Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

19 dic 2008

XIX. mendeko gizarte aldaketak Batx

Kaixo eta hasteko Gabon onak igaro ditzazuela. Gaurko klasean azaldu eta adostu dugun moduan honako hau da burutu beharrekoa.
Testu liburuko laugarren unitateko aurreneko lau puntuak irakurri eta eskema bat burutu.
Talde batzuk aurreneko puntuak egokitu zaizkienein horrez gain aurrerago aipatutako moduan, gehiago sakondu beharko dute.
Badakizue webean txertatu dizkizuedala zenbait kontzeptu mapa eta eskema berri batzuk. Horietatik abia zaitezkete aipatu dugun moduan, ikuspegi orokorra izateko eta gero liburua landu ostean, errepaso moduan ea zenbateraino argitu dituzuen ideiak. Dokumentu hau ere webean duzue pdf formatuan bertatik estekak klikatzeko eta kopiatzen egon behar ez izateko.

XIX. MENDEKO GIZARTE ALDAKETAK UD 4
Gabonetako lana
1. Europako hiriak
2. Burgesen bizimodua eta kultura
3. Langileen bizi-baldintzak
4. Langile-mugimendua

Helbide Orokorrak:
Nire webean kontzeptu mapa bat duzue langile mugimenduen ingurukoa.
http://www.isftic.mepsyd.es/w3/eos/MaterialesEducativos/bachillerato/historia/rev_industrial/cambiosociales.htm Unitate didaktiko interesgarria industrializaziorako. Hau bereziki langileen egoera ingurukoa da, hala ere badituzue testak eta gurutzegramak betetzerik zuen ikas maila ikusteko.
*** http://iris.cnice.mec.es/kairos/ensenanzas/bachillerato/mundo/cambios_00.html Bertan aurkituko duzue informazio ona, erdaraz egon arren gaiari buruz.
– http://www.kalipedia.com/historia-universal/tema/edad-contemporanea/primera-revolucion-industrial.html?x=20070717klphisuni_233.Kes Industrializazioa I
– http://www.kalipedia.com/historia-universal/tema/edad-contemporanea/segunda-revolucion-industrial.html?x=20070717klphisuni_236.Kes II industrializazioa
– http://www.kalipedia.com/historia-universal/tema/edad-contemporanea/sociedad-clases.html?x=20070717klphisuni_240.Kes Gizarte klaseen igurukoa
** http://www.kalipedia.com/historia-universal/tema/edad-contemporanea/movimiento-obrero.html?x=20070717klphisuni_244.Kes Langile mugimenduaz
** http://www.hiru.com/historia/historia_06000.html Euskaraz modu sinple batean aipaturik

1.EUROPAKO HIRIAK:
Irakurri, ulertu eta eskema burutu edo Kontzeptu Mapa.
106. orrialdeko grafikoa eta maparen iruzkinak:
http://www.kalipedia.com/historia-universal/tema/edad-contemporanea/ciudad-industrial.html?x=20070717klphisuni_238.Kes Bertan bi testu xume baino argi aurkituko dituzu industrializazio garaiko hiriaren ingurukoak. Erabili material gehigarri moduan.
Prestatu aurkezpenerako materialak eta aurkezpena bera.

2.BURGESEN BIZIMODUA ETA KULTURA:
Irakurri, ulertu eta eskema burutu edo Kontzeptu Mapa.
Informazio gehigarria aurkitu. Ikustatu blogean paraturiko bideoak.
133. orrialdeko testuak irakurri eta idei nagusiak azaldu, ondoren klaseko gainontzekoei adierazteko eta zuen iritzia emateko.
http://iris.cnice.mec.es/kairos/ensenanzas/bachillerato/mundo/cambios_01_00.html tik (condición preletaria arteko informazioa erabili eskema osatzeko)

3.LANGILEEN BIZI-BALDINTZAK:
Irakurri, ulertu eta eskema burutu edo Kontzeptu Mapa.
http://iris.cnice.mec.es/kairos/ensenanzas/bachillerato/mundo/cambios_03_00.html Erabili eskema osatzeko eta irakurri testuak.
Begiratu informazio gehigarrirako proposaturiko webak. Helbide honetan dituzue blog batetan, haurren lanen inguruko testu labur gehiago, erdaraz. http://historia4esonline.blogspot.com/2008/02/el-trabajo-infantil-en-la-revolucin.html Aukeratu erranguratsuenetariko bat edo bi klasekoei irakurtzeko.
133 eta 134. orrialdeetan dauden testuak irakurri idei nagusiak klasekoei azaltzeko moduan eta 3.2 ko testuen iruzkina egin.

4.LANGILE-MUGIMENDUA:
Irakurri, ulertu eta eskema burutu edo Kontzeptu Mapa.
Begiratu webean dituzuen kontzeptu mapa eta eskemak
http://iris.cnice.mec.es/kairos/ensenanzas/bachillerato/mundo/cambios_04_00.html Bertako informazioa erabili eskemak osatzeko eta ideiak argitzeko. (1848 aurrekoak)

Taylorismoa eta Fordismoa

Bertan moldaturiko bideoa, azpi izenburuekin ikusteko aukera duzue, zati batean tiempos modernosen pasarte batzuk ere ikusgai dira.

18 dic 2008

Lumiere anaien zinemaren aurreneko irudiak

Filamturiko aurreneko eskenen artean ditugu hauek. Lumiere anaiek grabaturiko bi eskenetan lantegiaren irteera edo eta garaiko tren geltokia adierazgarriak dira eta garaiko dokumentu audiobisual interesgarriak.1895. urtekoak dira.



eta Trenarena

Erromantizismoa eta Errealismoa

Bertan Erromantizismoa mugimenduaren inguruko azalpen laburra duzue Andaluziako kontseileritzak prestatutakoa. Laburra da eta ikuspegi orokor ona ematen du, agian bitan ikusi beharko duzue ongi ulertzeko.



Errealismoaren inguruko bideoa. Hau literatura munduan zentraturik bada ere hasieran behintzat idei batzuk hartu ditzakezue

Langile mugimendua

Bertan dituzue langile mugimenduaren eta industrializazioko bideo batzuk youtubetik hartuak
Aurrenekoa Espainiako industrializaziokoa da


Aldaketa sozialen inguruko bertze bat. Klase sozialak


Azkenengo honetan burgesen bizi moduaren inguruko dokumentu laburra duzue.

17 dic 2008

Industrializazio UD 4ko lanetarako

Oraingoan eta urtea amaitu aurretik burutzeko lana hauxe da. Bertan talde bakoitzak egokituriko ataleko egin beharrak eta informazioa aurkituko du. Hasierako informazioa orokorra da artearen atalekoentzako ezik. Sakontzeko eta jolasak badituelako ere aurkezten dizuet unitate didaktikoa erdaraz egon arren ona delako. Bertan test batzuk aurkitu ditzakezue gaien edukien ingurukoak.

