Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

8 oct 2010

kontzeptuen definizioetarako

Kaixo
Gaurko klasean kontzeptuen definizioak nola burutu beharko ziren aztertzen egon gara eta guztion artean adosturikoa txertatzen dizuet, adibide moduan izan dezazuen.
2 GAIKO DEFINIZIOAK
kategoria
kronologia
kokapena /eremu geo
ezaugarriak

KORDOBAKO KALIFALDIA:
X. eta XI.Mendeetan (929-1031) Al- Andalusen egondako garai historiko goreneko estatu musulman independiente eta bateratua, non Abd al-Rahman III.ak bere burua kalifa izendatu zuen. Bagdakekiko lotura hautsi eta botere erlijioso eta politiko guztia bereganatu zuen. Córdoba Mendebaldeko hiri garrantzitsuena bihurtu zen, ekonomikoki, kulturalki eta administratiboki. Gainbehera XI. Mendearen hasieran hasi zen Al-Hakan II eta Almansurrekin, barne liskarrak ondorengotza zelarik, haustura honek Taifako erresumei bidea emanik.

TAIFAKO ERRESUMAK
Córdobako kaliferria desagertu ondoren Al-Andalusen sortutako estatu musulman independienteak. Jatorriz arabiarrak, berebereak eta eslabiarrak ziren. Garai historikoen arabera kopurua ezberdina izan zen, 20tik 40 ingurura. XI. Mendetik XV. Mendea arte iraun zutelarik. (1031-1492), Nazari erresumaren bukaerarekin. Almoravide (1086-1140) eta Almohade (1146/7-1212) erreinu guztiak batzea lortu zuten. Beraien arteko zatiketa zela eta kristauen errekonkista erraztu zuten. Politikoki ahulak ziren. “Pariak” ordaintzen zizkieten erresuma kristauei euren independentzia mantendu ahal izateko.

MOZARABIARRAK:
Al-Andaluzen musulmanekin bizi ziren kristauak. Musulmanekin batera bizitzeko zerga gogorrak ordaindu behar zituzten eta gizartean eskubide urriagoak zituzten. Zerga ordainketak direla eta altxamenduak edo istiluak ugariak izan ziren, nahiz eta hitzarmenen bitarteaz euren autonomia mantendu. Horren ondorioz maiz kristauen lurraldeetara migrazioak ematen ziren, musulmanen teknikak, ezagutza eta aurrerapenak zabalduz.

ERREKONKISTA:
711. urtetik aurrera Iberiar Penintsulan ezarritako musulmanen lurraldeetatik kristauek ekindako hedatzeari deritzo. 718. urtean Covadonga gatazkaren ostean abiatua eta 1492. urtean Granadaren konkistarekin bukatutakoa. Birpopulatzea prozesuarekin lotua dago. Iparraldeko erresuma kristauak (asturiarra, gaztelarra, nafarroarra, aragoarra eta Kataluniako konderria), denborarekin beren nagusitasun politiko eta militarra inposatuko dute bereziki XIII. Mendetik aurrera.


IRUÑAKO ERRESUMA:
Iñigo Aristarekin sortzen den erresuma IX. mendearen bigarren erdialdean, gaur egungo Iruñerria eta Perineoa nafartar eremutik zabaldutakoa. Bi indar nagusien artekoa (Karolingiar eta musulman Banu Qasi). X. mendean Ximena dinastiaren ( Antso Gartzia I.,905-925) agintepean Ebrora zabaldu egiten da, birpopulatzea bultzatuz. Loraldia Antso Gartzia III., handiarekin; (1004-1035) ematen da Gaztelako erreinua, Iruñeko erreinua, Errioxa, Aragoi eta Sobrarbe eta Ribagorza izan zituelarik. XII. Mendean Nafarroako erresumaren izendapena hartu zuen.
NAVAS DE TOLOSAKO GATAZKA:
1212. urtean, Jaenen (VII-16) izandako gatazka erabakigarria kristauen garaipena almohadeak Iberiar penintsulatik kanporatzeko. Gaztelako Alfontso VIII.ak deituak, bertze kristau erregeak bateratu ziren, Aragoiko Pedro II.a eta Nafarroako Antso VII.a, azkarra, aita santuak gurutzada deitua zuenez, bolondres batzuen laguntzarekin. Gaztelako koroak lurralde asko irabazi zituen honen ondoren, Murtzia, Córdoba, Sevilla, Badajoz eta Jaen, Aragoiko koroak ordez Valentziako lurraldeak bereganatuz, Portugalek ordea Algarve ingurua.

ERDI AROKO GORTEAK:
Erdi aroko bukaeran sorturiko erakunde politiko nagusienak. Erregeari ogasunean aholkuak ematea helburu zutelarik. Estamentalak izanik, noblezia, kleroa eta hiriko burgesiak parte hartzen zuten. XIII. Mendetik aurrera indar asko hartuko du erakunde honek. Erregeak izendatu bezain pronto bere kargua bertan zin egin behar zuen. Beren gainbehera erregeen boterearen indartzearekin emango da.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Eta falta diren definizioak?

Anónimo dijo...

mikel falta dira definizioak