Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

25 feb 2011

Urriko iraultza 1934

Oraingoak Asturiaseko iraultzaren inguruko dokumental batzuk. Irudi historikoaz osaturik.Hiru zatitan aurkezten digute








24 feb 2011

Espainiako Gerra Zibila

Kaixo Bertan atxikitzen ditudan dokumentalak ez dira osorik ikustekoak noski, baina guztiak paratuko ditut norberak erabaki dezan zein eta zeinen atala ikusi nahi duen.
Granada telebistak eta BBC kateak, gerra zibilaren 60. urtemuga zelarik osaturiko lan interesgarria. Kanpotik eginda, nazio arteko testu inguruan txertatzen dute. Irudi historiko interesgarri eta garaiko testigantzak erabiltzen ditu. Egindako urteak zirela, garaiko lekuko garrantzitsu asko agertzen dira oraindik dokumentalean, hortaz horregatik bakarrik bada ere testigantza historikotzat hartu behar dugu.


Aurreneko zatia. "Hondamendiaren aurrekaria"


Videos tu.tv

Bigarren zatia. "Iraultza eta kontra iraultza"


Videos tu.tv

Hirugarren zatia. "Idealen gerra"


Videos tu.tv

Laugarren zatia. "Franco eta nazionalistak"


Videos tu.tv


Bortzgarren zatia. "Iraultzaren aurpegia eta gurutzea" oraingoan google bideokoa



Seigarren zatia. "Garaipena eta garaituak"


Videos tu.tv


HAMAR URTE GEROAGO BERTZE DOKUMENTAL INTERESGARRIAK PLAZARATU ZITUEN RTVE.ES . INFORME SEMANALEKOAK DIRA.

15 feb 2011

Espainiako Bigarren Errepublikako dokumental bat

Kaixo Oraingoan eta gaian sakontzeko gerra zibilaren inguruko dokumental baten aurreneko pasarteak, hots, Bigarren Errepublikaren ingurukoan atxikitzen dizkizuet.Bertan irudiak aparte zenbait historiagile ospetsuk azalpenak ematen dituzte, bertzeak bertze, Julio Arostegui eta Santos Juliak. Zati hauetan Errepublikaren hasieratik 1933. urteko hauteskunde arteko epea aztertzen da.

1 zatia.


2. zatia


3 zatia


4. zatia


5. zatia

14 feb 2011

Langile mugimenduaren Sozialisten mitinaren iruzkina

Kaixo Oraingoan DBHrako testu iruzkin eredua eskaintzen dizuet.
Ikusi dugun moduan adibide bat da, baina bertze ikuspegiak ere onartzen dira, gainera eskema moduan paratzen dut.

PSOE ren programaren aurkezpena Mitin batean 1888
Alderdi Sozialeista Langilearen ideala da (...) klase sozial guztiak deuseztatzea eta guztiak langileen klasean biltzea, non langile guztiak beren lanaren fruituaren jabe izango diren, askatasunean, berdintasunean, zintzo eta adimentsu.
Eta ideal horretara hurbiltzeko, bitarteko hauek ditugu:
– Askatasuna politikoak.
– Elkartzeko eskubidea eta grebaren legezkotasuna.
– Lan-orduen murrizketa.
– Bederatzi urtetik beherako haurrek lan egiteko debekua (...)
– Bizitza eta langileen osasuna babesteko legeak (...)
– Lan egiteko baliezintasuna dutenentzako pentsioak (...)
– (...) Doako eskolak lehen hezkuntzarako eta lanbide-heziketa


KOKAPENA (testu izaera eta egilea / testuinguru historikoa)
Testua: iturri zuzena, mitin batean alderdi politikoaren inguruko aurkezpena (helburuak)
Pablo Iglesias egilea: PSOE ren fundatzailetariko bat, 1879 (1881 urte arte legez kanpokoa), Madrilen, tipografoa. UGT 1888 urtean sortuko (aurreko urtean lege batek elkarteak sortzeko eskubidea ematen duelako). sindikatua
Inguru hª:
- Canovasen sistema. (txandaketa bi alderdi politiko artean, oposizioa kanpo)
– Industrializazioa Espainian
– Langile mugimenduaren bilakaera: sorospen elkarteak, sindikalismoa (Trade Unions BH), sozialismo utopikoa eta sozialismo zientifikoa: marxismo sozialismoa eta anarkismoa. Internazionala
– Klase gizartea Proletalgoa
– Espainiako industrializazioaren ezaugarriak: berantiarra eta leku jakin batzutan soilik
IRUZKINA
– klaserik gabeko gizartea (marxismoaren ideologia) ideala. Berdintasuna eta bizi/lan baldintzak hobetzeko
– Erreibindikazioak: askatasun politikoak ( legez kanpo egon direlako PSOE . Sistema politikoan parte hartuz gauzak aldatzeko) Greba eskubidea( legez kanpokoa zen) eta elkartzearena (langileen borrokarako aukerak)
– Jardunaldia murriztu (12-14 ordukoak, 1908, arte ez da 8 orduko jardunaldia inposatuko. Mende hasieran 11 ordu udan eta 9 neguan)

ONDORIOAK
-Helburua klaserik gabeko gizartea, komunista, eta jabetza kolektiboa
-Lan eskaerak, baldintzak hobetzeko. Bizi baldintzak XX. Mendearen hasieran gutxina lortzen joango direnak.
-1910. urtean Pablo Iglesias lehengo diputatua .

13 feb 2011

Bigarren Errepublika

Kaixo ikasleak
Oraingoan gai berriari ekingo diogu, akaso Nafarroa eta Espainiako historiako gairik interesgarrienetariko bati. Dakizuenez Bigarren Errepublika izugarrizko aukera berriak eskaini zizkion herriko jendeari. Aldi liskartsua oso izan zen, baina aldi berean itxaropentsua ere. Gorabehera anitz eta bortizkeri garaia izan bazen ere, gure historiako esperientzia aberatsenetarikoa. 1931. urtean hasia eta 1936. urtetik aurrera zapaldua, nahiz eta azken aukerak 1939. urtean bukatuak izan.
Beno aurrerago zenbait bideo eta abar txertatuko baditut ere, hona hemen helbide batzuk, gaian sakondu ahal izateko.

* Historia siglo 20koa HEMEN, http://www.historiasiglo20.org/HE/13.htm
* CNICE HEMEN, http://iris.cnice.mec.es/kairos/ensenanzas/bachillerato/espana/republica_00.html
* GALEON, Guerra zibilaren inguruko web interesgarria baina II Errepublika ere lantzen duena. HEMEN, http://www.guerracivil1936.galeon.com/republica.htm
* SBHAC, HEMEN, http://www.sbhac.net/Republica/Introduccion/Introduccion.htm


* BERTAN euskaraz dagoen blog batetako II Errepublikaren inguruko informazioa ikusgai duzue. Interesgarria da http://bigarrenerrepublika.wordpress.com/

8 feb 2011

ILE, Irakaskuntzako Erakunde Askea

Kaixo ikas taldea
Oraingoan hezkuntza sistemaren inguruko informazioa eta bereziki bi dokumentaltxo paratuko dizkizuet
Aurrenekoa, nola ez ba, Irakaskuntza Erakunde Askearen ingurukoa da. Esperientzi berria eta arras interesgarria izan zen, bere garairako punta puntakoa bai erabiltzen zituen teknikengatik bai planteamentuengatik.



Bertze hiru zati hauetan II Errepublika garaian murgiltzen bagara ere, Misio Pedagogikoen inguruko informazioa ematen digu, garaiko partaideen lekukoekin (maisu moduan aritutakoenak eta jasptazaile izandakoetaz). Esperientzi berritzailea, herritarrak analfabetismotik atera edo behintzat kultura ezagutaraztea. Liburutegi ibiltariak, zinea, gramofonoak, antzezlanak eta abar. Errepublikaren eskubideak azaltzea ere izan zuten helburu. Dokumental osoa ez badago ere nahiko interesgarria da, erakundearen nahiak eta lorpenak ikusteko.








Bertan norbaitek sakondu nahi badu Fundación FranciscoGiner De Los Rios bisitatzerik du BERTAN ESTEKA. Bertan kontsultatu daitezke García Lorcaren hainbat idazki original, eta bertze batzuenak.

HEMENDIK erakundearen inguruko informazio, Krausismoarena, interesgarria ikusgai da, sakondu nahi baduzue