gogoan
Ahozko Historia Historiako gaiak
11 ene 2013
Machadoren ibilbiderako
16 oct 2012
Saturrarango presondegiaren ingurukoak
13 sept 2012
Bigarren mundu gerraren inguruko informazio berriak
24 ene 2012
Burutu beharreko lanerako baliagarriak izango direlakoan hona hemen bideo laburrak.
DESAMORTIZAZIOEN INGURUKOA
TRENBIDEAREN HASIERAK
TRENBIDEA XX. MENDEAREN HASIERAN
MEATZARITZA ETA SIDERURGIA
BANKUAK ETA AURREZKI KUTXAK. SEKTORE FINANTZIEROA
POPULAZIOA XIX. MENDEAREN BUKAERAN
ANALFABETISMOA ESPAINIAN
XIX. MENDEKO BUKAERAKO BIZITZA SOZIALA
LANGILE MUGIMENDUA
ETXE BURGESA
BORBOIEN ESPAINIA
ARTERAKO
ERRETRATOA XIX ETA XX. MENDEETAN ZEHAR
GOYAKO MAITZAK 3KO FUSILAMENTUAK
GOYAREN INGURUKOA
14 dic 2011
Bigarren mundu gerraren inguruko albistea

Gaurko egunkari batean agertu den albiste baten inguruko informazioa eta esteka eskaintzen zaizue. Bitxikeri bat baden arren, erakusten digu Espainiak bigarren mundu gerran parte zuzena hartu ez bazuen arren, bertan zenbait gertakari ere eman zirela. Oraingoan urpekontzi bat kokatzea lortu dutela erraten zaigu, gainera argazkiak ateratzea ere lortu dute. Omen Ingelesek hondoratu zuten alemandar urpekontzia da.
Albistea BERTAN irakurri dezakezue
17 oct 2011
AEB-ren independentzia
Dena dela hona hemen ingelerako maila ona duzuenentzako eta bitxikeri moduan jatorrizko iturria.
VIRGINIAKO ESKUBIDEEN DEKLARAZIOA IRUZKINA
Kokapena:
Testu juridikoa. Deklarazioa instituzionala delako. Egileak Amerikako 13 kolonietako ordezkariak (Jefferson, Franklin eta Washington bertze batzuen artean (Aberriaren sortzaile moduan izendatu izan direnak, Washington ad. Aurreneko lehendakaria). Iturri zuzena da, jatorrizko iturritik itzulita.
Testu inguru historikoa:
- Biltzen dira ados ez zeudelako Britaina Handiak jartzen zizkien baldintzekin, bereziki zergak jartzen zizkietelako eta komertzio monopolioa britainiarrek zutelako. Bereziki bertako komertzio gizon eta intelektualei, kultura altuko pertsonei.
Tearen zergagatik sortu den tearen mutina 1773an Bostonen. Kolonoen matxinada bat britainiarrek zapaltzen duten.
13 koloniak Amerikako Ipar aldean Britainia Handiko lurraldeak ziren, baina erabaki guztiak Ingalaterrako parlamentuan hartzen ziren beraiekin kontatu gabe
Ilustrazioko pentsalarien ideien eragina nabaria da politiko hauengan.
Iruzkina:
-Jaiotzaz berdintasuna. Beraz berdin jaiotzen badira guztiok eskubide berak dituzte Berdintasuna. Arrazoain oinarriturik egia da. Garaiko gizartean aldiz jaiotzez pribilegio ezberdinak izaten zituzten. Gizarte estamentalaren kontra doa.
Subiranotasun nazionala. Rousseau ilustratuaren idei nagusia. Herriak du eskubide guztiak, bizi lagun guztiek osatzen dutelako nazioa. Beraz guztiok eskubide berdinak dituzte
Gobernuaren justifikazioa. Taldean bizi direnez bere antolaketarako beharrezkoa da gobernu bat izatea. Bere eginkizuna babesa, segurtasuna eta abarretaz arduratuko dena
Botere banaketa, Montesquieuren idei nagusia. Botere exekutibo eta legegilea judizialetik banaturik dagoenean elkarren arteko kontrola egin diezaioketelako.
Herritarren ordezkariak libreki hautatuak izan behar dutela. Batzarra edo Asanblada batean bildu.
Erlijio tolerantziaren alde. Voltaireren idei nagusia. Antzin erregimeneko erlijioaren intolerantzia eta boterearen aurka, bertan erlijio askatasuna proposatzen da.
Idei guzti hauek Britainia Handiaren kontrola eta sistemaren aukera bezala proposatu egiten dute. Euren nahia da 13 kolonietako jendea beraien ideiekin bat egitea eta ingelesen kontra joateko.
Ondorioak:
Aldarrikapenari egindako atxikipenen ondorioz eta britainiarrek kontrako jarrera erakusten dutenez, Independentzia gerra hasiko da 1775-1783 bitartekoa. Versailleseko bakearekin AEB herri berriaren independentzia eskuratu arte.
Idei ilustratuen nagusitasuna, sistema politiko berri baten oinarriak bilakatzen direlarik.
Aldarrikapen honetan oinarrituz 1787. urtean Amerikako Estatu Batuen konstituzioa osatuko dute. Bertan botere banaketa, sistema errepublikarra eta estatu ezberdinek modu federalean elkarturik.
Iraultza honek eragin handia izango du gerora, XIX. Mendean zehar Amerikan eta Europako herrialdetan. Monarkia absolutistaren kontrako eredua bihurtuz