INDUSTRIA IRAULTZA ETA ALDAKETAK GIZARTEAN, KULTURAN ETA ARTEAN UD4

1. Industria iraultza Britainia Handian
2. Industria aldaketak
3. Aldaketak demografian eta hirietan
4. Aldaketa ekonomikoak
5. Gizarte aldaketak
6. Langile mugimendua, sozialismoa eta Lehenengo Internazionala
7. Kultura eta artea industria-gizartean

Helbideak
http://www.hiru.com/historia/historia_04400.html Industria iraultza I
http://www.hiru.com/historia/historia_04500.html Industria iraultza II
http://eu.wikipedia.org/wiki/Industrializazio Wikipedia euskaraz duen azalpen orokorra

http://www.isftic.mepsyd.es/w3/eos/MaterialesEducativos/bachillerato/historia/rev_industrial/index.htm Bertan web interesgarria, unitate didaktiko moduan antolatua. Sakontzeko edo dagokizuen atalen inguruko informazio gehigarria aurkitzeko.

1.INDUSTRIA IRAULTZA BRITAINIA HANDIAN:

Irakurri ulertu eta eskema burutu
63. orrialdeko grafikoaren iruzkina egin: kokatu: mota, gaia eta abar. Iruzkindu (aipatu urte tarte horien arteko ezberdintasunak eta saiatu arrazoiak ematen, testua irakurritakoan oinarriturik) eta ondorioak atera (hazkuntzarik dago?, arrazoiak, joerak eta guzti horrek enclosureak zer dakarte edo eta zer erlazioa duten nekazaritza iraultzarekin eta industria iraultzarekin orokorrean)
Begiratu informazio gehigarrirako proposaturiko webak. Nire webeko aurkezpenetik nekazari iraultzaren inguruko aurkezpen exekutagarri bat dago. Jaitzi ordenagailura eta aktibatu dezakezu datuak izateko
Prestatu eskema eta aurkezpena KLASEAN AZALTZEKO

2.INDUSTRIA ALDAKETAK:

Irakurri ulertu eta eskema burutu
66. orrialdeko grafikoaren iruzkina egin: kokatu: mota, gaia eta abar. Iruzkindu (azaldu estatu-nazioen arteko ezberdintasunak, kopuruak eta bilakaera nolakoa den, zeintsuk hazi gehiago edo gutxitu, joerak, eta abar). Ondorioak Testuan agertutakoaren arabera zein egoera erakusten du grafika honen portzentuak. Gaur egungo egoerarekin zerikusirik du?
Begiratu informazio gehigarrirako proposaturiko webak
Prestatu eskema eta aurkezpena KLASEAN AZALTZEKO

3.ALDAKETAK DEMOGRAFIAN ETA HIRIETAN:

Irakurri ulertu eta eskema burutu
67. orrialdeko grafikoaren iruzkina egin: kokatu: mota, gaia eta abar. Iruzkindu (kontinente bakoitzak pairaturik bilakaera, gakoak edo zergatiak, kontutan izan testuan agertzen den informaziotik atera ditzakezula arrazoiak. Erkatu edo konparatu kontinenteen arteko aldeak eta zergatiak ematen saiatu). Ondorioak: Populazio hazkundearen arrazoiak eta gerora izango den joera, gaurko datuekin erlazionatuz, kontinenteek izan duten bilakaeraren gakoak. Honetarako erabili dezakezu wikipediak aurkezten dituen taulak eta trantsizio demografikoaren grafikoak http://es.wikipedia.org/wiki/Poblaci%C3%B3n_humana
Begiratu informazio gehigarrirako proposaturiko webak. Nire webeko aurkezpenetik demografiaren inguruko aurkezpen exekutagarri bat dago. Jaitzi ordenagailura eta aktibatu dezakezu datuak izateko.
Prestatu eskema eta aurkezpena KLASEAN AZALTZEKO

4.ALDAKETA EKONOMIKOAK

Irakurri ulertu eta eskema burutu
68. orrialdeko mapa iruzkindu: kokatu: eremua, gaia, legenda. Iruzkindu Urte bietako egoera aztertu, nondik zabaltzen diren lehenago bideak, non dago sare trinkoagoa edo garatuagoa, zergatiak, erlazionatu industrializazio prozesuarekin eta abar. Ondorioak: Trenbideen garrantzia industrializazio prozesua bultzatzeko, sarea egiterakoan siderurgia eta gerora garraioak eskainitako aukerekin.
Begiratu informazio gehigarrirako proposaturiko webak
Prestatu eskema eta aurkezpena KLASEAN AZALTZEKO

5.GIZARTE ALDAKETAK:

Irakurri ulertu eta eskema burutu
79. orrialdean dauden testu labur bi horien iruzkina egin. Kokapena: testu mota, zuzena lehen mailako data eta egilea (bigarrenean). Iruzkindu Ematen diren ideiak aztertu itzazu industrializazio garaiko hastapenekin, lan baldintzak eta orduekin. Ondorioak: haurren lan baldintzak aztertu ikusi zein izan zitekeen euren bizi modua, zein gabezi izango zituzten, zergatik haurren lan eskua erabili eta abar. Zure iritzi pertsonala eman eta erlazionatu testua ondoren haurren lana gaur egun-arekin.
Begiratu informazio gehigarrirako proposaturiko webak. Helbide honetan dituzue blog batetan, haurren lanen inguruko testu labur gehiago, erdaraz. http://historia4esonline.blogspot.com/2008/02/el-trabajo-infantil-en-la-revolucin.html
Prestatu eskema eta aurkezpena KLASEAN AZALTZEKO

6.LANGILE MUGIMENDUA, SOZIALISMOA ETA LEHENENGO INTERNAZIONALA:

Irakurri ulertu eta eskema burutu
Begiratu informazio gehigarrirako webak. Nire webean baduzue kontzeptu mapa bat langileen mugimenduaren ingurukoa Aldaketa sozialak eta langile mugimendua 4 gaia. http://es.wikipedia.org/wiki/Socialismo Bertako sarrera eta sorrera atalak. http://eu.wikipedia.org/wiki/Anarkia anarkismo inguruan wikipedia euskarazko artikulua sarrera eta historia zati bat, oinarrien izenburuak soilik begiratu..
Zuek aurkitu dezakezuen edo gurasoei galdeturiko informazioarekin. Saiatu galdetzen eta ea zer nolako definizioak ematen dizkizueten.
Prestatu eskema eta aurkezpena KLASEAN AZALTZEKO

7.KULTURA ETA ARTEA INDUSTRIA-GIZARTEAN:

Irakurri ulertu eta eskema burutu
Aurkitu arte estilo hauen inguruko informazio gehigarria eta batez ere adibide edo artelan ospetsuen irudiak. Googlen irudietan aurkitu eta gorde power pointean txertatzeko. Estilo artistiko bien arteko ezberdintasunak nola antolatu eta aztertu ditzakezuen ikusteko, erabili dezakezue testu liburuan dugun gehigarriko 7-9 orrialdeetako iradokizunak edo eta teknikak. Bertan lan urratsa batzuk ematen bai zaizkizue.
Prestatu eskema eta aurkezpena KLASEAN AZALTZEKO.

