Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

16 oct 2007

Kontzeptuak

Kaixo ikasle taldea.
Ongi dirudit oraingoan azalpenak jasotzeko aukera izatea, baina ez ahantzi kontzeptuak bukatu beharko dituzuela laster eta honela antzinako erregimenaren krisiarekin hasi. Honetarako ere bertze eskema eta laburpen batzuk eskeiniko dizkizuet betiko lekuan. Antzinako erregimenaren ezaugarriak laburturik eta bertze bat aurreko gaien laburpen antzeko zerbait, bigarrena berte irakasle batena da baina interesgarria dirudit eta horregatik ipiniko dut.
Norbatek ez badu zerbait ulertzen galdetu dezala.

10 oct 2007

Irakasle berria

Kaixo ikastaldea. Oraingoan berri ona dut zuentzako, irakasle berria bihartik aurrera izango da zuekin. Honela zalantzak eta bereziki erritmoa ez galtzea ekidituko dugu. Hala ere zuek nahi izatekotan helbide hau eta weba erabiltzen jarraituko gara. Bertan zalantza gehiago edo material gehigarrien informazioa ere aurkitzerik izango duzue. Espero dut denal harrera ona eskeintzea eta ahal duzuen guztian laguntzea. Iker du izena. Animo eta errana, bertan izango naiz zuen galderen eta iradokizunen zain.

7 oct 2007

Aro modernoa

Kaixo Ikasle taldea
Bihartik aurrera zuen kabuz aritu beharko zarete lanean eta dakizuenez aro modernoarekin hasi beharko zinaketeke. Jakina da eskaturiko kontzeptuetan zentratu beharko zaretela baina testu liburua izanik, zenbait atal irakurtzea ez legoke gaizki. Begiratu hasieratik kontzeptuak gero testu liburuan aurkitzeko.
Gainera badakizue erderaz emandako bi helbide nagusietara jo dezakezuela edonolako zalantza izatekotan, eta noski honen bitartez ere niri galdetuz.
Ematen zaizuen helbide honetan oso modu sinplean ageri dira zenbait informazio garaiaren inguru, eta joku xume batzuk ere dituzue errepasatzeko.
http://www.librosvivos.net/smtc/homeTC.asp?TemaClave=1199
Dena dela eskatu laguntza behar izatekotan.
Aurrerago emango dizuet esteka bat non zintzilikatuko dut monarkia hispanikoen inguruko eskema bat. Aurreko gaietan emandakoaren antzekoa.
Animo eta ekin lanari mesedez, gehienez aste honetarako bukate beharko zenukete 4. gaia.
Gogoratu Gaztela eta Aragoiko koroaren batasuna (errege katolikoen auzia da)
Inkisizioaren auzitegia 10 dok gaia jorratzen du http://www1.euskadi.net/Harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=Inkisizioa Euskaraz informazioa
judutarren kanporaketa; Tordesillasko ituna (110 or); Nafarroako konkista (info gehiago emango dizuet); Kontratazio etxea (112 -113 or); Gaztelako kontseilua; Nafarroako gorteak; Cisneros (kardenala); Nafarroako erretordea.

4 oct 2007

Gogoan proiektua

Kaixo guztioi.
Gaurtik aurrera hasiko gara eremu berri hau gure eztabaidetarako erabiltzen. Bertatik lanak, apunteak, materialak eta zalantzak guztion artean argitzen ahaleginduko gara.