Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

17 dic 2008

Industrializazio UD 4ko lanetarako

Oraingoan eta urtea amaitu aurretik burutzeko lana hauxe da. Bertan talde bakoitzak egokituriko ataleko egin beharrak eta informazioa aurkituko du. Hasierako informazioa orokorra da artearen atalekoentzako ezik. Sakontzeko eta jolasak badituelako ere aurkezten dizuet unitate didaktikoa erdaraz egon arren ona delako. Bertan test batzuk aurkitu ditzakezue gaien edukien ingurukoak.

INDUSTRIA IRAULTZA ETA ALDAKETAK GIZARTEAN, KULTURAN ETA ARTEAN UD4

1. Industria iraultza Britainia Handian
2. Industria aldaketak
3. Aldaketak demografian eta hirietan
4. Aldaketa ekonomikoak
5. Gizarte aldaketak
6. Langile mugimendua, sozialismoa eta Lehenengo Internazionala
7. Kultura eta artea industria-gizartean

Helbideak
http://www.hiru.com/historia/historia_04400.html Industria iraultza I
http://www.hiru.com/historia/historia_04500.html Industria iraultza II
http://eu.wikipedia.org/wiki/Industrializazio Wikipedia euskaraz duen azalpen orokorra

http://www.isftic.mepsyd.es/w3/eos/MaterialesEducativos/bachillerato/historia/rev_industrial/index.htm Bertan web interesgarria, unitate didaktiko moduan antolatua. Sakontzeko edo dagokizuen atalen inguruko informazio gehigarria aurkitzeko.

1.INDUSTRIA IRAULTZA BRITAINIA HANDIAN:

Irakurri ulertu eta eskema burutu
63. orrialdeko grafikoaren iruzkina egin: kokatu: mota, gaia eta abar. Iruzkindu (aipatu urte tarte horien arteko ezberdintasunak eta saiatu arrazoiak ematen, testua irakurritakoan oinarriturik) eta ondorioak atera (hazkuntzarik dago?, arrazoiak, joerak eta guzti horrek enclosureak zer dakarte edo eta zer erlazioa duten nekazaritza iraultzarekin eta industria iraultzarekin orokorrean)
Begiratu informazio gehigarrirako proposaturiko webak. Nire webeko aurkezpenetik nekazari iraultzaren inguruko aurkezpen exekutagarri bat dago. Jaitzi ordenagailura eta aktibatu dezakezu datuak izateko
Prestatu eskema eta aurkezpena KLASEAN AZALTZEKO

2.INDUSTRIA ALDAKETAK:

Irakurri ulertu eta eskema burutu
66. orrialdeko grafikoaren iruzkina egin: kokatu: mota, gaia eta abar. Iruzkindu (azaldu estatu-nazioen arteko ezberdintasunak, kopuruak eta bilakaera nolakoa den, zeintsuk hazi gehiago edo gutxitu, joerak, eta abar). Ondorioak Testuan agertutakoaren arabera zein egoera erakusten du grafika honen portzentuak. Gaur egungo egoerarekin zerikusirik du?
Begiratu informazio gehigarrirako proposaturiko webak
Prestatu eskema eta aurkezpena KLASEAN AZALTZEKO

3.ALDAKETAK DEMOGRAFIAN ETA HIRIETAN:

Irakurri ulertu eta eskema burutu
67. orrialdeko grafikoaren iruzkina egin: kokatu: mota, gaia eta abar. Iruzkindu (kontinente bakoitzak pairaturik bilakaera, gakoak edo zergatiak, kontutan izan testuan agertzen den informaziotik atera ditzakezula arrazoiak. Erkatu edo konparatu kontinenteen arteko aldeak eta zergatiak ematen saiatu). Ondorioak: Populazio hazkundearen arrazoiak eta gerora izango den joera, gaurko datuekin erlazionatuz, kontinenteek izan duten bilakaeraren gakoak. Honetarako erabili dezakezu wikipediak aurkezten dituen taulak eta trantsizio demografikoaren grafikoak http://es.wikipedia.org/wiki/Poblaci%C3%B3n_humana
Begiratu informazio gehigarrirako proposaturiko webak. Nire webeko aurkezpenetik demografiaren inguruko aurkezpen exekutagarri bat dago. Jaitzi ordenagailura eta aktibatu dezakezu datuak izateko.
Prestatu eskema eta aurkezpena KLASEAN AZALTZEKO