16 dic 2008

Industrializazioa

Kaixo Klasean ikusiko dugun arren norbaitek kontsultatu nahi izango balu nire webean aurkezten dizuet industrializazioaren inguruko gaia. Oraingoan pdf formatoan paratu dizuel guttiago pisatzeko. Bertan diren animazioen gainean sakatu edo denbora eman eta abiatuko dira. Batzuk bbc-koak dira eta bertze materialak SM eta clasesdehistoriakoak
Espero dut erabilgarria izatea.

11 dic 2008

Nazionalismoak eta Italiako baterakuntza

Oraingoan Nazionalismoen aurkezpena eta bereziki Italiako bateratzearen prozesua aurkezten digute DBH 4 B taldeko Iosune eta Sarak

9 dic 2008

Liberalismo eta iraultza boladak

4 DBH C taldeko Josu Chocarro eta Aritz Rivasek aurkezten digute liberalismoa eta iraultza aldiak


4 DBH B taldeko Olaia Haizeak eta Laurak prestatutako lana hemen duzue


4 DBH C taldekoek burutu duten liberalismoa eta iraultza aldien inguruko laburpena

Liberalismoa : herritarren eskubideak aitortu.
-askatasun politiko
          -askatasun ekonomiko
          -askatasun ideologikoa
          -ondasunak askatasunez xedatzea( jabetza lotua suntsitu)
          -legearen aurreko berdintasuna
          -nazio subiranotasuna eta aginte banaketa eskatu.
 
IRAULTZA LIBERAL BURGUESAK
 
1820ko iraultza: liberalismo subertsioa.
Berrezarkuntzaren ostean zapalketaren eraginez liberalismoa ideologia subertsibo bihurtu. Klandestinitatea gorde eta sozietate sekretuen bidez jardun 
-         1820ko hamarkadan Espainian, Portugalen, Napolin eta Piamonten absolutismoaren aurkako altxamenduak egin.
-         Altxamenduak porrot egin eta absolutismoa berriz ezarri.
-         1821en Grezia turkiarren aurka altxatu eta independentzi 1830 lortu zuen.
 
1830eko iraultzak: liberalismoa agintean        
-Liberalek mendebaleko Europan agintea lortu.
-(Karlos X agintetik kendu) Frantzian Luis Filipe Orleans monarkia instituzionala ezarri
-Belgika Holandatik independizatu eta sistema liberala ezarri.
-Gobernu liberalak Espainian eta Portugalen ezarri.
-Liberalismoa kontserbadore bihurtu Ondorioak:
        -eskubide eta askatasuna mugatu
        -sufragio zentsatarioa ezarri.
        - herriko taldea gobernu kanpo utzi.
-nazio subiranoa interesa zuten herritarrek osatu (aginte ekonomikoa eduki, boto eskubidea jaso)
 
 
1848ko iraultza: demokrazia liberalismo kontserbadorearen aurrez aurre.
            -Frantzian hasi.
            -Luis Filipe tronua utzi bigarren errepublika aldarrikatu
-Prusian, Austria-Hungrian, germaniar konfederazioan, Napolin eta Italian, bolada iraultzaileak egon.
-langile klaseak parte hartu: demokrazia gehiago eskatu.
-(eskubide gehiago, herri subiranotasuna gizonezkoen sufragio unibertsala, gizarte berdintasuna eta gizarte hobekuntzak.)
-burgesek iraultzak sapalu: langileen erradikalismoaren beldur:liberalismo kontserbadorea ezarri.
 
ONDORIOAK
-XIX mendearen erdialdean: ideia liberalak mendebaldeko Europako herrialde gehienetan ezarri.
Joputza erdialdeko eta ekialdeko Europako herrialdetan suntsitu: ideal demokratiko berriak ezarri.(XIX bigarren erdialdean hedatu.)
 
IRAULTZA LIBERAL BURGUESAK ondorioak
-politikoak:
            -absolutismotik liberalismora pasatu.
    -Estatu berria sortu -(Belgika Grezia).
-sozialak:
              -estamentu gizartetik estamentuzko klaseetara pasatu.
-ekonomikoa:
-feudalismotik(etekinak kleroarentzat eta erregearentzat), kapitalismora(etekinak beraientzat)pasatu
-jabetza lotutik, jabetza pribatura pasatu.
-judizialak:
         -pribilegioak ez dutenak, eskubideak izatera pasatu.
          -konstituzioak agertu
 
MAPA IRUZKIZUNA
 
Kokapena:
 -Europako mapa XIX. Mendean.( 1820, 1830,1848) Europako iraultza burgesaren  garaian.
 -berrezarkuntzaren aldiko Europa.
-Napoleonen aldia.
Iruzkina:
- hiru iraultza:
-1820koa, liberalismo subertsiboa
-Esp: Zaragoza, Bartzelona, Coruña, Cádiz.
-Por: Oporto Lisboa
-Ita: Palermo Napoli
-Piamonte( Sardinia). Turin
-Otomandar inperioa:Serbia, Moldavia
-Grezia: Grezia
-1830koa liberalismo agintean
-fran: Paris, Toulon
-belgika: Bruselas
-italia: Bolonia, Parma , Modena
            -Germaniar konfederazioaren mugak(Prusia erreinua, Austriako inperioa) Berlin, Frankfut Dresde.
-Polonia: Varsovia
-Aust: Krakovia
-Grezia Grezia
-1848koa demokrazia liberalismo kontserbadorearen aurrez aurre.
-fra: Paris
-Piamonte(Sardinia) Turin Genova
-italia: Milan,Venezia, Florentzia Erroma, Napoli, Palermo.
-Germaniar konfederazioaren mugak(Prusia erreinua, Austriako inperioa) Viena praga Munich Stuttgadt, Frankfurt Kolonia Dresde Berlin Hannover.
-Austriako inperioa: Krakovia Debrecen Budapest Zagreb
-Otomandar inperioa: (Moldavia) Lasi
 
- estatu independente berriak sortu( Belgika Grezia
-eliz estatuak sortu(Erroma)
ONDORIOAK:
1820ko iraultzak , batez ere iberiar penintsulan egon ziren.
1830ko iraultzak batez ere Europako iparraldean egon ziren.
1848ko iraultzak batez ere Europa erdialdean eta mendebaldean egon ziren.
Grezia (1829) eta Belgika (1830) estatu independenteak bihurtu ziren.

Berrezarkuntza aldiko Europa

Oraingoan DBH 4 C taldeko Ainara Munarriz eta Idoia Zelaiak aurkezturiko Berrezarkuntzaren inguruko lana.


Eta bertze hau 4 DBH B taldeko Xabier Moreno eta Aimar Markok aurkeztua



Hona hemen mapa iruzkin bat

MAPAREN IRUZKINA:

- KOKAPENA: 1815. urtean Napoleon garaitu ondoren Europako maparen egoera. Mapa honen lurralde aurrekariak hauek izan ziren: EB, Errusia, Prusia eta Austria. 50.orriko mapan, hau da, Napoleonen aldiko mapan, aurrekari nagusia Frantzia zen, eta hainbat estatu eta erreinu zeuzkan bere menpe ( esate baterako, Espainiako erreinuak, Italiako erreinua, Varsoviako dukerri handia, Rhineko konfederazioa… ). Frantziaren kontrako lurraldeak Portugaleko erreinua, EB, Errusiako inperioa eta Suediako erreinua ziren. Prusiako erreinua, Austriako inperioa eta Danimarka-Norvegiako erreinuak independenteak ziren.
- IRUZKINA: Vienako kongresuaren ondoren, potentzia irabazleek mugak ezarri eta euren interesen arabera banatu zituzten:
o Frantziak, lurralde guztiak galdu zituen.
o Prusiak, Prusia okzidentala, Posen eta Saxonia hartu zituen.
o Austria, Bavaria eta Lanbardia-Venetorekin elkartu zen.
o Alemanian, 39 estatuko konfederazioa egin zen.
o Errusiak, Finlandia, Polonia eta Besarabia hartu zituen.
o Suedia, Norvegiarekin geratu zen.
o Otomandar inperioak, nolabaiteko autonomia eman zien. Montenegro, Serbia, Valakia eta Moldaviari.
o Herbehereen fundazioa bersinatu zen.
o Piamonte-Sardiniako erreinuak, Niza eta Savoia berreskuratu zituen eta Genovako hiria hartu zuen.
o Krakovia eta inguruko lurraldeek, Krakoviako errepublika sortu zuten.
o EBk, Helgoland, Malta, Joniako uharteak eta itsasoko beste lurralde batzuk hartu zituen.
- ONDORIOAK:
o Hainbat estatu independizatu ziren: Austriako inperioa, Bavariako erreinua, Sardiniako erreinua, Bi Sizilietako erreinua, Espainiako erreinua, Pontifizio estatuak, Frantziako erreinuak, Hannoverreko erreinua, Otomandar inperioa, Portugaleko erreinua, Prusiako erreinua, EB, Dinamarkako erreinua, Suediako erreinua, Errusiako inperioa eta Suizako konfederazioa.
o Napoleonen aldian, Frantziak, zeuzkan lurraldeak galdu zituen eta gaur egungo mugak ezarri ziren, gutxi gorabehera.
o Absolutismoa ezarri zenez, errege absolutistek hiru aginteak (legegilea, betearazlea eta judiziala) berreskuratu zituen.

Napoleon inguruko aurkezpena

Aurkezpen honen egileak DBH 4 C ikasgelako Idoia Hernández, Lara Irurita, Nekane Itoiz eta Naiara Jiménez dira.



Ondorengo hau 4 DBH A ikas taldeko Iris eta Ionek aurkeztua.

Italiako batasuna

Bertze aurkezpen bat Italiako Batasunaren inguru Oihane eta Zulemarena

2 dic 2008

Italiako batasuna

Alaiz eta Asierrek aurkezten digute Italiako Batasunaren gaia

1 dic 2008

Industri iraultza. Teimpos modernos

Hona hemen filma honen pasarte laburra

Hirugarren unitateko lanak

Talde bakoitzak honako hau bete beharko du eta aurkezpen bat prestatu klasean azaltzeko.

1 NAPOLEONEN EUROPA
Egin beharrekoa:
- Irakurri, ulertu eta eskema burutu
- Maparen iruzkina (kokapena: aurrekariak, testu ingurua eta aurrekoekin alderatuz 14 or.; iruzkindu sortutako egoera, mugak, estatuak eta abar; ondorioak atera.
- Informazio gehigarria aurkitu ad. Wikipedian
http://es.wikipedia.org/wiki/Napoleon
- Nire webean baduzue garaikide historia atalean aurkezpen bi Napoleonen inguru (erdaraz)

2 BERREZARKUNTZA
Egin beharrekoa:
- Irakurri, ulertu eta eskema burutu
- Maparen iruzkina (kokapena: aurrekariak, testu ingurua eta aurrekoekin alderatuz 50 or.; iruzkindu sortutako egoera, mugak, estatuak eta abar; ondorioak atera (wikitik eta liburuko informazioa erabiliz)
- Informazio gehigarria aurkitu ad. Wikipedian
http://es.wikipedia.org/wiki/Congreso_de_viena Vienako biltzarra
http://es.wikipedia.org/wiki/Restauraci%C3%B3n_Europea
- Bloga begiratu eta nire webean kontzeptu mapa bat duzue

3 LIBERALISMOA ETA IRAULTZA ALDIAK
Egin beharrekoa:
- Irakurri, ulertu eta eskema burutu
- Maparen iruzkina (kokapena: aurrekariak, testu ingurua eta aurrekoekin alderatuz 50, 52 or.; iruzkindu sortutako egoera, mugak, estatuak eta abar; ondorioak atera. (wikitik eta liburuko informazioa erabiliz)
- Informazio gehigarria aurkitu ad. Wikipedian
http://es.wikipedia.org/wiki/Revoluciones_burguesas Bertan garaikide aroko iraultzaldiak
- Blogean begiratu eta Kontzeptu mapa eta eskema bat webean duzue

4 NAZIONALISMOAK. ALEMANIAKO ETA ITALIAKO BATERATZEAK
Egin beharrekoa:
- Irakurri, ulertu eta eskema burutu
- Maparen iruzkina (kokapena: aurrekariak, testu ingurua eta aurrekoekin alderatuz 50, 52 or.; iruzkindu sortutako egoera, mugak, estatuak eta abar; ondorioak atera. (wikitik eta liburuko informazioa erabiliz)
- Informazio gehigarria aurkitu ad. Wikipedian
http://es.wikipedia.org/wiki/Unificaci%C3%B3n_alemana
http://www.hiru.com/historia/historia_06300.html euskaraz
http://es.wikipedia.org/wiki/Unificaci%C3%B3n_italiana
http://www.hiru.com/historia/historia_06300.html Euskaraz
- Blogean aurkezpen batzuek dituzue adibide moduan eta informazioa atera ahal izateko

Alemaniako Batasuna. Garazi eta Leire

30 nov 2008

Alemaniako Batasuna. Mikel eta Mikel

Bertan duzue bertze aurkezpen bat Bateratzearen aldiak ikusi ahal izateko.

27 nov 2008

Alemaniako Batasuna. Edurne eta Iratiren lana

Hau da Edurne eta Iratik burutu duten aurkezpena

24 nov 2008

Alemaniako eta Italiako bateratasunen lana

Hementxe propasatzen dizuet lana burutzeko gidoi xumea erabilgarria izan daitekeelakoan. Bertan oinarrizko helbide batzuk ere dituzue, erabili nahi izanez gero kopiatu eta zuen interneteko nabigatzailean txertatu.
Emaitzak igorri ditzakezue bertara edo eta lanaren inguruko zalantzak.
NAZIONALISMO BATERATZAILEAK

Lanaren urratsak:
· Testu liburua irakurri, ulertu eta eskema: faseak eta gertakariekin
· Mapak osatu eta edo aztertu
· Dokumentuak irakurri eta iruzkin eskematikoa egin
· Interneten informazio gehigarria aurkitu:
Alemaniarako: http://es.wikipedia.org/wiki/Unificaci%C3%B3n_alemana
http://www.hiru.com/historia/historia_06300.html euskaraz
http://es.wikipedia.org/wiki/Otto_von_Bismarck Bismarck


Italiarako: http://es.wikipedia.org/wiki/Unificaci%C3%B3n_italiana
http://www.hiru.com/historia/historia_06300.html Euskaraz
http://es.wikipedia.org/wiki/Mazzini Mazzini

Bertatik mapak kopiatu eta gorde aurkezpenerako edo liburukoak erabili.
· Lan gidoia prestatu
· Kronologikoki testuen ideiak bateratu gertakari historikoekin
· Aurkezpena prestatu.

Frantziako iraultzaren kontzeptu mapa


Kaixo Oraingoan Hemen sakatuz aurkituko duzue, erdaraz dagoen iraultzaren inguruko kontzeptu mapa bat.

19 nov 2008

Amerikako hamahiru kolonien independentzia

A.E.B. KOLONIEN INDEPENDENTZIA
KOKAPENA:
- Hamahiru koloniak. BH -arenak. Aberastasunak: merkataritza, lurra.
- erabakiak Britainia handian. Jende dinamikoa
- XVIII. Mendeko egoera. XIX. Mendean estatu berriak sartu (1820,1863)
IRUZKINA
-13 kolonia askatu / independizatu egiten dira (zerrendatu)
-zergatiak: politiko (eskubide berberak izateko parada eta erabakiak beraiek hartzea ), ekonomiko (zergak BH inposatutakoen kontra, eta komertzioa), eta lurraldekoak (independizatzea gerra baten ondorioz 1776-1783 )
ONDORIOAK:
- Independentzia. Eta gerora estatu gehiagoz osatu.
- Konstituzio bat
- Estatu berria, sistema politiko berriarekin (errepublika federala)

Gogoratu el patriota filmako ikusiriko eskenak. Aldarrikapena, gerraren pasarteak, Yorktownena, eta abar.
Hementxe duzue pasarte bat mendeku bezala partida ez bada ere nola jotzen duen ingelesen armadaren kontra

14 nov 2008

Goya


Kaixo gaurko klasean Goyaren inguruan aritu gara. Bere arte lan ospaetsu baten iruzkina ere irakurri dugularik.
Egilearen informazio gehiago eta bere arte lan interesgarri batzuk ikusteko helbide anitz egon arren hau interesgarria suertatu dakizueke.Hemen ere.
http://goya.unizar.es/InfoGoya/MainMenu.html .
Iradokizunak edo eta Goyaren arte lan baten iruzkina edo informazioa aurkitu eta igorri "comentario" moduan.

11 nov 2008

Oin berriko dekretuen testu iruzkina

Hona hemen adibide bat testu iruzkinena. Oin berriko dekretuko testua Valentza eta Aragoikorako 1707. urtekoa

OIN BERRIKO DEKRETUAK

*KOKAPENA:
-Testuaren gaia eta izaera: Testu legala (Errege dekretua). Egilea Filipe V (aurreneko pertsonan mintzatu)”nik legeak alda ditzakedala”
- Testuinguru historikoa: Ondorengotza gerra, (Anjouko Felipe, Frantziako Luis XIV.aren iloba eta bertze aldetik Austriako Karlos artxidukea, Austriako Leopoldoren I.a semea 1707 Almansako gatazka
- Karlos Artxidukeak Extremadura eraso zuen Lisboatik 1704an, eta hurrengo urtean Bartzelona hartu zuen, bertan errege aldarrikatua izan zelarik. 1706an aliatuak Madrilen sartu ziren, baina Felipe V.a Gortera itzuli zen Almansako garaipenaren ondoren (1707).
- Europan, Borboiak Ramilliesen (1706)
- Data zehatza 1707-06-21.

*IRUZKINA
- Idei nagusiak:
1 Matxinatu dira errege legitimoaren kontra (Filipe V). Matxinatu erran nahi du gerran Austriako hautagaiaren alde agertzen direla eta armak hartzen dituela Aragoiko koroak, bertan 1705, Barnan Karlos artxidukeak errege izendatzen da, bertakoen babesarekin. Filipe bere burua legitimotzat duenez leialtasun-zina hautsi dutela leporatzen die Aragoikoei. Bukaerako zigorraren justifikazioa erregearen botere kontra jo dutelako.
2 Subiranotasuna: Kasu honetan erregeak berak, erreinuaren burua denez, berari dagokio koroa eta eskualdeko gobernua. Monarkia absolutista garaian gaude, jainkozko jatorria. Botere absolutua izanik berari dagokio legeak “botere legegilea” burutzea eta honetaz baliatu aldatuko ditu. Monarkia absolutistan erregeak nahi duena egiterik du hiru botereak bere esku dituelako, legegilea, betearazlea eta judiziala.
3 Oin berriko dekretuak inposatuko dizkie 1707 Valentzia eta Aragoiri, euren “foru, pribilegio, eginera eta ohiturak” ezabatuko dizkielarik. Gaztelera inposatu eta Gaztelako instituzioak eta legeak ere. Helburua Frantziatik islatutako eredu administratibo zentralizatua bultzatzea.

*ONDORIOAK.
-Zer dira Oin berriko dekretuak: foruak, ohiturak desagertu, erreinu horietako sistema legegile osoa desegin. Erdara hizkuntz administratibo gisa inposatu. Erakunde politiko-administratiboak galduko dituzte. Gorteak desegin eta eskumen batzuk mantendu zituzten ad. kintena
-Valentzia eta Aragoikoak. Mallorcakoa kendu 1715-11-28 eta Kataluniari 1716-01-16
- Borboien dinastia berria. Zentralizazioa. Audientziak inposatu.
- Gerra oraindik jarraituko du: Oundenarden (1708) eta Malplaqueten (1709) garaituak izan ziren (Europan). 1710ean artxidukea Madrilen sartu zen, non Karlos III.a izenarekin errege aldarrikatua izan zen, baina bi hilabete beranduago Felipe V.ak hiriburua berreskuratu zuen. Urte berean, bere gudarosteek bi ezinbesteko garaipen lortu zituzten: Brihuega eta Villaviciosa.
Europar potentziek ez zuten nahi Karlos Austria eta Espainiako erregea izan zedin, eta honek, gerrak eragindako nekearekin batera, bakea ekarri zuen.
Gerraren amaiera: Felipe V.ak tronu frantsesaren gain zituen eskubideei errefus egiteak Utrechtko ituna (1713) lagundu zuen. Austriak eta Frantziak gerra jarraitu zuten Rastatteko bakea sinatu arte (1714).

