Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

24 dic 2009

Gabonetako jaia

Kaixo ikasle eta irakasleak, hona hemen oporrak aurreko jai eguneko zenbait irudi, espero dut zuen gustukoak izatea.

Industrializazioa

Kaixo ikasle taldeak
Oraingoan zintzilikatzen dizuet 4 A gelako ikasleek prestatu duten aurkezpena. Bertan interneteko helbide batetik osaturiko industrializazioaren gaiaren inguruko informazioa ikusgai duzue. Erabilgarria izango duzuelakoan nago.

18 dic 2009

Gune berria

Kaixo ikasleak
Oraingoan idazten dizuet aipatzeko helbide berria martxan dudala eta oraingoan esteketan sakatzekotan hara iristeko aukerarik hoberena duzuela.
Bertzerik gabe gero arte, Mikel

14 dic 2009

Industria iraultza

Kaixo
Informatika gelan dugun saio batean lana egiteko honako hau proposatzen zaizue.
Kontutan izan taldeetan banatu eta gero emaitzak aurkezpen batean prestatu eta guztien arteko lana osatuko dutela, hortaz kontuz egiten duzuenarekin, guztientzako izanen bai da.

CNICE WEB
Aurkezpen bat prestatu puntu hauen laburpenaz gehi materialeekin
cnice
*Industrializazioa: Mapa ere kopiatu
*Legeak: Grafika hartu eta Rousseau eta Smith-en Testua irakurri eta galderei erantzun
*Populazioa: Grafikoak hartu eta Malthusen testua iruzkindu. Ados zaudete egileak dioenarekin?
*Nekazaritza: Taula hartu ere
*Asmakizunak: asmakizun taula hartu, baita ehungintzarena
*Garraioak: Smithen testuaren inguruko galderak erantzunik atera ondorioak ea zeintsuk diren itsasoko garraioen abantailak. Hartu trenaren zabaleraren mapak.
*Komertzioa: Mapa hartu eta baita taula ere
*Ondorio edo eraginak: iruzkindu Engelsen testua eta taula hartu
*Bigarren industria iraultza: Hartu taula

Hiru bat Industria iraultza I
Hiru bi Industria iraultza II