Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

19 feb 2009

Lehen Mundu Gerra

Luberrietako egoera ikusteko baliogarria den dokumental baten zatia, 10 minutu ingurukoa. Bertan Ingelesen Sommeren ofentsibaren ingurukoak ikusten eta aipatzen dira. 1916. urtean egindako ofentsiba handia, nolabait frantsesek Verdunen pairatzen ari zirena apur bat lasaitzeko asmoarekin.

Aurreneko mundu gerraren azalpena

Kaixo. Oraingoan eta norbaitek gerraren zergatiak hobeto ulertu nahi badu, bertan badu bi historialarien arteko elkarrizketa batean azalpenak ematen. Hasierako arrazoiak, aliantzak, zergatiak, nola prestatzen den eta geoestrategiaren inguruko gakoak.
32 minutuko elkarrizketa da, nahiko interesgarria suerta dakizue.

11 feb 2009

Lehen Mundu gerra egunkarien bitartez



Hona hemen Lehen Mundu Gerraren hasierako albisteak. Diario de Navarra egunkariaren bi atari dira, Aurrenekoa 1914-08-5 egunekoa, bertan Alemaniak gerra deklaratzen du
Bertze honetan 1914-08-06 egunekoan Britainia Handiak gerra deklaratzen duela aditzera ematen da. Kalitate anitzekoak ez badira ere, dokumentu historiko moduan baliogarriak izango dituzuelakoan nago.

Lehen Mundu gerra

Lehen mundu gerrako gaia jorratu edo sakondu nahi baduzue bertan duzue web interesgarri bat, guztiz gomendagarria da. argazki, mapak eta testu arras argiengatik.
HEMEN sakatu

Gainera eta gaiaren aurkezpen moduan, kurtso hasieran ikusi genuen dokumentu lanean unitateko argazkien aurkezpena gogoan izan, seguru burura etorriko zaizuela bertako zenbait argazki ikuskatzean.

10 feb 2009

Ahozko historiako jardunaldiak

Kaixo Ikasleak
Datorren ortziralean libratuko zarete nitaz, Tarragonan ospatuko diren jardunaldi batzuetara gure ahozko historiako lan proiektua aurkeztera joan behar dut eta.
JORNADAS sobre FUENTES ORALES Tarragonan Katalunian, otsailaren 13 eta 14 an ospatuko dira.
Bertan Europako eta Hego Ameriketatik etorritako zenbait hizlarien artean gure lana aurkezteko parada izango dut, eta bereziki bertze eskualde eta estatuetan burutzen dituzten esperientziak ezagutzerik ere.
Hemendik gutxira hasiko gara gure proiektua aurrera eramaten eta zenbait aurkezpenen bitartez eta unitate didaktiko baten bitartez, ikas urtearen hasieran buruturiko dokumentuekin lanean unitatearekin segitzerik ere.
Beno norbaitek interesaturik balego, jardunaldi hauen inguruko informazioa kuskuxeatzerik izango du Blog honetan.