Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

29 ene 2010

Langileen Nazioarteko erakundea

Kaixo Hona hemen LNE inguruko testu iruzkin eredu bat. Ikasle batek proposaturikoa eta neronek osatutakoa da. Erabilgarria izango delakoan. Irakurri, ulertu baina ez memoriz ikasi, luzeegia paratu dugu nahita.
LEHEN INTERNAZIONALAREN IRUZKINA

KOKAPENA
Testu hau, lehen Internazionalaren sorrera testuaren hitzaurrea da eta Londresen eginikoa da 1864ean.
Langile-mugimenduaren garai honetan, orokorrean lan eta bizi baldintza txarrak hobetzearren sortutako langile erakundeak agertuko dira. Sorospen elkarteak, gerora eta Britainia Handian aurreneko sindikatuak agertuko dira, Trade Unions.
Aurrerago egoera sozioekonomiko berriari aurre egiteko proposamenak azalduko dira, Sozialista Utopiko deiturikoen eskutik. Mendearen erdialdera, 1848. urteko iraultzaldiarekin batera Marx eta Engelsek manifestu komunista argitaratzen dute eta Sozialismo zientifikoaren hastapenak izango dira. Bi joera nabarituko direlarik, batetik sozialismoa eta bertzetik anarkismoa.
1864. urtean Estatu ezberdinetako langileen indarrak batzeko asmoarekin aurreneko internazionala eratzeko bilkura antolatuko da.
Kasu honetan, internazionalki batzea zuten helburu. Munduko langile-erakunde guztiek bat egin zuten LNE sortuz. Beraien helburua, langileen emantzipazioa izanik. Ordura arte beraien onerako ezer egin ez dutenez, beraiek hasi beharko direla konturatzen dira eta nolabaiteko askatasuna edo emantzipazioa bilatzen dute.
IRUZKINA
Testu hau lehen Internazionalaren hitzaurrea denez, argi eta garbi agertzen dira langileen helburuak eta baita zer egin beharra duten eta zer ez ere. Langilea kapitalaren esku egotea dela morroitza ororen jatorria esaten du, hau da, kapitalak pertsonak zapaltzen ditu. Ugazabek, industrietako edo meetako jabeek dirua metatzea dute helburu eta horretarako langileei ez diete dagokien zatia banatzen, eurek metatzen dutelarik. Hortik sortuko da Marxen hitzetan langileen zapalkuntza eta gainontzeko bizi eta lan baldintza txarren jarraipena. Izan ere, kapitala izango da bereizketa sozial berriaren arrazoia eta Marxentzat, langileen “zapalketaren” arrazoia. Langileen ekonomia askatasuna, politika-mugimendu guztien helburua dela esaten du eta diskurtsoi hau egin aurretik eginiko saiakera guztiek behintzat, huts gin dutela dio eta hori, hainbat arrazoirengatik gertatu dela. Hala nola, langileen indibidualismoarengatik eta kolektibizaziorik ezagatik.
Bukatzeko, langileen askatasuna, arazo internazionala dela justifikatzen du eta ez eskualde batena soilik eta horregatik, nolabaiteko elkartasuna proposatzen edo aldarrikatzen du nolabait. Izan ere, ordura arte, iraultza burgesekin batera burutzen zituzten beraien ekintzak, baina 1848. urteko iraultzan argi geratzen da, beraien eta burgesen interesak desberdinak direla, burgesek askatasun ekonomikoa eta politikoa lortu ondoren, ez baitute ezer gehiago nahi izango.
ONDORIOAK:
Ondorioz, langileen internazionalak sortuko dira eta mundu osoko langileek, batera jardungo dute beren helburuak lortzearren. LNEn bi joera ideologikoen arteko borrokak plazaratuko dira (marxismoa eta anarkismoa), anarkistak gerora kanporatuak izango direlarik. Ondotik, II.internazionala agertuko da Internazional sozialisten eskutik. Hauek, egoera berean aurkitzen diren mundu industriualizatutako langileen bateratzea da. Mugimendu guzti hauen ondotik, langileek, lan-legeak sortzea lortuko dute; horrela, beren baldintzak hobetuz. Hala ere, ez dute oso erraz izango hori lortzea eta hori burutzeko, hainbat ekintza aurrera eramaten dituzte, hala nola, greba orokorrak, sindikatuen parte hartzea...

1 comentario:

Anónimo dijo...

jarri testua bestela ez dakit den nire berdina edo ez.