Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

11 nov 2008

Oin berriko dekretuen testu iruzkina

Hona hemen adibide bat testu iruzkinena. Oin berriko dekretuko testua Valentza eta Aragoikorako 1707. urtekoa

OIN BERRIKO DEKRETUAK

*KOKAPENA:
-Testuaren gaia eta izaera: Testu legala (Errege dekretua). Egilea Filipe V (aurreneko pertsonan mintzatu)”nik legeak alda ditzakedala”
- Testuinguru historikoa: Ondorengotza gerra, (Anjouko Felipe, Frantziako Luis XIV.aren iloba eta bertze aldetik Austriako Karlos artxidukea, Austriako Leopoldoren I.a semea 1707 Almansako gatazka
- Karlos Artxidukeak Extremadura eraso zuen Lisboatik 1704an, eta hurrengo urtean Bartzelona hartu zuen, bertan errege aldarrikatua izan zelarik. 1706an aliatuak Madrilen sartu ziren, baina Felipe V.a Gortera itzuli zen Almansako garaipenaren ondoren (1707).
- Europan, Borboiak Ramilliesen (1706)
- Data zehatza 1707-06-21.

*IRUZKINA
- Idei nagusiak:
1 Matxinatu dira errege legitimoaren kontra (Filipe V). Matxinatu erran nahi du gerran Austriako hautagaiaren alde agertzen direla eta armak hartzen dituela Aragoiko koroak, bertan 1705, Barnan Karlos artxidukeak errege izendatzen da, bertakoen babesarekin. Filipe bere burua legitimotzat duenez leialtasun-zina hautsi dutela leporatzen die Aragoikoei. Bukaerako zigorraren justifikazioa erregearen botere kontra jo dutelako.
2 Subiranotasuna: Kasu honetan erregeak berak, erreinuaren burua denez, berari dagokio koroa eta eskualdeko gobernua. Monarkia absolutista garaian gaude, jainkozko jatorria. Botere absolutua izanik berari dagokio legeak “botere legegilea” burutzea eta honetaz baliatu aldatuko ditu. Monarkia absolutistan erregeak nahi duena egiterik du hiru botereak bere esku dituelako, legegilea, betearazlea eta judiziala.
3 Oin berriko dekretuak inposatuko dizkie 1707 Valentzia eta Aragoiri, euren “foru, pribilegio, eginera eta ohiturak” ezabatuko dizkielarik. Gaztelera inposatu eta Gaztelako instituzioak eta legeak ere. Helburua Frantziatik islatutako eredu administratibo zentralizatua bultzatzea.

*ONDORIOAK.
-Zer dira Oin berriko dekretuak: foruak, ohiturak desagertu, erreinu horietako sistema legegile osoa desegin. Erdara hizkuntz administratibo gisa inposatu. Erakunde politiko-administratiboak galduko dituzte. Gorteak desegin eta eskumen batzuk mantendu zituzten ad. kintena
-Valentzia eta Aragoikoak. Mallorcakoa kendu 1715-11-28 eta Kataluniari 1716-01-16
- Borboien dinastia berria. Zentralizazioa. Audientziak inposatu.
- Gerra oraindik jarraituko du: Oundenarden (1708) eta Malplaqueten (1709) garaituak izan ziren (Europan). 1710ean artxidukea Madrilen sartu zen, non Karlos III.a izenarekin errege aldarrikatua izan zen, baina bi hilabete beranduago Felipe V.ak hiriburua berreskuratu zuen. Urte berean, bere gudarosteek bi ezinbesteko garaipen lortu zituzten: Brihuega eta Villaviciosa.
Europar potentziek ez zuten nahi Karlos Austria eta Espainiako erregea izan zedin, eta honek, gerrak eragindako nekearekin batera, bakea ekarri zuen.
Gerraren amaiera: Felipe V.ak tronu frantsesaren gain zituen eskubideei errefus egiteak Utrechtko ituna (1713) lagundu zuen. Austriak eta Frantziak gerra jarraitu zuten Rastatteko bakea sinatu arte (1714).

1 comentario:

Anónimo dijo...
Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.