4.ALDAKETA EKONOMIKOAK

Irakurri ulertu eta eskema burutu
68. orrialdeko mapa iruzkindu: kokatu: eremua, gaia, legenda. Iruzkindu Urte bietako egoera aztertu, nondik zabaltzen diren lehenago bideak, non dago sare trinkoagoa edo garatuagoa, zergatiak, erlazionatu industrializazio prozesuarekin eta abar. Ondorioak: Trenbideen garrantzia industrializazio prozesua bultzatzeko, sarea egiterakoan siderurgia eta gerora garraioak eskainitako aukerekin.
Begiratu informazio gehigarrirako proposaturiko webak
Prestatu eskema eta aurkezpena KLASEAN AZALTZEKO

5.GIZARTE ALDAKETAK:

Irakurri ulertu eta eskema burutu
79. orrialdean dauden testu labur bi horien iruzkina egin. Kokapena: testu mota, zuzena lehen mailako data eta egilea (bigarrenean). Iruzkindu Ematen diren ideiak aztertu itzazu industrializazio garaiko hastapenekin, lan baldintzak eta orduekin. Ondorioak: haurren lan baldintzak aztertu ikusi zein izan zitekeen euren bizi modua, zein gabezi izango zituzten, zergatik haurren lan eskua erabili eta abar. Zure iritzi pertsonala eman eta erlazionatu testua ondoren haurren lana gaur egun-arekin.
Begiratu informazio gehigarrirako proposaturiko webak. Helbide honetan dituzue blog batetan, haurren lanen inguruko testu labur gehiago, erdaraz. http://historia4esonline.blogspot.com/2008/02/el-trabajo-infantil-en-la-revolucin.html
Prestatu eskema eta aurkezpena KLASEAN AZALTZEKO

6.LANGILE MUGIMENDUA, SOZIALISMOA ETA LEHENENGO INTERNAZIONALA:

Irakurri ulertu eta eskema burutu
Begiratu informazio gehigarrirako webak. Nire webean baduzue kontzeptu mapa bat langileen mugimenduaren ingurukoa Aldaketa sozialak eta langile mugimendua 4 gaia. http://es.wikipedia.org/wiki/Socialismo Bertako sarrera eta sorrera atalak. http://eu.wikipedia.org/wiki/Anarkia anarkismo inguruan wikipedia euskarazko artikulua sarrera eta historia zati bat, oinarrien izenburuak soilik begiratu..
Zuek aurkitu dezakezuen edo gurasoei galdeturiko informazioarekin. Saiatu galdetzen eta ea zer nolako definizioak ematen dizkizueten.
Prestatu eskema eta aurkezpena KLASEAN AZALTZEKO

7.KULTURA ETA ARTEA INDUSTRIA-GIZARTEAN:

Irakurri ulertu eta eskema burutu
Aurkitu arte estilo hauen inguruko informazio gehigarria eta batez ere adibide edo artelan ospetsuen irudiak. Googlen irudietan aurkitu eta gorde power pointean txertatzeko. Estilo artistiko bien arteko ezberdintasunak nola antolatu eta aztertu ditzakezuen ikusteko, erabili dezakezue testu liburuan dugun gehigarriko 7-9 orrialdeetako iradokizunak edo eta teknikak. Bertan lan urratsa batzuk ematen bai zaizkizue.
Prestatu eskema eta aurkezpena KLASEAN AZALTZEKO.

1 comentario:

Anónimo dijo...

epa mikel,
non aurki dezakegu langileen mugimenduari, ludismoari eta sindikatuei buruzko informazioa?
Jarri dizkiguzun wikipediako lekuietan soilik sozialismoari eta anarkismoari buruzko informazioa agertzen da.
Eguberri on!
4.B-ko ikaslerik hoberenak=Olaia I., Laura eta Haizea.