Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

5 nov 2008

Ondorengotza gerraren mapa iruzkina


Kaixo ikasleak. Oraingoan Espainiako Ondorengotza gerraren bukaerako maparen iruzkina plazaratzen dugu.
Gerraren inguruko informazioa sakondu edo zerbait argitzeko nahi baduzue bertan sakatu.
Irudia ez da liburukoa baina balio zaigu. hiru.com etik ateratako mapa da

EUROPA 1714. Mapa
*KOKAPENA:
-Europako mapa XVIII. Mendean. Utrech 1713, Rastatt 1714 bake hitzarmenen ondoren.
-Ondorengotza gerra (1700-1713): Espainiako Carlos II ondorengorik gabe hil eta bi hautagai zeuden: Frantziako bat eta Austriako bertze bat. Europa mailako gerra eta penintsulan ere. Jokoan Europako oreka dago. Parte hartu zuten Esp-Fra eta beste aldetik Aus, BH, Probintzia Batuak, Saboya eta Portugal.
* IRUZKINA:
-Bake hitzarmenen ondoren Europako mapa berria irudikatzen du.
-Espainiak galduko ditu:Menorka eta Gibraltar (BH), Sardinia, Napoli, Herbeherak eta Luxenburgo (Austria), Sizilia (Savoiari).
-BH: Gune estrategikoak bereganatu eta komertzioaren hegemonia. Espainiak eskainiko dio beltzen tratua eta baimen ontzia.
-Frantziak: Barcelonete eta Orange irabazi. Felipe V.ak uko egingo dio hango koroari.
- Austriako inperioa: lur anitz irabazi (Sardinia, Napoli, Herbeherak eta Luxenburgo, Milan, Mantua eta Presidio estatuak). Europako erdialdean potentzian bihurtu, honen truk uko egin Espainiako koroari.
- Germaniako Erromatar inperio Santuaren mugak: Europa erdialdeko estatu ezberdinez osaturiko gunea. Bi potentzi handien gidaritzapean Aus-Prusia.
* ONDORIOAK:
-Oreka kontinentala, BH. Sustatutakoa, nahiz eta oraindik gerra batzuk mantendu.
-BH aberastu egiten da eta komertzioaren potentzia.
-Austria inperio botere handikoa bihurtuko da.
- Espainiak ahulduta, krisia sakontzen eta kanpo-politikan Frantziarekin atxikitua famili itunen bitartez. Helburua lurraldeak berreskuratzea. Eta politikan administrazio zentralizazioarekin OIN BERRIKO DEKRETUAK Aragoiko koroari (Foruak galduz) 1707,1715 eta 1716.

No hay comentarios: