Bertan duzue bertze aurkezpen bat Bateratzearen aldiak ikusi ahal izateko.
Ahozko Historia Historiako gaiak
30 nov 2008
27 nov 2008
24 nov 2008
Alemaniako eta Italiako bateratasunen lana
Hementxe propasatzen dizuet lana burutzeko gidoi xumea erabilgarria izan daitekeelakoan. Bertan oinarrizko helbide batzuk ere dituzue, erabili nahi izanez gero kopiatu eta zuen interneteko nabigatzailean txertatu.
Emaitzak igorri ditzakezue bertara edo eta lanaren inguruko zalantzak.
NAZIONALISMO BATERATZAILEAKEmaitzak igorri ditzakezue bertara edo eta lanaren inguruko zalantzak.
· Testu liburua irakurri, ulertu eta eskema: faseak eta gertakariekin
· Mapak osatu eta edo aztertu
· Dokumentuak irakurri eta iruzkin eskematikoa egin
· Interneten informazio gehigarria aurkitu:
Alemaniarako: http://es.wikipedia.org/wiki/Unificaci%C3%B3n_alemana
http://www.hiru.com/historia/historia_06300.html euskaraz
http://es.wikipedia.org/wiki/Otto_von_Bismarck Bismarck
Italiarako: http://es.wikipedia.org/wiki/Unificaci%C3%B3n_italiana
http://www.hiru.com/historia/historia_06300.html Euskaraz
http://es.wikipedia.org/wiki/Mazzini Mazzini
Bertatik mapak kopiatu eta gorde aurkezpenerako edo liburukoak erabili.
· Lan gidoia prestatu
· Kronologikoki testuen ideiak bateratu gertakari historikoekin
· Aurkezpena prestatu.
Frantziako iraultzaren kontzeptu mapa

Kaixo Oraingoan Hemen sakatuz aurkituko duzue, erdaraz dagoen iraultzaren inguruko kontzeptu mapa bat.
19 nov 2008
Amerikako hamahiru kolonien independentzia
A.E.B. KOLONIEN INDEPENDENTZIA
KOKAPENA:
- Hamahiru koloniak. BH -arenak. Aberastasunak: merkataritza, lurra.
- erabakiak Britainia handian. Jende dinamikoa
- XVIII. Mendeko egoera. XIX. Mendean estatu berriak sartu (1820,1863)
IRUZKINA
-13 kolonia askatu / independizatu egiten dira (zerrendatu)
-zergatiak: politiko (eskubide berberak izateko parada eta erabakiak beraiek hartzea ), ekonomiko (zergak BH inposatutakoen kontra, eta komertzioa), eta lurraldekoak (independizatzea gerra baten ondorioz 1776-1783 )
ONDORIOAK:
- Independentzia. Eta gerora estatu gehiagoz osatu.
- Konstituzio bat
- Estatu berria, sistema politiko berriarekin (errepublika federala)
Gogoratu el patriota filmako ikusiriko eskenak. Aldarrikapena, gerraren pasarteak, Yorktownena, eta abar.
Hementxe duzue pasarte bat mendeku bezala partida ez bada ere nola jotzen duen ingelesen armadaren kontra

14 nov 2008
Goya

Kaixo gaurko klasean Goyaren inguruan aritu gara. Bere arte lan ospaetsu baten iruzkina ere irakurri dugularik.
Egilearen informazio gehiago eta bere arte lan interesgarri batzuk ikusteko helbide anitz egon arren hau interesgarria suertatu dakizueke.Hemen ere.
http://goya.unizar.es/InfoGoya/MainMenu.html .
Iradokizunak edo eta Goyaren arte lan baten iruzkina edo informazioa aurkitu eta igorri "comentario" moduan.
11 nov 2008
Oin berriko dekretuen testu iruzkina
Hona hemen adibide bat testu iruzkinena. Oin berriko dekretuko testua Valentza eta Aragoikorako 1707. urtekoa
OIN BERRIKO DEKRETUAK
*KOKAPENA:
-Testuaren gaia eta izaera: Testu legala (Errege dekretua). Egilea Filipe V (aurreneko pertsonan mintzatu)”nik legeak alda ditzakedala”
- Testuinguru historikoa: Ondorengotza gerra, (Anjouko Felipe, Frantziako Luis XIV.aren iloba eta bertze aldetik Austriako Karlos artxidukea, Austriako Leopoldoren I.a semea 1707 Almansako gatazka
- Karlos Artxidukeak Extremadura eraso zuen Lisboatik 1704an, eta hurrengo urtean Bartzelona hartu zuen, bertan errege aldarrikatua izan zelarik. 1706an aliatuak Madrilen sartu ziren, baina Felipe V.a Gortera itzuli zen Almansako garaipenaren ondoren (1707).
- Europan, Borboiak Ramilliesen (1706)
- Data zehatza 1707-06-21.
*IRUZKINA
- Idei nagusiak:
1 Matxinatu dira errege legitimoaren kontra (Filipe V). Matxinatu erran nahi du gerran Austriako hautagaiaren alde agertzen direla eta armak hartzen dituela Aragoiko koroak, bertan 1705, Barnan Karlos artxidukeak errege izendatzen da, bertakoen babesarekin. Filipe bere burua legitimotzat duenez leialtasun-zina hautsi dutela leporatzen die Aragoikoei. Bukaerako zigorraren justifikazioa erregearen botere kontra jo dutelako.
2 Subiranotasuna: Kasu honetan erregeak berak, erreinuaren burua denez, berari dagokio koroa eta eskualdeko gobernua. Monarkia absolutista garaian gaude, jainkozko jatorria. Botere absolutua izanik berari dagokio legeak “botere legegilea” burutzea eta honetaz baliatu aldatuko ditu. Monarkia absolutistan erregeak nahi duena egiterik du hiru botereak bere esku dituelako, legegilea, betearazlea eta judiziala.
3 Oin berriko dekretuak inposatuko dizkie 1707 Valentzia eta Aragoiri, euren “foru, pribilegio, eginera eta ohiturak” ezabatuko dizkielarik. Gaztelera inposatu eta Gaztelako instituzioak eta legeak ere. Helburua Frantziatik islatutako eredu administratibo zentralizatua bultzatzea.
*ONDORIOAK.
-Zer dira Oin berriko dekretuak: foruak, ohiturak desagertu, erreinu horietako sistema legegile osoa desegin. Erdara hizkuntz administratibo gisa inposatu. Erakunde politiko-administratiboak galduko dituzte. Gorteak desegin eta eskumen batzuk mantendu zituzten ad. kintena
-Valentzia eta Aragoikoak. Mallorcakoa kendu 1715-11-28 eta Kataluniari 1716-01-16
- Borboien dinastia berria. Zentralizazioa. Audientziak inposatu.
- Gerra oraindik jarraituko du: Oundenarden (1708) eta Malplaqueten (1709) garaituak izan ziren (Europan). 1710ean artxidukea Madrilen sartu zen, non Karlos III.a izenarekin errege aldarrikatua izan zen, baina bi hilabete beranduago Felipe V.ak hiriburua berreskuratu zuen. Urte berean, bere gudarosteek bi ezinbesteko garaipen lortu zituzten: Brihuega eta Villaviciosa.
Europar potentziek ez zuten nahi Karlos Austria eta Espainiako erregea izan zedin, eta honek, gerrak eragindako nekearekin batera, bakea ekarri zuen.
Gerraren amaiera: Felipe V.ak tronu frantsesaren gain zituen eskubideei errefus egiteak Utrechtko ituna (1713) lagundu zuen. Austriak eta Frantziak gerra jarraitu zuten Rastatteko bakea sinatu arte (1714).

Etiquetas:
Antzinako erregimena,
DBH 4,
Espainiako historia,
Ilustrazioa
10 nov 2008
Ilustrazioa Espainian 1
Kaixo Oraingoan kontzeptu mapa paratuko dizuet
Etiquetas:
Antzinako erregimena,
DBH 4,
Espainiako historia,
Ilustrazioa
Ilustrazioa Espainian
Kaixo
Oraingoan Espainiako ilustrazioaren inguruko informazioa luzatzen dugu
ILUSTRAZIOA ESPAINAIN XVIII. MENDEAN.BORBOIEN ERREFORMISMOA
* Ilustrazioa: Borboiek tronua eskuratu eta ilustrazio ideiak zabaldu. Eraldaketa politiko-administratiboa, despotismo ilustratua (Carlos III, momentu gorena)
*Eraldaketak politika eta administrazioan:
- Zentralizazio administratiboa.(Gaztelako eredua zabaldu) Oin berriko dekretuak (1707,1715 eta 1716) Aragoiko eskualdeko foruak, pribilegioak desagertu.
-Lurraldea probintzietan banatu: Kapitania nagusia (erregearen ordezkaria), intendentziak (judiziala)
- Ogasunean: Aragoik ere gastuetan lagundu, zergen bilketa hobetu, katastro eta erroldak (benetako aberastasunak ezagutzeko; kontaketak)
- Armadan: akademia militarrek.
*Eraldaketak demografian:
- Erregimen demografiko zaharra
- populazioaren hazkuntza 7,5tik 10,5 miloietara
- Periferian metaketa
*Eraldaketak ekonomian:
- Herriaren adiskide Sozietate ekonomikoak (nekazaritza eta eskulangintza berrikuntzak sustatzeko)
- Nekazaritzako eraldaketak:
- Labore berriak sartu (artoa, patata)
- Mestaren pribilegioak mugatu
- Kleroaren jabetzak saldu (desamortizazioak)
- Birpopulatzea (Sierra Morena)
- Industri eraldaketa:
- industri-teknikak modernizatu
- industri mota berriak: Erret fabrikak
- aduanak atzerriko produktuei
- eskulanintza-jarduerei garrantzia eman
- Merkataritza eraldaketa:
-barruko merkataritza
-Amerikako merkataritza
- Gizarte eraldaketak

5 nov 2008
Berrezarkuntza
Berrezarkuntzaren inguruko materialak nire webean aurkituko dituzue, bertan Garaikide historiako orrialdera joanik. han educahistoriako aurkezpena paratu dizuet. Sakatu eta destrinkotu edo eta ordenagailuan kopiatu eta gero destrinkotu eta ireki. Ateratzeko salir erabili, aurreneko pantaian dagoena, eta gero mugitzeko geziak segi. Interesgarria oso da nahiz eta erdaraz egon. Bertan Vienako biltzarraren gakoak aztertzen dira eta aldi berean Napoleonen inperioko xehetasun batzuk ere aipatuko dira.
Klasean banatu dugun eskema ere bertan ikusgai izango duzue. Parentesi artean paratutakoak, testu liburuko orrialde edo eta dokumentuen erreferentziak dira, hortaz begiratu eta informazioa osatzeko lagungarriak izango zaizkizuelakoan nago.
Zalantzak izatekotan komentatu.

Ondorengotza gerraren mapa iruzkina

Kaixo ikasleak. Oraingoan Espainiako Ondorengotza gerraren bukaerako maparen iruzkina plazaratzen dugu.
Gerraren inguruko informazioa sakondu edo zerbait argitzeko nahi baduzue bertan sakatu.
Irudia ez da liburukoa baina balio zaigu. hiru.com etik ateratako mapa da
EUROPA 1714. Mapa
*KOKAPENA:-Europako mapa XVIII. Mendean. Utrech 1713, Rastatt 1714 bake hitzarmenen ondoren.
-Ondorengotza gerra (1700-1713): Espainiako Carlos II ondorengorik gabe hil eta bi hautagai zeuden: Frantziako bat eta Austriako bertze bat. Europa mailako gerra eta penintsulan ere. Jokoan Europako oreka dago. Parte hartu zuten Esp-Fra eta beste aldetik Aus, BH, Probintzia Batuak, Saboya eta Portugal.
* IRUZKINA:
-Bake hitzarmenen ondoren Europako mapa berria irudikatzen du.
-Espainiak galduko ditu:Menorka eta Gibraltar (BH), Sardinia, Napoli, Herbeherak eta Luxenburgo (Austria), Sizilia (Savoiari).
-BH: Gune estrategikoak bereganatu eta komertzioaren hegemonia. Espainiak eskainiko dio beltzen tratua eta baimen ontzia.
-Frantziak: Barcelonete eta Orange irabazi. Felipe V.ak uko egingo dio hango koroari.
- Austriako inperioa: lur anitz irabazi (Sardinia, Napoli, Herbeherak eta Luxenburgo, Milan, Mantua eta Presidio estatuak). Europako erdialdean potentzian bihurtu, honen truk uko egin Espainiako koroari.
- Germaniako Erromatar inperio Santuaren mugak: Europa erdialdeko estatu ezberdinez osaturiko gunea. Bi potentzi handien gidaritzapean Aus-Prusia.
* ONDORIOAK:
-Oreka kontinentala, BH. Sustatutakoa, nahiz eta oraindik gerra batzuk mantendu.
-BH aberastu egiten da eta komertzioaren potentzia.
-Austria inperio botere handikoa bihurtuko da.
- Espainiak ahulduta, krisia sakontzen eta kanpo-politikan Frantziarekin atxikitua famili itunen bitartez. Helburua lurraldeak berreskuratzea. Eta politikan administrazio zentralizazioarekin OIN BERRIKO DEKRETUAK Aragoiko koroari (Foruak galduz) 1707,1715 eta 1716.
4 nov 2008
Antzinako erregimeneko jauregi bizitza
Hona hemen youtubeko bertze bideo pasartea, Dangerous laisons filmarena hain zuzen ere. Amistades peligrosas filma, erdaraz. Pasartea gehiago aurkitu ditzakezue youtuben, soilik erreparatu girotzean, hots, jantziak, ohiturak (nahiz eta filman amodiozko kontuetan zentratu)
iturria: http://es.youtube.com/watch?v=-yT-Fc5baAg
iturria: http://es.youtube.com/watch?v=-yT-Fc5baAg
Frantzia iraultzako web

Kaixo Ikasleak
Hemen paratzen dizuet esteka interesgarria bat. Gertan Antzinako Erregimeneko eta bereziki Frantzia iraultzaren inguruko informazio interesgarria topatuko duzue. Erdaraz egon arren, informazioa zehatza da eta bereziki baditu ariketa interaktiboak errepaso moduan erabili ditzakezuenak.
http://www.isftic.mepsyd.es/w3/eos/MaterialesEducativos/bachillerato/historia/revfran/index.htm
Etiquetas:
Antzinako erregimena,
DBH 4,
Frantziako iraultza
Suscribirse a:
Entradas (Atom)