik zabaldutakoa. Bi indar nagusien artekoa (Karolingiar eta musulman Banu Qasi). X. mendean Ximena dinastiaren ( Antso Gartzia I.,905-925) agintepean Ebrora zabaldu egiten da, birpopulatzea bultzatuz. Loraldia Antso Gartzia III., handiarekin; (1004-1035) ematen da Gaztelako erreinua, Iruñeko erreinua, Errioxa, Aragoi eta Sobrarbe eta Ribagorza izan zituelarik. XII. Mendean Nafarroako erresumaren izendapena hartu zuen.
NAVAS DE TOLOSAKO GATAZKA:
1212. urtean, Jaenen (VII-16) izandako gatazka erabakigarria kristauen garaipena almohadeak Iberiar penintsulatik kanporatzeko. Gaztelako Alfontso VIII.ak deituak, bertze kristau erregeak bateratu ziren, Aragoiko Pedro II.a eta Nafarroako Antso VII.a, azkarra, aita santuak gurutzada deitua zuenez, bolondres batzuen laguntzarekin. Gaztelako koroak lurralde asko irabazi zituen honen ondoren, Murtzia, Córdoba, Sevilla, Badajoz eta Jaen, Aragoiko koroak ordez Valentziako lurraldeak bereganatuz, Portugalek ordea Algarve ingurua.

ERDI AROKO GORTEAK:
Erdi aroko bukaeran sorturiko erakunde politiko nagusienak. Erregeari ogasunean aholkuak ematea helburu zutelarik. Estamentalak izanik, noblezia, kleroa eta hiriko burgesiak parte hartzen zuten. XIII. Mendetik aurrera indar asko hartuko du erakunde honek. Erregeak izendatu bezain pronto bere kargua bertan zin egin behar zuen. Beren gainbehera erregeen boterearen indartzearekin emango da.

7 oct 2010

Nafarroako konkista

Kaixo Oraingoan Nafarroako konkistaren auziaren inguruko informazioa plazaratu nahi dizuet. Hasteko eta behin Nafarroako konkista 1512 laburmetraiaren trailerra ikusgai duzue.



Berriki Peio Monteanok liburu bat argitaratu du gaiaren inguru, bertatik abiatu daiteke egileari egin dioten elkarrizketa bat. Bertan hamabi zatitako bideo laburretan zenbait galdera interesgarriei erantzuna ematen dio. Egilea Nafarroako artxiberoa da, hortaz dokumentazio ugari eta zuzenaren ikerketaren ondorioa da liburua.

HEMEN, irakurri ditzakezue elkarrizketan landuko diren galdera eta ildo nagusiak, gainera elkarrizketa osoa audioz entzuterik duzue.



Bertan, konkistaren bideoaren inguruko nondik norakoak ezagutu ditzakezue.

5 oct 2010

Espainia Aro modernoan

Bertze dokumental batzuk

Austria nagusiak. XVI. mendeko Espainiako bilakaera (7´37´´) Errekonkistaren bukaera eta penintsulako lurraldeen kontrola. Errege Katolikoen lurralde politika (penintsulan, mediterraneoan eta Amerikan. Barneko politika eta arazoak. Carlos I.a eta Felipe II (barne (idazkariekin, moriskoak) eta kanpo politika, (Inglaterra, mediterraneoa, Ipar Europan). Arte adierazpenak arkitekturan eta literaturan



Urrezko mendea, hots, XVII. Kultura eta artearen loraldia (arte barrokoa eta kontrarreforma, literatura eta antzezpenak) baina krisiaren mendea alor anitzetan . (6´41´´) Austria txikiak FelipeII, Felipe III eta Carlos II. Lurralde ezberdinak, Espainiarenak eta 1641 arte Portugalek zituenak (Espainiako erregeen esku 1581.eti 1641 arte). Europaren estatu indartsuen menpekotasuna, (krisi ekonomiko politikoa)



ESPAINIA modernoaren sorrera inguruko informazioa norbaitek ikusi nahiko balu bertan errege katolikoen inguruko fokumentala sei zatitan.
Bukatzeko Memorias de España dokumentalaletan Errege Katolikoen ingurua azaldutakoaz. Filemetako irudiekin garaiko egoera aurkezten da. Erregeen gobernua, Penintsulako erreinu ezberdinen egoera, mapetan azaldua, bere populazio, aberastasun eta hiriak...
1 zatia (9´42´´)


Bigarren zatia:(9´30´´)



Hirugarrena (9´40´´)



Laugarrena (9´39´´)



Bortzgarrena (9´41´´)



Seigarrena (5´21)

4 oct 2010

Espainiako Erdi aroa

Oraingoan Erdi aroko errepasoa.
Aurreneko bideoan (7´43´´iraupenekoa) herri barbaroen inbasioetatik hasita (bandaloak, suevotarrak, bisigotarrak) Bisigodotarren erresumaren xehetasunak (erlijio bateratasuna, arkitektura ezaugarriak). Bigarren zatian musulmanen etorrera,Emiraldia eta kalifaldia kronologikoki eta honen ezaugarri batzuk, arkitekturaren adibide gisa Córdobaco mezkita.



Bigarren bideoan (7´36´´) Bizi modua islamdar munduan, (etxea, bainuak). Kristautasunaren adibidea monastegiak eta erregeen egoera eta euren eraikinak.
Gero errekonkistaren bilakaera eta ezaugarriak aipatzen dira. Almorabideak eta Almohadeak aipatuko dira eta akitzeko Santiago bidea.



Hirugarren zati honetan (6´33´´) Gaztela eta Aragoiko erresumen zabaltzea. Gainontzeko erresumen egoera (Nafarroa, Nazaria).
Erreinuen barneko liskarrak eta boterea eskuratzeko borrokak. Erriberriko gaztelua. Gizartearen banaketa eta egoera ekonomikoa, bizi iraupena eta izurriteak.



Errekonkistaren laburpen bisuala eta zatikatua. (13´38´´ iraupenekoa). Mapa eta azalpenetan bilakaera historikoa. Zenbait gatazken azalpenak adibidez Navas de Tolosakoa. Bukatzeko Granadako Nazari erreinuaren erorketa aztertze da.

Hispania Erromatarra

Oraingoan Hispania erromatarren garaiaren inguruko azalpenak. 8´minutuko iraupenekoa.
Konkista, banaketa administratiboa edo eta probintzien bilakaera, eraikuntzen adibideak, eguneroko bizitzaren datu bakan batzuk eta bukatzeko barbaro herrien inbasioak.



Bertze bideo honetan Numanciaren inguruko informazioa ikusgai duzue. (13´14´´koa)

Espainiako historia aurrea

Kaixo
Aztertu ditugun aurreneko bi unitateen laburpen xumetxo bat ikusi dezakezue artehistoriako bideo honetan.
Aurre historia 7´minututan, Atapuercatik hasita Inbasio historikoetara.