Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

3 ene 2009

Palestino eta israeldarren arteko liskarra

Kaixo eta urte berri on guztioi
Dakizuenez, edo seguruenik entzun duzuenez, urtea amaitu eta hasi berri dugu liskar zahar baten bertze bolada latsarekin, Palestinoek eta israeldarren artekoena. Liskarra luzea da, bigarren gerra mundialaren ostean hasitakoa hain zuzen ere. Bere momentuan ikusi eta aztertzeko parada izango dugu.
Interesgarria litzateko klaserako albiste bat edo bertze eramatea gai honi inguru. Aukera anitzak ematen dizkigu, batetik edozein egunkarietako albistea, argazkiak, mapak edo eta kronikak bildu ditzakezue. Aurrerago landuko bai ditugu. Norbaitek telebistako albiste edo dokumental bat edo grabatzerik izango balu ere arras ongi legoke.
Zenbait egunkari bereziak antolaturik dituzte gaiaren inguru, adibidez elpaisek duena.
Bertan ikusi dezakezue zenbait informazio interesgarri.
http://www.elpais.com/todo-sobre/tema/Oriente/Proximo/183/
El mundo egunkarikoa interesgarriagoa, bertan: http://www.elmundo.es/especiales/internacional/oriente_proximo/
Beno probestu ongi oporrak eta laste arte.

No hay comentarios: