Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

31 ene 2011

Espainiako memoria bisuala

Bertatik ikusgai izango dituzue klasean aztertu genuen dokumentala. Irudi arras interesgarriak direnez eta azalpen argi batez lagundutak doazenez, erabilgarria izango duzuelakoan nago, ea norbaitek errepasatzeko erabiltzen duen.
Espainiako historia 1923-31 sei ataletan.







Laugarrena:



Bortzgarrena



Seigarrena

http://www.youtube.com/watch?v=erwRIqyqO1M&feature=related edo BERTAN SAKATUZ

1909. urteko aste tragikoa

Oraingoan aste tragikoaren inguruko bideoa ikusgai duzue, laburra da eta ikusi dugun dokumentaleko irudiak ere ezagunak egingo zaizkizue.



Bertze dokumental honetan garaiko argazki historikoak ikusgai dituzue, gaiaren inguruko erakusketa baten informazioa ematen duelarik. Azalpena katalanez ematen delarik



Bertze honetan 1917. urteko krisia aztergai da



Greba orokorraren inguru



Annualeko hondamendiaz



Primo de Riveraren estatu kolpea

21 ene 2011

Memoria historikoa.

Oraingoan eta hemendik gutxira Errepublika eta gerra zibilaren gaian murgilduko garenez, hona hemen errepresioaren inguruko erreibindikazio baten bideoa. Bertan irakaslei egindako errepresioaren lekukoa entzungai duzue. Madrilen asteoro egiten duten bilkura batean egindako irakurketa.




BERTAN duzue errepresaliatu eta fusilatuen elkarte ezberdinen inguruko estekak eta informazioa
http://coordinadoravictimas.blogspot.com/2010/04/la-asociacion-de-familiares-de.html

18 ene 2011

Hispano Amerikar gerra edo Kubako gerra

Oraingoan txertatzen dizkizuet dokumental interesgarri batzuk Kubako auzia hobeto ezagutzeko. Amerikako kongresuko liburutegitik ateratako irudi historikoak dira, hortaz bakarrik garaikoak izateagatik interesgarriak dira. Irudiak 1898. eta 1899. urtekoak dira, nolabaiteko pelikulak osatzen dituzte. Thomas A. Edisonenak dira, eta beraz garaiko armak, itsasontziak, jantziak eta abar ikusgai dira, nahiz eta tiroen eskenak inolaz ere gerran zuzenean grabaturik izan ez. Garai honetakoak izanik, ulertuko duzuenez ez dute soinurik.



Bigarren zatia


Hirugarren bat


Lau


Gehiago badira ere baina baten edo bertzeko zatitxo bat ikustearekin nahikoa duzue.

Bortz


Sei

Espainiako historia Errestaurazio garaia

Bideoekin jarraitzeko artehistoriako 9 eta 10 atalak dituzue ondoren

Iraultzen Espainia



Errestaurazioa eta monarkiaren amaiera

16 ene 2011

Emigrazioen arrazoiak

Kaixo
Oraingoan emigrazioen jatorriaz mintzatzen den bideo bi ikusgai dituzue. Arcadi Oliveres ekonomistaren azterketa kritiko eta sakona da. Arras interesgarria da bertan ematen den ikuspegia. Zor publikoa, diktaduren ustelkeria eta iruzurrak, armamenduaren negozioa eta abar paratzen ditu egungo migrazioen sorburu.
Bigarren zatian migrazio historiko batzuen errepaso xumea ematen du, gaurko migrazioen egoera aztertzeko.

Aurreneko zatia:



Bigarren zatia: