Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

17 oct 2011

AEB-ren independentzia

Zenbait filmez aparte ( El patriota errate baterako) AEB-ren hamahiru kolonien independentziaren iruzkina burutu behar dugu klasean.
Dena dela hona hemen ingelerako maila ona duzuenentzako eta bitxikeri moduan jatorrizko iturria.



VIRGINIAKO ESKUBIDEEN DEKLARAZIOA IRUZKINA

Kokapena:

  1. Testu juridikoa. Deklarazioa instituzionala delako. Egileak Amerikako 13 kolonietako ordezkariak (Jefferson, Franklin eta Washington bertze batzuen artean (Aberriaren sortzaile moduan izendatu izan direnak, Washington ad. Aurreneko lehendakaria). Iturri zuzena da, jatorrizko iturritik itzulita.

  2. Testu inguru historikoa:

- Biltzen dira ados ez zeudelako Britaina Handiak jartzen zizkien baldintzekin, bereziki zergak jartzen zizkietelako eta komertzio monopolioa britainiarrek zutelako. Bereziki bertako komertzio gizon eta intelektualei, kultura altuko pertsonei.

  • Tearen zergagatik sortu den tearen mutina 1773an Bostonen. Kolonoen matxinada bat britainiarrek zapaltzen duten.

  • 13 koloniak Amerikako Ipar aldean Britainia Handiko lurraldeak ziren, baina erabaki guztiak Ingalaterrako parlamentuan hartzen ziren beraiekin kontatu gabe

  • Ilustrazioko pentsalarien ideien eragina nabaria da politiko hauengan.

Iruzkina:

-Jaiotzaz berdintasuna. Beraz berdin jaiotzen badira guztiok eskubide berak dituzte Berdintasuna. Arrazoain oinarriturik egia da. Garaiko gizartean aldiz jaiotzez pribilegio ezberdinak izaten zituzten. Gizarte estamentalaren kontra doa.

  • Subiranotasun nazionala. Rousseau ilustratuaren idei nagusia. Herriak du eskubide guztiak, bizi lagun guztiek osatzen dutelako nazioa. Beraz guztiok eskubide berdinak dituzte

  • Gobernuaren justifikazioa. Taldean bizi direnez bere antolaketarako beharrezkoa da gobernu bat izatea. Bere eginkizuna babesa, segurtasuna eta abarretaz arduratuko dena

  • Botere banaketa, Montesquieuren idei nagusia. Botere exekutibo eta legegilea judizialetik banaturik dagoenean elkarren arteko kontrola egin diezaioketelako.

  • Herritarren ordezkariak libreki hautatuak izan behar dutela. Batzarra edo Asanblada batean bildu.

  • Erlijio tolerantziaren alde. Voltaireren idei nagusia. Antzin erregimeneko erlijioaren intolerantzia eta boterearen aurka, bertan erlijio askatasuna proposatzen da.

Idei guzti hauek Britainia Handiaren kontrola eta sistemaren aukera bezala proposatu egiten dute. Euren nahia da 13 kolonietako jendea beraien ideiekin bat egitea eta ingelesen kontra joateko.

Ondorioak:

Aldarrikapenari egindako atxikipenen ondorioz eta britainiarrek kontrako jarrera erakusten dutenez, Independentzia gerra hasiko da 1775-1783 bitartekoa. Versailleseko bakearekin AEB herri berriaren independentzia eskuratu arte.

Idei ilustratuen nagusitasuna, sistema politiko berri baten oinarriak bilakatzen direlarik.

Aldarrikapen honetan oinarrituz 1787. urtean Amerikako Estatu Batuen konstituzioa osatuko dute. Bertan botere banaketa, sistema errepublikarra eta estatu ezberdinek modu federalean elkarturik.

Iraultza honek eragin handia izango du gerora, XIX. Mendean zehar Amerikan eta Europako herrialdetan. Monarkia absolutistaren kontrako eredua bihurtuz

1 comentario:

Anónimo dijo...

Aupa Mikel duela urte batzuk zure ikaslea izan nintzen eta zurekin hitz egitea gustatuko litzaidake. zure helbide elektronikoa jarri ahal duzu ementxe bertan?

mila esker
ibai.