Buscar este blog

Ahozko Historia Historiako gaiak

21 sept 2011

Historia eta denbora

Kaixo Ikas taldea.
Hemendik aurrera blog hau bereziki laugarren mailako ikasleentzako zuzenduta izango da.
Oraingoan eta ikas urte hasieran prozedurekin batera historia eta denbora historikoaren inguruko azalpen batzuk eskaini izan ditugu klasean. Honan HEMEN estekan sakatuz izango duzuen helbidetik harturiko idei batzuk. (wikitekarenak)
"DENBORA HISTORIKOA
(...) denbora historikoa menperatzeko beharrezkoak diren nozioak kronologia eta jarraipen tenporala dira. 1.KRONOLOGIA: Kronologia historiaren neurria da. Gertakari historikoen ordena eta iraupena zehazteko balio du, baita gertakari hauek denboraldi luze edo aroetan banatzeko ere (...)
–iraupena:Gertakari, fenomeno edo aro baten hasieratik bukaera arte pasatzen den denbora.Iraupena menperatzeko, hauek dira menperatu beharreko kontzeptuak: *Horizonte historiko osoa: prozesu osoaren iraupenaren ideia bat edukitzea, historiaren panoramika osoa.Haurren denbora horizontea oso laburra da, eta gertakari hurbilekoenei ematen diete batez ere garrantzi eta iraupen handiagoa. (...)
(...) *Aldien arteko konparaketa: horizonte horretan dauden aroen iraupenaren berri eta besteekin konparatzen jakitea (luzeago, motzago, ...).Aldi berriei zaharrei baino iraupen luzeagoa ematen zaie, gertakarien kopurua, gertakarien iraupen errealarekin nahasten delako (...) Era berean, Jesukristoren jaiotzak historia, iraupen bereko bi zati berdinetan banatzen dutela uste dute haur askok.*Neurri/aldi ezberdinen integrazioa. Ikasleek askotan hainbat data jakinda ere, oso zail egiten zaie hauek antolatu eta erlazionatzea. Zailtasun handiak izaten dituzte aro baten aldiak desberdintzen eta kokatzen. Are gehiago neurri unitate ezberdinak direnean, adib. urteak eta mendeak (...) Zer egin behar da lerro batean datuak adierazteko?a:Datuak ordenatu, ahalik eta urte zehatzena ezarriz.b:Guztira zenbat denbora irudikatu behar dira? Gertakari zaharrenetik berrienera zenbat denbora pasa behar den ikusi behar da. Ordena: Ordena menperatzeko beharrezkoa da ondorengoak menperatzea: *Daten ordena*Gertakarien ordena (lerro kronologikoan) (...)
2 JARRAIPEN TENPORALA: Denbora historikoa jarraia da, beraz gaur egungo gizartea prozesu baten ondorioa da. Oraina iraganaren ondorioa da. Sinkronia eta diakroniarekin lotura du honek. Sinkronia: aldi berean gertatzen direnak. Denboraldi bat aukeratzen da eta denboraldi horretan gertatzen diren gauzak ikertzea adibidez, ikerketa sinkronikoa egitea da. Adib: nola janzten diren 2010ko gazteak munduan; euskararen egoera 2010ean probintzia ezberdinetan.Diakronia: jarraian ematen diren aldi desberdinen konparaketa da. Adib: Euskal Herriko jantzien garapena historian zehar; euskararen bilakaera XVI-XXI mendeen artean.Jarraipen tenporalaren inguruko kontzepzio okerrak baztertu egin behar dira: *Aldaketa sozialaren erritmoak.Denbora historikoa jarrai da, ez ordea aldaketa soziala. Aldaketa sozialak erritmo ezberdinak izan ditzake, garaiaren arabera. Batzuetan aldaketa erritmoa azkarra da (adib. gaur egungoa) eta beste batzuetan aldiz, motela.(...)
*Aldibereko denbora desberdinak. Gizarte baten barruan, garai ezberdinetan erritmo ezberdinak ematen diren moduan, aldi berean leku desberdinetako gizarteek ere erritmo ezberdinak izango dituzte, egoera sozial ezberdinetan baitaude. Honek SINKRONIAREKIN dauka erlazioa. Adib: hemengo bizimodua ez da Afrikako bizimoduaren berdina (...)
*Aldaketa eta iraunkortasuna: Garai bat aztertzean, aldaketei erreparatzeko joera dugu, baina iraunkortasunak ere aztertu beharko genituzke, hainbat gauza mantendu egiten baitira. Iraunkortasuna sinismen, mentalitate mailan... aurki dezakegu (3 iraupen motetan, luzea)*Aldaketa eta garapena: Aldaketa soziala eta garapena nahasten dira: aldaketa ez da beti aurrerapena, ez da beti hobea. Gaur egun teknologikoki oso aurreratuta gaude, baina hobe bizi gara? Orain arteko gizarterik onena da?..."

No hay comentarios: