Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

29 sept 2011

Albisteekin lanean


Kaixo
Gaurko egunkari batean, Gerra zibileko errepresioaren inguruko artikulu interesgarri bat plazaratu dutu. Nafarroako kasu esagunetarikoa bat da, ez bakarra noski. Lizarrako alkatearen ingurukoa da. Egun bere familiartekoak gertatutakoaren inguruko iritziak eta esperientziak aztertzeko parada dutelarik. BERTAN duzue esteka

El mundo egunkarian ere, gaurkoan, Cádiz inguruan berriki atera duten hobi baten informazioa ageri da. BERTAN sakatu irakurri ahal izateko.

Edo El paisek argitaratua BERTAN

26 sept 2011

Egunkariekin lanean

Kaixo ikas taldea
Oraingoan eta prozedura edo urraskera ezberdinetan trebatzeko egunkarien albisteak gure programazioa osatzeko eta berritzeko duten garrantzia ikusi dugu. Errate baterako klasean erabili dugun ereduarekin gaur Erdarazko egunkari batean agertu den informazioa erabili dezakezua. Bertan Alemania naziaren inguruko eta gerra ondorengo gobernuen lankidetza aztertzen da. BERTAN sakatuz edo bertzela elmundoko egunkarira jo.
http://www.elmundo.es/elmundo/2011/09/26/internacional/1317024831.html?a=5a42b00d2d63b797e319fe84d626e096&t=1317031828&numero=
Bere momentuan ikusiko badugun ere, BERTAN duzue esteka interesgarria Auschwitz askatu zuteneko 60 urte mugaren inguruko erreportaia

21 sept 2011

Historia eta denbora

Kaixo Ikas taldea.
Hemendik aurrera blog hau bereziki laugarren mailako ikasleentzako zuzenduta izango da.
Oraingoan eta ikas urte hasieran prozedurekin batera historia eta denbora historikoaren inguruko azalpen batzuk eskaini izan ditugu klasean. Honan HEMEN estekan sakatuz izango duzuen helbidetik harturiko idei batzuk. (wikitekarenak)
"DENBORA HISTORIKOA
(...) denbora historikoa menperatzeko beharrezkoak diren nozioak kronologia eta jarraipen tenporala dira. 1.KRONOLOGIA: Kronologia historiaren neurria da. Gertakari historikoen ordena eta iraupena zehazteko balio du, baita gertakari hauek denboraldi luze edo aroetan banatzeko ere (...)
–iraupena:Gertakari, fenomeno edo aro baten hasieratik bukaera arte pasatzen den denbora.Iraupena menperatzeko, hauek dira menperatu beharreko kontzeptuak: *Horizonte historiko osoa: prozesu osoaren iraupenaren ideia bat edukitzea, historiaren panoramika osoa.Haurren denbora horizontea oso laburra da, eta gertakari hurbilekoenei ematen diete batez ere garrantzi eta iraupen handiagoa. (...)
(...) *Aldien arteko konparaketa: horizonte horretan dauden aroen iraupenaren berri eta besteekin konparatzen jakitea (luzeago, motzago, ...).Aldi berriei zaharrei baino iraupen luzeagoa ematen zaie, gertakarien kopurua, gertakarien iraupen errealarekin nahasten delako (...) Era berean, Jesukristoren jaiotzak historia, iraupen bereko bi zati berdinetan banatzen dutela uste dute haur askok.*Neurri/aldi ezberdinen integrazioa. Ikasleek askotan hainbat data jakinda ere, oso zail egiten zaie hauek antolatu eta erlazionatzea. Zailtasun handiak izaten dituzte aro baten aldiak desberdintzen eta kokatzen. Are gehiago neurri unitate ezberdinak direnean, adib. urteak eta mendeak (...) Zer egin behar da lerro batean datuak adierazteko?a:Datuak ordenatu, ahalik eta urte zehatzena ezarriz.b:Guztira zenbat denbora irudikatu behar dira? Gertakari zaharrenetik berrienera zenbat denbora pasa behar den ikusi behar da. Ordena: Ordena menperatzeko beharrezkoa da ondorengoak menperatzea: *Daten ordena*Gertakarien ordena (lerro kronologikoan) (...)
2 JARRAIPEN TENPORALA: Denbora historikoa jarraia da, beraz gaur egungo gizartea prozesu baten ondorioa da. Oraina iraganaren ondorioa da. Sinkronia eta diakroniarekin lotura du honek. Sinkronia: aldi berean gertatzen direnak. Denboraldi bat aukeratzen da eta denboraldi horretan gertatzen diren gauzak ikertzea adibidez, ikerketa sinkronikoa egitea da. Adib: nola janzten diren 2010ko gazteak munduan; euskararen egoera 2010ean probintzia ezberdinetan.Diakronia: jarraian ematen diren aldi desberdinen konparaketa da. Adib: Euskal Herriko jantzien garapena historian zehar; euskararen bilakaera XVI-XXI mendeen artean.Jarraipen tenporalaren inguruko kontzepzio okerrak baztertu egin behar dira: *Aldaketa sozialaren erritmoak.Denbora historikoa jarrai da, ez ordea aldaketa soziala. Aldaketa sozialak erritmo ezberdinak izan ditzake, garaiaren arabera. Batzuetan aldaketa erritmoa azkarra da (adib. gaur egungoa) eta beste batzuetan aldiz, motela.(...)
*Aldibereko denbora desberdinak. Gizarte baten barruan, garai ezberdinetan erritmo ezberdinak ematen diren moduan, aldi berean leku desberdinetako gizarteek ere erritmo ezberdinak izango dituzte, egoera sozial ezberdinetan baitaude. Honek SINKRONIAREKIN dauka erlazioa. Adib: hemengo bizimodua ez da Afrikako bizimoduaren berdina (...)
*Aldaketa eta iraunkortasuna: Garai bat aztertzean, aldaketei erreparatzeko joera dugu, baina iraunkortasunak ere aztertu beharko genituzke, hainbat gauza mantendu egiten baitira. Iraunkortasuna sinismen, mentalitate mailan... aurki dezakegu (3 iraupen motetan, luzea)*Aldaketa eta garapena: Aldaketa soziala eta garapena nahasten dira: aldaketa ez da beti aurrerapena, ez da beti hobea. Gaur egun teknologikoki oso aurreratuta gaude, baina hobe bizi gara? Orain arteko gizarterik onena da?..."

1 sept 2011

2011-2012 Ikas urtea

Kaixo Ikasle taldeak Oraingoan berriz lanean hasi behar eta beraz ikas urte berriari ongi etorria eman nahi dizuet. Aurrekoetan bezala badakizue blogaren informazioa, web estatikoaren informazioarekin eta klasean emandako azalpen eta lanekin bateratu egiten dugula. Klasean maiz aurkezpenak eta abarrekoan ikusgai izango ditugu, bertze batzuetan zuenak ere entzuteko eta gero eskegiteko aukera izango dugu. Beti ere testu liburua oinarri edo gida bezala izango dugu, baina benetan zuen aurkibide eta informazio iturri anitzetakoa bateratzeko gunea, zuen apunte edo eta koadernoa izan beharko du. Teknologi berriak eskaintzen dizkiguten aukeretariko batzuk erabiltzen saiatuko gara. Hortaz iturri mota ezberdinak erabiltzeaz aparte, euskarri ezberdinetakoak bateratzean dugu erronka. Gaurko mundu teknologiko honetan, hots, eguneroko bizitzan egiten duzuen modura (telebista, sare sozialak, kaletik entzundakoa, telebista, irrati, egunkari eta abar) bilduriko informazioa dekodifikatu eta gure iritziak osatzen joan. Horregatik eta pertsona helduak zareten moduan, guzti horietatik bilduriko informazioa modu kritikoan aztertu ondoren zuen apunteak eta irizpideak biltzen duen aurkibide eta apunteak osatzen saitu beharko zarete. Hasieran lan itzela eta zaila iruditu arren, saituz gero agudo trebatuko zarete. Beno bertzerik gabe, ongi etorria eman nahi dizuet kurtso berriari. Guztiok elkar lanean eta ahaleginetan izango garelakoan nago.