10 nov 2008

Ilustrazioa Espainian 1

Kaixo Oraingoan kontzeptu mapa paratuko dizuet

Ilustrazioa Espainian

Kaixo
Oraingoan Espainiako ilustrazioaren inguruko informazioa luzatzen dugu

ILUSTRAZIOA ESPAINAIN XVIII. MENDEAN.BORBOIEN ERREFORMISMOA
* Ilustrazioa: Borboiek tronua eskuratu eta ilustrazio ideiak zabaldu. Eraldaketa politiko-administratiboa, despotismo ilustratua (Carlos III, momentu gorena)
*Eraldaketak politika eta administrazioan:
- Zentralizazio administratiboa.(Gaztelako eredua zabaldu) Oin berriko dekretuak (1707,1715 eta 1716) Aragoiko eskualdeko foruak, pribilegioak desagertu.
-Lurraldea probintzietan banatu: Kapitania nagusia (erregearen ordezkaria), intendentziak (judiziala)
- Ogasunean: Aragoik ere gastuetan lagundu, zergen bilketa hobetu, katastro eta erroldak (benetako aberastasunak ezagutzeko; kontaketak)
- Armadan: akademia militarrek.
*Eraldaketak demografian:
- Erregimen demografiko zaharra
- populazioaren hazkuntza 7,5tik 10,5 miloietara
- Periferian metaketa
*Eraldaketak ekonomian:
- Herriaren adiskide Sozietate ekonomikoak (nekazaritza eta eskulangintza berrikuntzak sustatzeko)
- Nekazaritzako eraldaketak:
- Labore berriak sartu (artoa, patata)
- Mestaren pribilegioak mugatu
- Kleroaren jabetzak saldu (desamortizazioak)
- Birpopulatzea (Sierra Morena)
- Industri eraldaketa:
- industri-teknikak modernizatu
- industri mota berriak: Erret fabrikak
- aduanak atzerriko produktuei
- eskulanintza-jarduerei garrantzia eman
- Merkataritza eraldaketa:
-barruko merkataritza
-Amerikako merkataritza
- Gizarte eraldaketak

5 nov 2008

Berrezarkuntza

Berrezarkuntzaren inguruko materialak nire webean aurkituko dituzue, bertan Garaikide historiako orrialdera joanik. han educahistoriako aurkezpena paratu dizuet. Sakatu eta destrinkotu edo eta ordenagailuan kopiatu eta gero destrinkotu eta ireki. Ateratzeko salir erabili, aurreneko pantaian dagoena, eta gero mugitzeko geziak segi. Interesgarria oso da nahiz eta erdaraz egon. Bertan Vienako biltzarraren gakoak aztertzen dira eta aldi berean Napoleonen inperioko xehetasun batzuk ere aipatuko dira.
Klasean banatu dugun eskema ere bertan ikusgai izango duzue. Parentesi artean paratutakoak, testu liburuko orrialde edo eta dokumentuen erreferentziak dira, hortaz begiratu eta informazioa osatzeko lagungarriak izango zaizkizuelakoan nago.
Zalantzak izatekotan komentatu.

Ondorengotza gerraren mapa iruzkina


Kaixo ikasleak. Oraingoan Espainiako Ondorengotza gerraren bukaerako maparen iruzkina plazaratzen dugu.
Gerraren inguruko informazioa sakondu edo zerbait argitzeko nahi baduzue bertan sakatu.
Irudia ez da liburukoa baina balio zaigu. hiru.com etik ateratako mapa da

EUROPA 1714. Mapa
*KOKAPENA:
-Europako mapa XVIII. Mendean. Utrech 1713, Rastatt 1714 bake hitzarmenen ondoren.
-Ondorengotza gerra (1700-1713): Espainiako Carlos II ondorengorik gabe hil eta bi hautagai zeuden: Frantziako bat eta Austriako bertze bat. Europa mailako gerra eta penintsulan ere. Jokoan Europako oreka dago. Parte hartu zuten Esp-Fra eta beste aldetik Aus, BH, Probintzia Batuak, Saboya eta Portugal.
* IRUZKINA:
-Bake hitzarmenen ondoren Europako mapa berria irudikatzen du.
-Espainiak galduko ditu:Menorka eta Gibraltar (BH), Sardinia, Napoli, Herbeherak eta Luxenburgo (Austria), Sizilia (Savoiari).
-BH: Gune estrategikoak bereganatu eta komertzioaren hegemonia. Espainiak eskainiko dio beltzen tratua eta baimen ontzia.
-Frantziak: Barcelonete eta Orange irabazi. Felipe V.ak uko egingo dio hango koroari.
- Austriako inperioa: lur anitz irabazi (Sardinia, Napoli, Herbeherak eta Luxenburgo, Milan, Mantua eta Presidio estatuak). Europako erdialdean potentzian bihurtu, honen truk uko egin Espainiako koroari.
- Germaniako Erromatar inperio Santuaren mugak: Europa erdialdeko estatu ezberdinez osaturiko gunea. Bi potentzi handien gidaritzapean Aus-Prusia.
* ONDORIOAK:
-Oreka kontinentala, BH. Sustatutakoa, nahiz eta oraindik gerra batzuk mantendu.
-BH aberastu egiten da eta komertzioaren potentzia.
-Austria inperio botere handikoa bihurtuko da.
- Espainiak ahulduta, krisia sakontzen eta kanpo-politikan Frantziarekin atxikitua famili itunen bitartez. Helburua lurraldeak berreskuratzea. Eta politikan administrazio zentralizazioarekin OIN BERRIKO DEKRETUAK Aragoiko koroari (Foruak galduz) 1707,1715 eta 1716.

4 nov 2008

Antzinako erregimeneko jauregi bizitza

Hona hemen youtubeko bertze bideo pasartea, Dangerous laisons filmarena hain zuzen ere. Amistades peligrosas filma, erdaraz. Pasartea gehiago aurkitu ditzakezue youtuben, soilik erreparatu girotzean, hots, jantziak, ohiturak (nahiz eta filman amodiozko kontuetan zentratu)

iturria: http://es.youtube.com/watch?v=-yT-Fc5baAg

Frantzia iraultzako web


Kaixo Ikasleak
Hemen paratzen dizuet esteka interesgarria bat. Gertan Antzinako Erregimeneko eta bereziki Frantzia iraultzaren inguruko informazio interesgarria topatuko duzue. Erdaraz egon arren, informazioa zehatza da eta bereziki baditu ariketa interaktiboak errepaso moduan erabili ditzakezuenak.
http://www.isftic.mepsyd.es/w3/eos/MaterialesEducativos/bachillerato/historia/revfran/index.htm

31 oct 2008

XVIII. mendeko aldaketak

Hona hemen eskema bat baina zerbit gehitu nahi baduzue idatzi, edo eta iradokizunik baduzue.
XVIII. Mendea Aldaketen aldia
・ Nazioartea:
・ - oreka kontinentala: Utrech 1713, Rastatt, bakeak Europako mapa berria (Espainiako ondoregotza gerra)
・ - Hegemonia koloniala:BH, potentzia komertziala
・ Aldaketa ideologikoa Ilustrazioa
Fra XVIII mendean, mugimendu intelektuala (filosofikoa). Oinarriak ditu arrazoia; zorion-eskubidea lortu nahi (askatasuna); gizakiaren adimenean konfidantza.
・ - A.E. Kritikak: sistema politiko (absolutismoa), ekonomiko (merkantilismoa) eta soziala (estamentuak). Proposamenak: norberaren merituen araberako gizartea, elijio-tolerantzia, hezkuntza publikoa eta garapen zientifiko kulturala
・ Aldaketa politikoak:
・ > despotismo ilustratua: “dena herriarentzat baina herririk gabe” (goitik egindako eraldaketak) (batu absolutismoa eta ilustrazioaren ideiak). Eraldaketak: legeria bateratu, administrazioa zentralizatu, ekonomia modernizatu, elizako gauzetan parte hartu ...
・ > absolutismoari kritika: (askatasunak) Voltaire (parlamentarismoa); Montesquieau (botere banaketa); Rousseauk (subiranotasuna herriarena, berdintasuna askatasunarako oinarrizko baldintza)
・ Aldaketa ekonomikoak
・ > jarduera ekonomikoetan: labore berriak, teknikak, leku batzutan lugorria desagertu. Ondorioz produktibitatea gora. Industria hastapenak, merkataritza-kapitalismoa hobetu eta bolumenean handitu, konpainia berriak sortuz ...
・ > politika ekonomikoak (merkantilismo kontra): fisiokrazia (lurretan eta meatzaritzan) dago aberastasuna, baina bere ekoizpenean, askatasun ekonomikoa aldarrikatuz; liberalismo ekonomikoa (merkataritza askea, merkaturen legeen menpe ez estatu parte hartzea (eskaria eta eskaintzaren legea). Herritarren lanean datza aberastuna.
・ Gizarte aldaketak: burgesiaren eragina gorat. Ilustratuek estamentuzko gizartea kritikatu

30 oct 2008

Ilustrazioko teori ekonomiko berrien testu iruzkinak

TESTU IRUZKINA
・ Quesnay:
・ * Kokapena:1767 Frantzian.
・ Testuaren sailkapena (mota eta izaera)
・ Quesnay zirugi burua Versallesen, ekonomiari buruzko ikerketak, eta fisiokrazia mugimenduaren antzindaria.
・ Garaiko politika ekonomikoa merkantilismoa kritikatuko dute.
・ Ilustrazioren ideiak (arrazoia). Antzinako erregimeneko sistema politiko aztertuz
・ Iruzkina:
・ Kritikatu merkantilismoa.
・ Aberastasuna lurretan datza (A.E bezala, ospe soziala, jabetza)
・ nekazaritzan daude (produkzioan), bultzatuko du komertzioa, industria eta aberastasunak handiagotuko ditu. (zorion-eskubidea handituz)
・ Ondorioak:
・ Estatua ekonomian esku hartzearen kontra. Ekonomia modernizatu eta modu arrazionalagoan antolatu.
・ Bertze teoria ekonomikoa liberalismo ekonomikoa.
・ Nekazaritzan berrikuntzak, produkzio handituz (BH, lugorria desagertuz, labore berriak(patata...))

ADAM SMITH:
・ Kokapena:1776, Inglaterran.
・ Smith ekonomia klasikoaren sortzailea. Nazioen aberastasuna liburua 1776
・ Garaiko politika ekonomikoa merkantilismoa kritikatuko du.
・ Ilustrazioren ideiak (arrazoia). Antzinako erregimeneko sistema politiko aztertuz.
・ Iruzkina:
・ Legeak urratzen ez badira askeak izan gaitezke. Liberalismoaren askatasunaren printzipioarekin (Rousseau, Montesquieu ...)
・ mugimendu askatasuna, ingurua hautatuz (liberalismo ekonomiko teoriarekin lotuz, gremioen kontra, monopolioen kontra, estatuak ekonomian duen parte hartzearen kontra.
・ Ondorioak:
・ teoria: askatasuna ekonomian. Hauen arabera merkatuak eskari eta eskaintzaren legeen arabera antolatuko da. (zorion-eskubidea handituz)
・ Gaur egungo sistema ekonomikoaren oinarriak finkatu zituen

Napoleonen inperioa

NAPOLEONEN EUROPA
Bilakaera:
-Direktorioa:1795-1799. Bortz kide buru aginte betearazlea
-Kontsulatua: 1799-1804. Estatu kolpe ostean boterea hiru kontsulen menpe, horietako bat Napo. Berrikuntzak burutu ziren konstituzio (1799, 1802 Napo biziarteko kontsul kargua, 1804 Napo enperadorea)
* barruko erreformak: Estatu egitura osoa berrantolatu; irakaskuntza publikoaren berrantolaketa; KODE ZIBILA(kode napoleonikoa); erlijio arazo konpondu (konkordatua); zergen erreforma. Iraultzaren erakunde hauek inbadituriko herrialde ezberdinetan paratu.
-Inperioa: 1804-1814, 1815 (100 egun)
Europa konkistatzen hasi. BH blokeatu nahi. Ondorioa 1805 Trafalgar, BH. Itsas nagusigoa mantendu. (1808 Espainia inbaditu, independentzia gerra)
1812 Europa ia osoa konkistatua (Mapa)
1813 Errusiaren konkistaren porrota eta hondamendiaren hasiera
1814 Frantzia inbaditzen dute, Leipzig (gatazka) (abdikatu Napo)
1815 Europa berrantolatzen hasi eta Napo
100 egunak. Azkenik aliantza batek Waterloon garaitu (erbesteratu Santa Elena)
BERREZARKUNTZA hasi 1815 (3. gaia)

27 oct 2008

Frantziako iraultzaren bideoak

Kaixo hona hemen ikusi nahi baduzue, dokumental bat, bi zatitan Frantziaren iraultzaren ingurukoak Batxilergoko klasekoekin ikusi ditugunak eta arras interesgarriak direnak

www.Tu.tv


www.Tu.tv

La Marsellesa filma

Kaixo Ikasleak
Hona hemen La marsellesa filmaren pasarte laburra. Jean Renoirren filmakoa 2,40 minutukoa.
Filma 1938. urtekoa da eta bere iraupena 135 minutukoa da. Bertan Frantzia iraultzan parte hartu zutenen ikuspegitik dago azaldua eta gidatua filma. Bere garaiko Fronte Popularreko irizpideak segitzen ditu, hots, herriak elkarturik egoera aldatu dezakeela. Ez ahantzi Renoir filma egiten duenean Europan faxismoak bere loraldian daudela.
Hona hemen antzinako erregimeneko bideo bat. Erdaraz dago baina 9 minutuko zerbait izanik erabilgarria izango duzue.
Aipatuko didazue ea ikusteko arazorik ote duzuen.

23 oct 2008

Monarkia hispanikoak XVII. mendearen hasierako mapa

Hona hemen iruzkinarako erabili ditugun ideiak eta esteka
IRUZKINA. XVII. Mendeko monarkia hispanikoen lurraldeak
* Kokapena:
- XVII. mendearen hasierako planisferioa.
- Espainia eta Portugaleko lurraldeak.
- Garaiko Hegemonia/nagusitasuna
- kolonietan. Konkisten Ondorioa (XV. Mendetik, Colon) - komertzio bide berrien bila (Ekialdeko mediterraneoa itxita, Turkoak)
- Europako mapa txikia
* Iruzkina
- Anexioa 1580-1640 bitartean Portugal Espainia barne dago
- Espainiak ameriketako lurraldeak: (aipatu)
Puntuak eta eskualdeak zeintzuk diren zehaztu, hiriak eta administrazio banaketa (Peruko erregeorderia.
- Kontinenteen barneko hutsuneak. Bereiztu Amerika eta Afrikaren kasua (zailtasunak)
- Eskualdeak oraindik aurkitu gabekoak
- Asia eta Afrikako kostaldeko koloniak. Hiriak eta gehienak komertzio bideetan
- Europako lurraldeak (zerrendatu)
Ondorioak:
-Espainiak hegemonia munduan XVII.mendea arte, gero komertziala galduko du (Probintzia Batuak, gerora Britainia Handia)
-Espainiak XVII krisi sakonean sartu
-Kontinenteko hegemonia galduko du XVIII (1713 Utrech) lurrak galduz

Antzinako erregimeneko ezaugarriak

Kaixo hona hemen gaur klasean lantzen hasi garen eskema. Nahi duenak jarraitzerik du eta bihar zuzenduko dugu klasean.

AINTZINEKO ERREGIMENA:

(Def) XV eta XVIII.mendeetako Europako sistema politiko, ekonomikoa eta soziala . 1789. urtetik aurrera (Frantziako iraultza), aurreko egoera azaltzeko erabilitakoa.

Nazioartea: (hegemonia edo nagusigoa/lehentasuna)

(beg. 10 or. mapa)

- kontinentean:XV monarkia hispanikoak XVII arte. Frantziak XVII-XVIII.

- kolonietan: XVI Monarkia hispanikoak (Portugalen anexio(bateratzea) 1580-1640). XVII Probintzia Batuak*, eta gero Fra eta BH

-monarkia absolutista: Aginte legegilea, betearazlea eta judiziala bere esku eta jatorri jainkozkoa
-sistema politiko ez absolutistak: Probintzi Batuak (errepublika), BH parlamentarismoa (XVII)
*sistema ekonomikoa:
-Nekazaritza jarduerak:nekazariak> % 80, teknika bakunak, etekin eta produktibitatu urria. Jaurerriak (lurraldekoak, jurizdikzionalak eta mistoak)> lurraren jabetza
-Eskulangintza: oihalgintza eta siderurgia, hiriko lantegiak, gremioen garrantzia. Manufaktura batzuetarako lantegi handi. Produkzio modu berria etxeko lana “domestic system”
-Merkataritza:
- Barrukoa: hiri eta tokiko merkatuetan eta nekazaritza produktuekin bereziki
-Kanpokoa: portuetan, itsasozko komertzioa, loraldia XV.mendetik
-Merkantilismoa: monarkia absolutisten politika ekonomikoa. Herriaren aberastasuna metal preziatuen kantitate arabera neurtu. Estatuak ekonomian parte hartu. Estatuak manufakturak sustatu eta lehiatik (konpetentziatik) babestu (monopolioak, muga zergak ...)
• sistema soziala:
- estamentuzko gizartea:banaketa jaiotzaz, eta lege araberako ezberdintasunak. (aurkezpena)
- Pribilegiatuak: Noblezia eta kleroa (legalki, ekonomikoki, gizartean). % 10
-Hirugarren estatua: % 90, zergak ordaindu. Nekazari, burgesia, eskulangileak eta talde baztertuak.

22 oct 2008

Napoleon filma

Kaixo taldea. Oraingoan idazten dizuet ikusten hasi garen Napoleon filmaren inguruko informazioa eskuratu dezazuen.
http://es.wikipedia.org/wiki/Abel_Gance bertan ikusiko duzue nor den zuzendaria eta Filmaren inguruko idei batzuk izateko. 1927. urteko filma arras interesgarria da bai teknikoki baita agertzen de eskenifikazio edo giroketagatik. Buruan izan Cordeliers taldeko bilguneko eskenak, bertan Marsellesa kantatzen dutenean, edo eta Konbentzioaren eskena, non Jakobinoen botere eskuraketa ageri den.
Erabili dugun bertsioa Coppolak berreskuratutakoa da. Norbaitek denbora apur bat erabili nahi badu bertan dauka artikulu xume bat honen inguruko informazioarekin. El Pais egunkariak 1981. urtean argitaraturikoa da.

9 oct 2008

Antzinako erregimenaren filmografia

Kaixo Ikasleak
Jakingo duzue aurten edukiekin batera film ezberdinak ikusiko ditugula. Honetarako eta etxeko lana moduan,elkarri pasako dizkiogu zenbait dvd garai ezberdinetako filmak ikusi ahal izateko. Filme bakoitzeko eztabaida bat egiteko parada izango dugu baina hemendik ere zuen iritziak aipatu ditzakezue gainontzekoek saioa baino lehenago ikusi eta erantzun dezaten.
Aurreneko filma "El patriota" izango da,bertan AEBren independentzia jorratzen da. Filma luzea izan arren, eta neurri batean nahiko holliwoodiensea ere,baina garaiko gertakariak nahiko ongi aurkezten ditu. 6,5 eko kalifikazioa ematen diot nik. Alderdi historikoak nola irudikatzen dituzten gain, kontutan izan behar duzue beti zein garaian egin de.
Erantzungo duzue ea zer nolako iritzia duzuen jakiteko.
Honekin batera bertze gauza bat.Hemendik aurrera zenbait lana edo eta aurkezpenak webean aurkeztuko dizkizuet,beraz hona hemen helbidea.
http://recursos.pnte.cfnavarra.es/~mozkoidp/

17 sept 2008

ikas urte berriaren aurkezpena

Kaixo Ikasleak,hemendik aurrera gune hau erabiliko dugu elkarri informazioa helarazteko eta zenbait ezteka edo helbide nahiz material interesgarriak erakusteko.