Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

14 feb 2011

Langile mugimenduaren Sozialisten mitinaren iruzkina

Kaixo Oraingoan DBHrako testu iruzkin eredua eskaintzen dizuet.
Ikusi dugun moduan adibide bat da, baina bertze ikuspegiak ere onartzen dira, gainera eskema moduan paratzen dut.

PSOE ren programaren aurkezpena Mitin batean 1888
Alderdi Sozialeista Langilearen ideala da (...) klase sozial guztiak deuseztatzea eta guztiak langileen klasean biltzea, non langile guztiak beren lanaren fruituaren jabe izango diren, askatasunean, berdintasunean, zintzo eta adimentsu.
Eta ideal horretara hurbiltzeko, bitarteko hauek ditugu:
– Askatasuna politikoak.
– Elkartzeko eskubidea eta grebaren legezkotasuna.
– Lan-orduen murrizketa.
– Bederatzi urtetik beherako haurrek lan egiteko debekua (...)
– Bizitza eta langileen osasuna babesteko legeak (...)
– Lan egiteko baliezintasuna dutenentzako pentsioak (...)
– (...) Doako eskolak lehen hezkuntzarako eta lanbide-heziketa


KOKAPENA (testu izaera eta egilea / testuinguru historikoa)
Testua: iturri zuzena, mitin batean alderdi politikoaren inguruko aurkezpena (helburuak)
Pablo Iglesias egilea: PSOE ren fundatzailetariko bat, 1879 (1881 urte arte legez kanpokoa), Madrilen, tipografoa. UGT 1888 urtean sortuko (aurreko urtean lege batek elkarteak sortzeko eskubidea ematen duelako). sindikatua
Inguru hª:
- Canovasen sistema. (txandaketa bi alderdi politiko artean, oposizioa kanpo)
– Industrializazioa Espainian
– Langile mugimenduaren bilakaera: sorospen elkarteak, sindikalismoa (Trade Unions BH), sozialismo utopikoa eta sozialismo zientifikoa: marxismo sozialismoa eta anarkismoa. Internazionala
– Klase gizartea Proletalgoa
– Espainiako industrializazioaren ezaugarriak: berantiarra eta leku jakin batzutan soilik
IRUZKINA
– klaserik gabeko gizartea (marxismoaren ideologia) ideala. Berdintasuna eta bizi/lan baldintzak hobetzeko
– Erreibindikazioak: askatasun politikoak ( legez kanpo egon direlako PSOE . Sistema politikoan parte hartuz gauzak aldatzeko) Greba eskubidea( legez kanpokoa zen) eta elkartzearena (langileen borrokarako aukerak)
– Jardunaldia murriztu (12-14 ordukoak, 1908, arte ez da 8 orduko jardunaldia inposatuko. Mende hasieran 11 ordu udan eta 9 neguan)

ONDORIOAK
-Helburua klaserik gabeko gizartea, komunista, eta jabetza kolektiboa
-Lan eskaerak, baldintzak hobetzeko. Bizi baldintzak XX. Mendearen hasieran gutxina lortzen joango direnak.
-1910. urtean Pablo Iglesias lehengo diputatua .

No hay comentarios: