Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

9 dic 2008

Berrezarkuntza aldiko Europa

Oraingoan DBH 4 C taldeko Ainara Munarriz eta Idoia Zelaiak aurkezturiko Berrezarkuntzaren inguruko lana.


Eta bertze hau 4 DBH B taldeko Xabier Moreno eta Aimar Markok aurkeztua



Hona hemen mapa iruzkin bat

MAPAREN IRUZKINA:

- KOKAPENA: 1815. urtean Napoleon garaitu ondoren Europako maparen egoera. Mapa honen lurralde aurrekariak hauek izan ziren: EB, Errusia, Prusia eta Austria. 50.orriko mapan, hau da, Napoleonen aldiko mapan, aurrekari nagusia Frantzia zen, eta hainbat estatu eta erreinu zeuzkan bere menpe ( esate baterako, Espainiako erreinuak, Italiako erreinua, Varsoviako dukerri handia, Rhineko konfederazioa… ). Frantziaren kontrako lurraldeak Portugaleko erreinua, EB, Errusiako inperioa eta Suediako erreinua ziren. Prusiako erreinua, Austriako inperioa eta Danimarka-Norvegiako erreinuak independenteak ziren.
- IRUZKINA: Vienako kongresuaren ondoren, potentzia irabazleek mugak ezarri eta euren interesen arabera banatu zituzten:
o Frantziak, lurralde guztiak galdu zituen.
o Prusiak, Prusia okzidentala, Posen eta Saxonia hartu zituen.
o Austria, Bavaria eta Lanbardia-Venetorekin elkartu zen.
o Alemanian, 39 estatuko konfederazioa egin zen.
o Errusiak, Finlandia, Polonia eta Besarabia hartu zituen.
o Suedia, Norvegiarekin geratu zen.
o Otomandar inperioak, nolabaiteko autonomia eman zien. Montenegro, Serbia, Valakia eta Moldaviari.
o Herbehereen fundazioa bersinatu zen.
o Piamonte-Sardiniako erreinuak, Niza eta Savoia berreskuratu zituen eta Genovako hiria hartu zuen.
o Krakovia eta inguruko lurraldeek, Krakoviako errepublika sortu zuten.
o EBk, Helgoland, Malta, Joniako uharteak eta itsasoko beste lurralde batzuk hartu zituen.
- ONDORIOAK:
o Hainbat estatu independizatu ziren: Austriako inperioa, Bavariako erreinua, Sardiniako erreinua, Bi Sizilietako erreinua, Espainiako erreinua, Pontifizio estatuak, Frantziako erreinuak, Hannoverreko erreinua, Otomandar inperioa, Portugaleko erreinua, Prusiako erreinua, EB, Dinamarkako erreinua, Suediako erreinua, Errusiako inperioa eta Suizako konfederazioa.
o Napoleonen aldian, Frantziak, zeuzkan lurraldeak galdu zituen eta gaur egungo mugak ezarri ziren, gutxi gorabehera.
o Absolutismoa ezarri zenez, errege absolutistek hiru aginteak (legegilea, betearazlea eta judiziala) berreskuratu zituen.

1 comentario:

Anónimo dijo...
Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.