Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

29 ene 2010

Cadizeko 1812. urteko konstituzioa



Cervantes Virtualetik jasotako argazkiak dira
Bertan baduzue bertze iruzkin eredu bat. Iruzkin hau Espainiako historiako aurreneko konstituzioarena da. Irakurri eta ikusi zer nolako informazioa paratu daitekeen iruzkinaren atal bakoitzean. Honako testu iruzkina ere ikasle batek proposaturikoa eta neronek osatutakoa da. Inoiz ez da memoriz ikastekoa baizik aztertzeko proposamena. Norberak bere erara antola dezake.

Oraingoan ere konstituzio honen ataria paratuko dizuet eta bertze argazkian ageri den argitalpena hirurte liberalekoa da, noiz Riegoren pronuntziamentuaren ondotik, Fernando VII. konstituzioa sinatu eta onartu beharko duen.


1812KO KONSTITUZIOA

Testu hau, Espainiako lehen konstituzioaren zati bat da. Cádizen, 1812ko martxoaren 19an eginikoa da.
KOKAPENA
Garai honetan, Espainian oso egoera berezian zegoen. Alde batetik, independentzia gerra gertatzen ari zen. Hau da, Frantziak, Espainia inbaditu zuen (Fontainebleuko hitzarmenaren ondorioz) eta hauek, inbasioaren aurka agertu ziren, nahiz eta frantsesek inposatutakoa aprobetxatu. Bestalde, Iraultza liberala zegoen. Espainiako populazio guztiak ez zuen onartu inposaturiko errege berria Jose Napoleon eta beraz botere ilegaltzat hartuz, boterea berrantolatzen dute Junten bitartez. Junta zentral bat eratuko da eta Gorteak deituko ditu. Hau da, liberalak, antzinako erregimenaren aurka agertu ziren eta horretarako idatzi zuten konstituzio hau. Konstituzio hau, leku jakin batean gauzatutakoa da: Cádizen. Izan ere, frantsesek inbaditu ez zuten leku bakarra izan zen hau eta bertan biltzen ziren liberalak, beraien ekintzak aurrera eramateko.
IRUZKINA:
Testu honetan, subiranotasun nazionala aldarrikatzen da, hau da, boterea, herriarena dela eta baita legeak, denen artean ezarri beharra dagoela ere.
Botere legegilea, hau da, legeak egitea, gorten eta erregeen lana dela aipatzen da. Monarkia parlamentarioa eratuz, hots, subiranotasun konpartitua.
Botere betearazlea berriz (lege horien erabilera zuzena izatea eta kontrolatzea), erregeari dagokiola esaten du testuak.
Botere judiziala berriz, hau da, pertsonak epaitzeko ahalmena, auzitegiek dutela aldarrikatzen da lehen konstituzio honetan. (hortaz botere banaketa inposatuz, antzinako erregimenean ez bezala). Konstituzio honetan, argi ikusten da antzinako erregimena deuseztatu nahi dutela. Gorteen saioak edo eta bilerak ere ezin dituela galarazi dio eta erregeari alor horretan laguntzen diona, traidore gisara hartuko dela eta jazarria izango dela azpimarratzen du.
Horretaz gain, erregeak ez duela inongo botere judizialik izango aldarrikatzen du eta hori eginez gero, agindua sinatzen duen Despatxuko idazkaria eta epailea izango direla erantzuleak dio. Izan ere, beraiek dute botere judiziala eta ez erregeak. (erregeek antzinako erregimenean zuten boterea argiki mugatzeko asmoz).
Azkenik, espainiar guztiek, beren ideia-politikoak argitaratzeko edo idazteko ahalmena dutela aldarrikatzen da. Izan ere, momentu hau arte, hori ez zegoen baimenduta eta konstituzio honetan, argi geratzen da, inongo baimenik gabe gauzatu dezaketela hori. Hala ere, nolabaiteko lege edo arau batzuk bete behar dituzte beren idatzia argitaratu aurretik. (liberalismoak adierazpen askatasunean du bere oinarri nagusienetarikoa)
ONDORIOAK:
alde batetik, konstituzioa, leku gutxi batzuetan sartuko da indarrean. Hala nola, hainbat lekutan Frantziak duelako boterea, eta bertan Baionako estatutua indarrean dago (bertze testu legala baina Bonapartek inposatua, honengatik ez du konstituzio izendapenik).
Geroago, Fernando VII. aren etorrerakin batera, berrezarkuntza martxan jartzen saiatzen da (Europako testu inguruaz baliatuz, Napoleonen kontrako koalizioak eta gerora 1815. urtean Vienako kongresua eta Aliantza Santuaren sorreraz). Hau da, absolutismoa ezartzen saiatzen da, konstituzio hau indargabetuko duelarik.
1820. urteko Riegoren pronuntziamentuaren ondoren Fernando VII. Konstituzioa onartu beharko du (ikusi argazkia)
Hala ere, geroago, XIX. Mendean zehar, beste konstituzio batzuk etorriko dira, alderdi politiko nagusiaren araberakoa. (1837, 1845, 1869, 1873 indarrean sartu gabekoa eta 1876)

No hay comentarios: