Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

5 nov 2010

6. gaiko testu eta grafikoak


Hona hemen testu eta grafikoak. Jovellanosi egindako gonbitea eta bertzetik Cádizeko gorteen osaeraren.
Jauna: “Gaspar de Jovellanos jaun txit gorenari
Berorrek Europan duen ospe onak, dauzkan ideia liberalak, aberriari dion maitasunak, hura zoriontsu eta garatze bidean dela ikusteko erakusten duen desioak... horrek guztiak Inkisizioagatik (...) eta Espainiako eta Ingalaterrako handiki batzuen interesagatik baino borrokatzen ez den alderdi bat utzarazi behar dio berorri. Borroka hau luzatzea Espainiaren zorigaitzak areagotzea besterik ez da. Berori bezalako gizon batek —daukan izaera eta talentuengatik ezaguna— jakin behar du Espainiak ondorio onak lor ditzakeela errege justu eta ikasi baten mende jarriz gero; izan ere, haren jenio eta eskuzabaltasunak aberrirako lasaitasuna eta goraldia nahi duten espainiar guztiak erakarri behako lituzke. Gobernu monarkiko baten pean dagoen askatasun konstituzionala, berorren erlijioa askatasunez egikaritzea eta azken mendeotan nazio eder honi birsortzeko traba egin izan dioten oztopoak deuseztatzea izango dira (...) Enperadoreak emandako konstituzioaren ondorio pozgarriak. Erreboltekin txikituak eta ingelesek bazter utziak daude. Ingelesek ez baitzuten bestelako helbururik beroiek ahultzea besterik, beroien ontzidiak lapurtzea eta merkataritza zapaltzea, Cadiz Gibraltar berri bilakatuz. Beraz, berorrek ezin dio entzungor egin bakea eta lasaitasuna eskatzen dion aberriaren ahotsari. Egin beza lan horretan, eta Espainiaren energia erabili gaurtik aurrera gurekin batera bere egiazko zoriontasunari zimenduak ezartzeko. Zeregin aintzatsu bat aurkezten diot, eta zinez uste dut atseginez hartuko duela Josef erregeari eta berorren hirikideei laguntzeko aukera hau. (…) ”.

Gaceta del Gobierno, Gehigarria. 1809ko maiatzaren 12a.

No hay comentarios: