Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

15 mar 2009

Errusiako iraultzaren filmografia

Kaixo Bertan ikusterik izango duzue Errusiako iraultzen inguruko bi filma ospetsuen pasarteak. Nagusiena 1917. urteko urriko iraultzaren Urria edo Октябрь (Oktyabr)da. Sergei Einsensteinek 1927. urtean, iraultzaren hamargarren urtemugarako filmatutakoa. Kontuan izan garai horretan Stalin gobernu buru zela eta egileak osaturiko filma, errealitatetik arras gertu zegoenez, Stalinen zentsura edo eta mozketa batzuk pairatu izan zituela.



Bertze honetan manifestazioen irudiak ikusgai dituzue.



Kuriositate moduan bertan duzue Leninen benetako ahotsa eta bere irudiak ikusteko parada. Testua, normala denez, ez dakigu zertaz doan, baina kuriositate moduan interesgarria iruditu zait.



1905. urteko iraultzaren inguruan, Einsensteinek ere Potemkin korazatu filma egin zuen 1925. urtean. Onderen eskena batzuk ikusterik dituzue. Erreparatu sinbolismoan. Herria da iraultzaren partaidea, lekuko eta aitzindaria. Aztertu erlijioaren sinboloen erabilera, gurutzea, apaiza eta abar



Eskena ospetsuena akaso Oddesako portuko iskaileretakoa da, non tsarraren armada herriarn kontra bortizki jotzen duen. Hona hemen.

No hay comentarios: