Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

8 feb 2011

ILE, Irakaskuntzako Erakunde Askea

Kaixo ikas taldea
Oraingoan hezkuntza sistemaren inguruko informazioa eta bereziki bi dokumentaltxo paratuko dizkizuet
Aurrenekoa, nola ez ba, Irakaskuntza Erakunde Askearen ingurukoa da. Esperientzi berria eta arras interesgarria izan zen, bere garairako punta puntakoa bai erabiltzen zituen teknikengatik bai planteamentuengatik.



Bertze hiru zati hauetan II Errepublika garaian murgiltzen bagara ere, Misio Pedagogikoen inguruko informazioa ematen digu, garaiko partaideen lekukoekin (maisu moduan aritutakoenak eta jasptazaile izandakoetaz). Esperientzi berritzailea, herritarrak analfabetismotik atera edo behintzat kultura ezagutaraztea. Liburutegi ibiltariak, zinea, gramofonoak, antzezlanak eta abar. Errepublikaren eskubideak azaltzea ere izan zuten helburu. Dokumental osoa ez badago ere nahiko interesgarria da, erakundearen nahiak eta lorpenak ikusteko.








Bertan norbaitek sakondu nahi badu Fundación FranciscoGiner De Los Rios bisitatzerik du BERTAN ESTEKA. Bertan kontsultatu daitezke García Lorcaren hainbat idazki original, eta bertze batzuenak.

HEMENDIK erakundearen inguruko informazio, Krausismoarena, interesgarria ikusgai da, sakondu nahi baduzue

No hay comentarios: