Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

27 mar 2009

1929ko krisia

Jada webean kontzeptu mapa zintzilikatu dizuet.
Oraingoan hona hemen ertamerikar batek prestaturiko krisiaren inguruko montai txikia, argazki eta musikarekin. Zuek ere animatuko bazinate halakoak ere prestatu eta zintzilikoa genitzake youtuben edo eta klasean aurkezpen moduan erabiltzeko.



Bertze honetan hogeigarren hamarkadaren joera ekonomikoa ere azaltzen du eta oraingoan irudiak mugimenduan dituzue. Azalpena ere ongi dago, gai osoa beregain du eta gainera amerika latinoan izandako eraginaz ere mintzatzen da. ONA

17 mar 2009

Frankismo garaia

Jada zintzilikatu dizkizuet bi eskema garai honen inguruan nire webean.
Aurrenekoa frankismoaren aurreneko epekoa, hots, autarkiakoa eta bigarrena garapen aldikoa. Kronologikoki 1939-1953 lehena eta bigarrena ordez Franko hil artekoa 1975. urtera luzatzen dena.
Espero dut erabilgarriak izan daitezela. Klasean ere erabiliko ditugu

15 mar 2009

Errusiako iraultzaren filmografia

Kaixo Bertan ikusterik izango duzue Errusiako iraultzen inguruko bi filma ospetsuen pasarteak. Nagusiena 1917. urteko urriko iraultzaren Urria edo Октябрь (Oktyabr)da. Sergei Einsensteinek 1927. urtean, iraultzaren hamargarren urtemugarako filmatutakoa. Kontuan izan garai horretan Stalin gobernu buru zela eta egileak osaturiko filma, errealitatetik arras gertu zegoenez, Stalinen zentsura edo eta mozketa batzuk pairatu izan zituela.



Bertze honetan manifestazioen irudiak ikusgai dituzue.



Kuriositate moduan bertan duzue Leninen benetako ahotsa eta bere irudiak ikusteko parada. Testua, normala denez, ez dakigu zertaz doan, baina kuriositate moduan interesgarria iruditu zait.



1905. urteko iraultzaren inguruan, Einsensteinek ere Potemkin korazatu filma egin zuen 1925. urtean. Onderen eskena batzuk ikusterik dituzue. Erreparatu sinbolismoan. Herria da iraultzaren partaidea, lekuko eta aitzindaria. Aztertu erlijioaren sinboloen erabilera, gurutzea, apaiza eta abar



Eskena ospetsuena akaso Oddesako portuko iskaileretakoa da, non tsarraren armada herriarn kontra bortizki jotzen duen. Hona hemen.

11 mar 2009

Aurreneko mundu gerraren azalpenak DBH

Kaixo Oraingoan ematen dizuet bertze helbide interesgarria. Bertan erdaraz egon arren aurreneko mundu gerraren inguruko informazio erraza aurkitu ahal izango duzue.
SM argitaletxeak libros vivos atalekoa hain zuzen ere.
SAKATU hemen.